2021ko ekainaren 7a

Langabezian dauden 38 gaztek "el Engendro" muntatu dute, NLri motorren kudeaketan eta diagnostiko elektrikoan prestakuntza ematea ahalbidetuko dion maketa-autoa

Maeztu kontseilariak eskerrak eman dizkie egindako ekarpenagatik, eta % 80k lana aurkitzea edo hurrengo sei hilabeteetan ikasten jarraitzea espero du
videocam El "Engendro", vehículo elaborado en el centro de Iturrondo como aprendizaje basado en proyectos collections Irudi galeria

38 personas desempleadas, en su mayor parte jóvenes menores de 30 años sin estudios, han ensamblando junto con el profesorado de la agencia integral de empleo de Iturrondo “El engendro”, un coche-maqueta que permitirá a este centro formativo del Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare (SNE-NL) programar cursos de gestión de motor, aire acondicionado y diagnosis eléctrica, ampliando así su oferta en el ámbito de la automoción.

38 pertsona langabek, gehienak ikasketarik gabeko 30 urtetik beherako gazteak, “El engendro” Iturrondoko enplegu-agentzia integraleko irakasleekin batera, maketa auto bat muntatu dute. Horren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko – Nafar Lansare prestakuntza-zentroak motorraren, aire girotuaren eta diagnosi elektrikoaren kudeaketa-ikastaroak programatu ahal izango ditu, automobilgintzaren arloan eskaintza zabalduz.

Automobilaren elektrizitatea eta elektronika, txapa eta pintura eta soldadurako 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriko ikastaroak egin dituzte ikasleek Iturrondo zentroan, ‘Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza’ metodologiaren bidez.

Erronkara bideratutako lanari esker, auto-maketa mugikorra muntatu ahal izan dute hainbat ibilgailuren pieza erabilita, etorkizuneko ikasleek haren osagaiak ikusteko eta ulertzeko moduan. Modu barregarrian, “El engendro” deitzen hasi ziren ikasleak “frankenstein” autoari, eta, azkenean, izen hori finkatu da.

Iturrondok azken urteetan egindako bigarren “prestakuntza-produktua” da. 2019an, irakasleek eta ikasleek auto hibridoaren maketa egin zuten baita ere.

NEZ-NLren asmoa da, enpresetan praktikak egin ondoren, parte-hartzaileen %35 inguruk lana aurkitzea datozen sei hilabeteetan eta beste %40 inguruk ikasten jarraitzea.

“Arrakastatsua izan da, kontuan hartuta Gazteen Bermerako Sistema Nazionaletik zatoztela; hau da, ez ikasi, ez lan egin gabe harrapatuak izan zinetenean. Gainera, %70ak ez zenuten DBH titulurik”, adierazi du Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk, dibulgazio-jardunaldian. Bertan izan dira, halaber, erakundeko kudeatzailea, Miriam Marton; 8 enpresatako ordezkariak; nahiz Ibilgailuak Konpontzeko Tailerren Nafarroako Elkarteko ordezkariak. Ikasleen artean emakume bat dago eta, berrikuntza moduan, 45 urtetik gorako iraupen luzeko langabeak ere bai.

Kontseilariak NEZ-NLren prestakuntza-programa “eraldatzailearen” “inpaktu handia” azpimarratu du. Prestakuntza eta azken erronka balio bereizgarri gisa hartzearekin batera, gaitasun pertsonalen eta profesionalen errefortzu pertsonalizatua eskaintzen du, pertsona horien enplegagarritasuna nabarmen hobetuaz, eta hori asko baloratzen dute enpresek.

Tailerretako ordezkarien aurrean, gazteentzako lan-aukerak sortzera eta, modu horretan, gazteen langabezia (%20,3 ingurukoa) murriztera bideratutako beste neurri batzuk aurkeztu ditu Marton kudeatzaileak.  38.560 langabetatik 7.826 pertsona 30 urtetik beherakoak dira. Hamarretik zazpik ez du Bigarren Hezkuntzako lehen etapa baino handiagoko ikasketa-mailarik.

Iturrondon lan egiten duten langileentzat, esperientzia “oso aberasgarria” izan da. “Taldeko lanak, proiektu praktiko batean murgiltzeak, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hartzea bultzatzen du. Motibazio-txutea da ikasleentzat”, Aritz Ulibarrena irakasleak azaldu du.

Miguel Angel Bailok, TCPko mantentze-arloko zuzendariak (Iruñerriko hiri-garraioaren kontzesionarioa) azaldu du bere enpresa duela 3 urte hasi zela Iturrondo ikastetxearekin elkarlanean. Gaur egun, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan prestatutako 3 langile dituzte, 2 mekanikan eta 1 txapan. Bailo “oso gustura” agertu da pertsona horien lanarekin: “gaitasuna ez ezik, jarrera ere badute. Eta hori funtsezkoa da. Balioa, printzipioak, lanaren inguruko ideia bat eta ikasteko eta hazteko gogoa ekartzen dituzte. Laster, Iturrondon prestatutako jendea kontratatzen jarraitu nahi dugu, haiek laneratzen laguntzeko nahiz mundua jateko gogo izugarriarekin iristen direlako”.

Prestakuntza jasotako ikasleen artean Carol De Almeida egon da, aurretik LHko modulu bat egin zuena. Berak esan du Iturrondon egindako ikastaroan, ikasitakoaren eta aplikazio praktikoaren artean uztarketa ezin hobea aurkitu duela, eta, horrela, automozioan lan egitea erabaki du. De Almeidak bere autoari txapa konpontzeko ere aprobetxatu du prestakuntza Iturrondoko tailerrean, eta emakumeei prestakuntza hau jasotzea gomendatzen die, gai hori gustuko badute. “Ez dezatela inolako beldurrik izan, Iturrondoko ikastaro hauetan irakasleak lagunak bezala baitira”, adierazi du.

Arreta osoa

Iturrondo prestakuntza-zentroa agentzia integral bilakatuta, kualifikaziorik gabeko etorkizuneko langileek aktibazio eta prestakuntza intentsiboa izan dezakete. 15 pertsonak osatzen dute koordinazioan, orientazioan, prestakuntza teknikoan, gaitasun pertsonal eta profesionalen prestakuntzan eta praktiken bilaketan lan egin duen taldea.

NEZ-NLn alta ematean, Gazteen Bermeko taldea aholkatzen duten teknikariek estrategia diseinatzen dute lan bat bilatzeko. Automozioan, Profesionaltasun Ziurtagiriaren prestakuntza teknikoa eskaintzen dute, 2. mailakoa, adierazitako ikastaroetan, 450 eta 600 ordu arteko prestakuntza, eta gaitasun pertsonal eta profesionaletan, 50 ordukoa (talde-lana, gatazkak konpontzea, puntualtasuna, motibazioa), ikasleei helburu profesionala eta lan-arlokoa lortzen laguntzeko.

Ikastaroan zehar, NEZ-NL enpresekin harremanetan jarri da, eta praktika (prestakuntza duala) zein laneratzeko eskari-sare bat muntatu du. Prestakuntzaren ondoren, berriz, gazteek aholkularitza jasotzen jarraitzen dute lan-munduan sartzeko (curriculuma, enplegua bilatzea) edo prestakuntzarekin jarraitzeko.