2021ko ekainaren 10a

Abeltzaintzak 70.000 euro jarriko ditu animaliak gaixotasunengatik hiltzeagatik laguntzak jasotzeko 2021ean

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 8an amaituko da

Landa Garapen eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Zuzendaritza Nagusiak 70.000 euroko laguntza-deialdia onartu du animalia-gaixotasunek eragindako kalteak —hiltzea eta lortu gabeko irabaziak— konpontzeko, 2021erako abeltzaintzako saneamendu-kanpainen esparruan.

Diru-laguntza hauen helburua da abeltzaintza-ustiategietan izandako galerak ekonomikoki konpentsatzea eta jarduera bertan behera uztea saihestea araudian jasotako gaixotasunak desagerrarazteko nahitaezko osasun-neurriak ezartzen direnean.

Zehazki, honako hauen kasuan emango da diru-laguntza: hildako animaliarekin aurreikusitako errentagarritasunetik jasotzea espero zen diru-sarreren galerak; berrogeialdiko betebeharrek eragindakoak normalean erabili ohi diren larreak ez aprobetxatu ahal izateagatik; eta zezenketa-ustiategien berrogeialdiak eragindakoak, herri festetan parte hartzeko animaliak lekuz aldatzea mugatzeagatik; edota abeltzaintza-jardueratik eratorritako bestelako sarrerak.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 8an amaitzen da, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia den Ignacio Gilen ebazpenean jasotakoaren arabera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua. Esteka honetan, eskaera online izapidetu daiteke.

Abeltzaintza-ustiategi bakoitzak gehienez 25.000 euro jaso ahal izango ditu.

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Nafarroako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako abeltzaintza-ustiategien titularrek, Europako erregelamenduaren arabera ETE izaera dutenek. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagoka prozeduraren bidez emango dira.

Kontuan izanik NPBren erreformari buruzko legegintza-prozedurak oraindik abian jarraitzen duela eta esparru juridikoa hartzen ari dela, eskuordetutako egintzak eta ondorengo betearazpen-egintzak barne, denbora batez luza daitekeela, aplikazio-aldiaren indarraldia 2022ko abenduaren 31ra arte luzatu da.