2021ko otsailaren 9a

Nafarroako Kirolaren Institutuak aldatu egin du aurkaritzako kirolen lehiaketa ofizial autonomiko batzuen hasiera

Asteburu honetarako kategoria absolutuak mantenduko dira salbuespen batekin, eta gazteen kategoria otsaileko azken asteburura arte atzeratuko da gutxienez

Nafarroako Kirolaren Institutuak, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin ados jarrita, eta pandemiaren bilakaeraren datuak ikusita, erabaki du harreman- edo aurkaritza-kirolen kategoria autonomiko batzuen hasiera-data aldatzea. Hain zuzen ere, larunbat honetan kategoria absolutu edo seniorren hasierari eutsiko zaio, eta futbolean gutxienez 15 egun atzeratuko dira Lehen Erregionala (senior kategoria batekoa da) eta gazteen eta behekoen kategoriak.