2021ko maiatzaren 20a

Allotzeko urtegiak langileak izango ditu uda honetan, ingurunearen erabilera jasangarriari buruz informatzeko eta sentsibilizatzeko

Bertara doazenek aldez aurretik Lerate eta Ugarreko aparkalekuetan lekua erreserbatzeko aukera izango dute
Allotzeko urtegian bela jarduera.
camera_alt Allotzeko urtegian bela jarduera.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak pertsona bat kontratatu du ekainean eta uztailean bisitariei jasangarritasunaren inguruko prestakuntza emateko. Zehazki, Allotzeko urtegia arduraz erabiltzeko jarraibideak emango ditu. Gainera, helburu horrekin berarekin, Departamentuak gogorarazi du autoa aparkatzeko lekua erreserbatu eta edukiera kontsultatzeko aukera dagoela joan aurretik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).