2021ko apirilaren 8a

Chivite Lehendakaria bat dator hiru elkarterekin ETAko presoen omenaldiekin amaitzea elkarbizitzan eta memorian aurrera egiteko beharrezko urratsa dela

Nafarroako Gobernua Gogoan-Memoria Digna, Fernando Buesa Fundazioa eta Elkarbizirekin bildu da, eta 'Los victimarios en el espacio público' dokumentua helarazi diote
 Ezkerretik eskuinera Joseba Eceolaza (Gogoan-Memoria Digna elkartea), 
Chivite Lehendakaria eta Eduardo Mateo ( Fernando Buesa Fundazioaren eta 
Elkarbiziren izenean).
camera_alt  Ezkerretik eskuinera Joseba Eceolaza (Gogoan-Memoria Digna elkartea), Chivite Lehendakaria eta Eduardo Mateo ( Fernando Buesa Fundazioaren eta Elkarbiziren izenean).  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria Gogoan-Memoria Digna elkartearekin, Fernando Buesa Fundazioarekin eta Elkarbizirekin partekatu du ETAko presoen omenaldiekin amaitzea ezinbesteko urratsa dela bizikidetzaren eta memoriaren arloan aurrera egiten jarraitzeko.

Elkartetako ordezkariek Lehendakariari entregatu diote 'Hiltzaileak eremu publikoan' dokumentua, zeinetan halaber defendatzen den udalerri bakoitzeko eremu publikoak bizikidetzarako esparru bat izatea eta, ondorioz, horietan ETAko kideak idealizatzera edo bere sinbologia islatzera datorren ekitaldirik edo mezurik ez onartzea. Dokumentuan halaber esparruen eta muralen sustapenerako udal foroen sorrera eskatzen da, memoria demokratikoaren balioak, bizikidetza eta indarkeriaren deslegitimazioa sendotzen laguntzeko.

Bilerara bertaratu dira Maria Chivite Lehendakaria; Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria eta Martin Zabalza Bakearen eta Bizikidetzaren zuzendari orokorra. Gogoan-Memoria Digna Elkartearen izenean etorri da Joseba Eceolaza, eta Fernando Buesa Fundazioaren izenean berriz, Eduardo Mateo, zeinek halaber Elkarbizi ordezkatu duen.

Lehendakariak, egiten ari den lana aitortzeaz gain, Nafarroako Gobernuak memoriarekin eta bizikidetzarekin duen konpromisoa berretsi du. Era berean, adierazi du ETAren edo bere kideen edota bere ingurunearen izenean eginiko omenaldi, gorespen edo bistaratze ekitaldi mota guztiekin amaitu behar dela. Eta adierazi du hiru elkarte hauekin ados dagoela esatean bateraezina dela indarkeriaren ezinbesteko deslegitimazioa zentzu honetan eginiko adierazpen publiko ororekin.

Gainera, hizpide izan dituzte Bizikidetza Planarekin garatzen ari den jarduera eta lan honetan bai parte hartzeak eta bai adostasun zabalak duten garrantzia, herritar nafarrek defendatzen baitute “gardentasunez eta erabakigarritasunez bizikidetza baketsu eta plurala”, horrez gain ETAren amaieran partaide aktiboak eta garrantzitsuak izanik. “Demokraziaren eta gizartearen arrakasta, zeinetan gehiengo zabalak betidanik indarkeria eta terrorismoa gaitzetsi dituen”, esan du Lehendakariak.