2021ko apirilaren 26a

Ingurumeneko Departamentuak 6,6 milioi euro bideratuko ditu hondakinak behar bezala kudeatzeko eta linea elektrikoak zuzentzeko

Departamentuak argi berdea jaso du Ingurumenaren Konferentzia Sektorialetik, Next Generation funtsekin arlo horretako bi laguntza-lerro finantzatzeko
videocam Ingurumeneko Departamentuak 6,6 milioi euro bideratuko ditu hondakinak behar bezala kudeatzeko eta linea elektrikoak zuzentzeko collections Irudi galeria

Navarra convocará dos líneas de ayudas dirigidas a entidades públicas y/o privadas para impulsar actuaciones en materia de sostenibilidad y transición ecológica por valor de 6.591380 euros correspondientes al Plan Nacional de Recuperación, Transformación y Resiliencia de los fondos Next Generation.

Nafarroak erakunde publiko eta/edo pribatuei zuzendutako bi laguntza-lerroren deialdia egingo du, jasangarritasunaren eta trantsizio ekologikoaren arloko jarduerak bultzatzeko. Laguntza horiek 6.591380 euroko balioa izango dute, eta Next Generation funtsen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plan Nazionalari dagozkio.

Funtsen banaketa, zein joan den apirilaren 14an Ingurumeneko Konferentzia Sektorialean onartu zen, Foru Komunitatean erabiliko da jarduketa ezberdinen ezarpenerako honako arloetan: hondakinen kudeaketa, ekonomia zirkularra eta hegazti-faunaren kontserbazioa eta babesa.

Gai honi buruz informatzeko, Itziar Gomez Landa Inguruneko eta Ingurumeneko kontseilariak prentsaurreko bat eskaini du, bertan honakoa azpimarratuz “pozik gaude dagoeneko Next Generation funtsak eskuratzeko aukera gauzatzeagatik zein, kasu honetan, bi laguntza deialditara bideratuko dugun: alde batetik, hondakinen kudeaketa egokia egiteko eta, bestetik, hegazti-fauna babestea zainduz biodibertsitatea kontserbatzeko”

Hondakinen kudeaketa

Zehazki, Nafarroak 5.284.703 euro bideratuko ditu laguntzetan, helburua izanik “hondakinen kudeaketa hobetzeko eta udal hondakinen eta ontzien kudeaketarako komunitatearen helburu berriak betetzen direla bermatu aldera beharrezko inbertsioak azeleratzea”, zein 2025erako % 55ean, 2030erako % 60an eta 2035erako % 65ean finkatuta dauden.

Onartutako finantzaketa lerro berri honen helburuak dira, gaikako bilketa berrien ezarpena, bereziki bio-hondakinenak, eta existitzen direnen hobekuntza; bio-hondakinen gaikako bilketen tratamendurako instalazio berezien eraikuntza; beste hondakin fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa instalazio berrien eraikuntza; bilketa instalazioekin lotutako inbertsioak, esaterako garbiguneak, hondakinak bereizteko eta sailkatzeko instalazioak; eta tratamendu mekaniko-biologikorako hala nola CSR-ak (berreskuratutako erregai solidoak) prestatzeko instalazioen hobekuntza.

Deialdi honen onuradunak izango dira udalerriak edo tokiko beste zenbait erakunde (mankomunitateak, foru diputazioak, etab.), edota tokiko erakunde horietan eratutako partzuergoak, zein arduratuko diren bilketa zerbitzuak emateko konpetentziaz edo hondakinen tratamenduaz, dagokien finantzaketa eskuratzeko bere eskumeneko zerbitzuekin lotutako proiektuak aurkeztuz; erakunde juridiko eta pribatuak (enpresak, elkarteak, gremioak, fundazioak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, eskolak eta unibertsitateak, etab.) zeinek industrietatik datozen arriskurik gabeko hondakin komertzialak edo etxetakoak sortzeaz gainera gaikako bilketaren proiektu bat aurkezten duten; eta hondakinen kudeatzaileak.

Hondakinen kudeaketa hobetzeko laguntza-lerro hau erantsiko zaio Foru Komunitateak arlo horretan dagoeneko martxan jarrita dituen gainerakoei. Gogoan izan behar da Nafarroak bere Hondakinen Plan propioarekin kontatzen duela eta, 2017an onartua izan zenetik, Foru Komunitatean birziklapena eta gaikako bilketa hedatu egin dela 2020an % 47ra heltzeraino, NHP (Nafarroako Hondakinen Plana) eta Europako Zuzendaritzaren aldetik ezarritako % 50eko helburutik oso hurbil. Aipatu Planak Foru Komunitaterako ezarritako erronka da 2027an % 75era heltzea.

Elektrizitate-lineak zuzentzea

Bigarren atala biodibertsitatearen kontserbazioari dagokio, elektrizitate-lineak aldatzeko laguntzen deialdia dela medio, goi-tentsioko lineatan gertatutako talka edo elektrifikazioen ondorioz hegazti-faunan gerta daitezkeen kalteak saihestera bideratzen dena, 1432/2008 Errege Dekretuan xedatuaren arabera. Banatze eta banaketa irizpide teknikoak kontuan hartuta, Nafarroari 1.306.676 euro esleitu zaizkio. Deialdi honetako amaiera hartzaileak erakunde publikoak edo pribatuak izan litezke, baita jarduketekin lotutako elektrizitate-linea horien titular partikularrak ere.

Amaitzeko, azpimarratu behar da Landa Inguruneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza-lerro bien xehetasunak zehaztuko dituela dagozkien deialdietako oinarri arautzaileetan.

7,4 milioi hiru REACT-EU proiektuetarako

Next Generation funtsek barne hartzen dituzte, Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaz gainera (zeini dagozkion arestian aipatutako jarduketak), React-EU bezalako beste laguntza-programa batzuk.

Azken finantzaketa-programa honetan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hiru proiektu aurkeztu ditu, kasu honetan, behin-betiko argi berdea jasotzeko zain daudenak. Gomez kontseilariak azaldu duenez, REACT-EU laguntzen programara aurkeztutako hiru proiektu hauek, “Navarra Green” izeneko Nafarroako Trantsizio Ekologikoaren Estrategian barne hartu genituen, Europako Hitzarmen Berdearekin lerrokatutako sei osagai finkatuz, jarduketa ezberdinen oinarri modura, helburua izanik proiektu isolatuak izan beharrean garapen jasangarriaren eredu berri baterantz aurrera egiteko estrategia bat erabiltzea”. Hiru proiektuen balioa guztira 7,4 milioi eurokoa izango litzateke.

Proiektuetako lehena Sakanako korridore ekologiko bat da. A-10 autobiaren gainetik doan faunaren gainbide bat; honen helburua da Urbasa eta Aralarreko mendilerroen artean existitzen den faunaren barrera fisiko nagusiena salbatzea; honek Aritzalkoko hariztiaren bi eremuak konektatuko lituzke. Gomez kontseilariaren esanetan, “jarduketa honekin kontserbaziorako garrantzi handiko konektagarritasun ekologikoaren arazo bat konpondu nahi da Natura 2000 Sarearen eskakizunak betetzeko helburuarekin” eta erantsi du “jarduketa hau 2030erako EBren Biodibertsitatearen Estrategiarekin lerrokatzen dela eta, gainera, ekonomia berraktibatuko lukeela, dimentsio hauetako obra publiko batek egin dezakeen heinean”. Bere eraikuntza aurrera eramateko 5 milioi euroko finantzaketa bat eskatu da.

Bigarrenez, Departamentuak 1,4 milioiko eskaera bat aurkeztu du Bertizko Jaurerriko Natur Parkeko kultura ondarea leheneratzeko jarduketetarako; Aizkolegiko Jauregian obra bat egiteko; kaperaren estalkia eta Markesenea baserriaren estalkia konpontzeko; eta Tenientetxea baserrian igogailua jartzeko, zeinetan Natura Interpretatzeko Zentroa aurkitzen den.

Edozein kasutan, proiektua onartzen denean, Aizkolegiko jauregiaren kontsolidaziorako hartu beharreko irtenbidea Bertiz Jaurerriko Patronatuarekin kontrastatuko litzateke.

Eta hirugarren proiektua, zeinetarako Departamentuak milioi bat euro eskatu dituen, Faltzeseko ibaiaren uholdeei aurre egiteko defentsa-jarduketena da. Faltzes eta Funes arteko Arga laburtzeko obra, meandroak ezabatuz eta lubetak eraikiz, joan den XX. mendeko 60 eta 80 hamarkaden artean exekutatu zen, beheko uretatik goiko uretarantz abiatuz fase ezberdinetan. Faltzeseko lubeta baten egungo egoerak arriskua eragiten dio biztanleriari, eta denboraren joanarekin kalte material garrantzitsuak eragin ahal izango lituzke. Jarduketa honen helburua da existitzen diren aukera ezberdinak aztertzea eta kontsolidazio jarduketak abian jartzea.