2021ko urtarrilaren 22a

Chivite Lehendakariak Next Generation funtsetara aurkeztuko diren proiektu nafarrak helarazi dizkio Maroto ministroari

Madrilen egindako bileran Cigudosa kontseilariak ere parte hartu du
 Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa eta María 
Chivite Nafarroako Lehendakaria.
camera_alt  Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa eta María Chivite Nafarroako Lehendakaria.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak gaur goizean  Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroari  gaur goizean, aurkeztu dizkio  Foru Komunitateak  Next Generation Europako berreskuratze programatik dirua biltzeko abian jarriko dituen proiektuak.  Madrilen egin den bilerak  Lehendakariak dagoeneko egin dituenekin bat egin du, hainbat jarduera-eremutako Nafarroako ekimenak ezagutzera emateko.

Next Generation funtsak dira, hain zuzen ere, EBk orain arte finantzatutako neurri ekonomiko gehien dituztenak: 1,8 bilioi euro 2027ra arte. Plan horren helburua COVID-19aren krisitik ateratzea da, Europako lurraldeek hazkunde-eredu jasangarri, digital eta erresilientean aurrera egin dezaten.

Lehendakariak Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari Juan Cruz Cigudosarekin eta PSOEko Lurralde Koordinaziorako idazkari exekutibo eta Nafarroako diputatu Santos Cerdanekin batera egin du bilera. Ministerioaren aldetik, Raül Blanco Industria eta ETE idazkari nagusiak eta Juan Ignacio Bidart Kabineteko zuzendariak hartu dute parte.

Bileran, Chivitek azpimarratu du, Nafarroak "jarrera ona "  duela, beste ekimen askotarako "trakzio-eragina  izanen duten proiektu eraldatzaileak eta sakonak" abian jarriko dituzten Europako funtsak lortzeko. Lehendakariak azpimarratu duenez, Next Generation funtsek Nafarroa Suspertu  Planaren esparruan inbertsioak egiteko aukera emango dute, aurtengo aurrekontuetan jasotakoekin batera.