2021ko otsailaren 5a

Urbasa-Andia eta Bertizko parke naturalak klima-aldaketara egokitzeari buruzko mugaz haraindiko 24 jardunbide egoki onenen artean

Espazio naturalak egokitzeko egindako kudeaketaren esperientzia onenak baloratzen dituzte, eta Europako NaturClima proiektuak hautatu ditu Nafarroako Gobernuak proposatuta
Irudi galeria

 

Europako NaturClima-INTERREG POCTEFA proiektuko erakunde bazkideek Espainia-Frantzia mugaz haraindiko zonan garatutako 24 jardunbide egoki hautatu dituzte guztira, horietako erdia Foru Komunitateak proposatuta. Horien artean aurkitzen dira Urbasa-Andiako eta Bertizko parke naturalak, Europako proiektu honetarako hautatutako lau espazio naturaletatik bi, Pirinioetako Parke Nazionalarekin eta Frantziako Akitania Berriko itsasertzeko espazio atlantiko eta itsasokoekin batera.