2021ko otsailaren 22a

Ozonoak Nafarroan eragindako kutsaduraren % 10 tokiko emisioetatik dator

Gainerakoa Foru Komunitatetik kanpo sortzen da, Ingurumenak eskatutako airearen kalitateari buruzko azterlan baten arabera, eta hobetzeko plana idatziko dute
videocam Ozonoak Nafarroan eragindako kutsaduraren % 10 tokiko emisioetatik dator collections Irudi galeria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako airearen kalitateari eta, zehazki, ozonoaren kutsadurari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu ditu. Ondorio nagusia da tokiko isurketen ekarpena nahiko txikia dela eta ez duela ozonoaren guztizko kutsaduraren % 10 gainditzen; gainerako % 90, berriz, kokatuta gauden eskualdeko funtsaren maila eta Foru Komunitatetik kanpoko isurien ondorioz sortzen da.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako airearen kalitateari eta, zehazki, ozonoaren kutsadurari buruzko ikerketa baten emaitzak aurkeztu ditu. Ondorio nagusia da tokiko isurketen ekarpena nahiko txikia dela eta ez duela ozonoaren guztizko kutsaduraren % 10 gainditzen; gainerako % 90, berriz, kokatuta gauden eskualdeko funtsaren maila eta Foru Komunitatetik kanpoko isurien ondorioz sortzen da.

Azterlan honen emaitzak gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu dituzte Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Itziar Gómez kontseilariak, eta Pedro Zuazo Ekonomia Zirkularreko eta Klima Aldaketako zerbitzuko zuzendariak.

Nafarroan sortutako % 10ari dagokionez, azterlanaren arabera arduradun nagusia Iruñako Eskualdeko eta inguruetako errepideko zirkulazioa da, baita hiriguneko emisioak ere. Azterlanak ondorioztatzen du “ekarpen nahiko txiki horrek, tokiko emisioen % 10 gainditu gabe, agerian jartzen duela maila nazionaleko eta internazionaleko neurri eta estrategien beharra ozono aitzindarien emisioak murriztuko badira.

Edozein kasutan, eta tokiko neurrien inpaktua “mugatua” izan arren, azterlanak ondorengoak planteatzen ditu: hiri-aglomerazio handi eta garraio gurutzagunetako errepideko zirkulazioarekin lotutako emisioa murriztea, bereziki Iruñako Arroan hala nola Errioxarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin komunikatzen diren errepidetako (AP15-A68-AP68) konfluentzian; KOLEZ (Konposatu organiko lurrunkor ez- metalikoak) konposatuen, zeinek azken ekitaldietan zehar gorakada bat erakutsi duten, emisioa murriztea; eskualdearen hegoaldean kokatutako industrialdearekin, eta bereziki nitrogeno oxidoarekin lotutako aitzindarien emisioa murriztea Nafarroa eta Errioxa arteko mugan, Funes eta Errioxa arteko esparruan, zeinetan industria eta energia sorkuntzako jarduerak kontzentratzen diren, 

 Bestalde, “Ozonoaren ondoriozko kutsadura gertakarien azterketa eta ozono mailak murrizteko eskualde esparruko neurrien balorazioa” azterlanak Nafarroan ozonoaren zaintza hobetzeko gomendioak jasotzen ditu, baita egungo sarea osatu eta/edo hobetzen duten neurketa kokaleku berriak ere. Zentzu honetan, azterlanaren egileek, Troposfera Irtenbide Jasangarriak enpresa, zonifikazio berri bat proposatzen dute Nafarroako ozonoa ebaluatzeko, eta gomendatzen dute Pirinio Bailaretako Eskualdean eta Lizarraldean neurketa adierazgarriak eranstea hala nola Iruñako Eskualdean hiri inguruko estazio berri bat instalatzea.

Airearen Kalitatea Hobetzeko Plana

 Azterlanak zehazten du 2017tik aurrera Nafarroak osasuna babesteko ozonoaren legezko balio objektiboa betetzen duela, Sareko estazio guztietan osasuna babesteko hiru urtez behingo Balio Objektiboaren eguneroko hobekuntzen batez bestekoa 25en azpitik kokatuz.

Balio objektibo horren konplimenduak aire kalitatearen Hobekuntza Plan baten elaborazioa derrigorrezkoa ez izatea eragiten du. Hala ere, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak plan horren idazketari ekingo dio. Gómez kontseilariaren esanetan, “Nafarroan ozonoaren lege balioak betetzen ari bagara ere, gaur aurkezten dugun azterlanarekin ekarpena egin nahi izan dugu ozono kutsatzailearen sorreran eta tokialdaketan garatzen diren mekanismoen ezagutza handiagoa lortzeko Estatuko Administrazio Orokorrak garatzen dituen ekintzen osagarri modura”.

Kontseilariak erantsi du “modu berean, Nafarroako Aire Kalitatea Hobetzeko Plan bat idazten hasiko gara kutsadura hau hala nola pertsonengan eta ingurumenean eragiten dituen ondorio larriak minimizatzeko inplementatu ahal ditugun baliabideak optimizatzeko, kontuan hartuta airearen kalitatea hobetzeko emisioen murrizketa neurriek hein handi batean Klima Aldaketaren aurkako borrokan zutabe nagusia den Berotegi-efektuko gas emisioak murrizten dituztela”.

Osasuna kaltetzen duen bigarren mailako kutsatzaile bat

Ozonoa, nitrogeno oxidoak eta konposatu organiko lurrunkorrak, kolektiboki ozono aitzindariak izendatuak, eguzki argiaren aurrean erreakzionatzen dutenean sortutako bigarren mailako kutsatzaile bat da. Horregatik ozono kontzentrazio gertakari nagusienak udan, alegia eguzki irradiazio handiko eta tenperatura altuko sasoietan gertatzen dira. Aitzindarien emisio jarduera nagusienak trafikoa eta industria jarduerak, oro har erregai fosilen edozein errekuntza jarduera, izaten dira. Oro har, azalera bateko ozono kontzentrazioek une orotan ekarpen eta elikadura edo suntsiketa prozesu ezberdinen arteko balantzeari erantzuten diote.

Ozono kontzentrazio handiak gizakiaren osasunerako eragin kaltegarriak dakartza, izan ere, besteren artean, arnas arazoak zein kardiobaskularrak, asma eta biriken funtzioaren murrizketa eragiten ditu. Halaber landaretza kaltetzen du, gaixotasunekiko eta izurriekiko haren erresistentzia murriztuz. Horregatik da garrantzitsua ozono kontzentrazioen jarraipena eta bere neurketa “balio objektiboa” kontzeptuaren arabera egiten da, zein “bere eragin kaltegarriak ahal den neurria saihesteko, prebenitzeko edo murrizteko lortu beharreko maila” bezala definitzen den.