2021ko urtarrilaren 12a

Nafarroako Gobernuak Txantreako Efidistrict proiektuaren bitartez 1.116 etxebizitza birgaituko ditu 2021ean

Aierdi lehendakariordeak gaur goizean energia-efizientziaren hobekuntza sustatzeko lanak bisitatu ditu, horietan orain arte 44 milioi euroko inbertsioa sortu da
Ezker eskuin: Miguel Ángel Díaz arkitektoa, José M. Aierdi kontseilaria, 
Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea, Ana Bretaña, 
Nasuvinsako arkitekta, eta auzoko bizilagunak lanak egiten ari diren 
eraikinaren aurrean. 
camera_alt Ezker eskuin: Miguel Ángel Díaz arkitektoa, José M. Aierdi kontseilaria, Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea, Ana Bretaña, Nasuvinsako arkitekta, eta auzoko bizilagunak lanak egiten ari diren eraikinaren aurrean.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Foru Exekutiboak Iruñeko Txantrea auzoko 1.116 etxebizitza birgaitzeko lanei ekin die. Lanok eraikin zaharrak berritu eta energia-efizientzia hobetzea helburu duen Efidistrict proiektuaren baitan ari dira gauzatzen. José María Aierdi, bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamendurako, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, jada 44 milioi euroko inbertitsioa bultzatu duten lanak bisitatu ditu. Gobernuak 8 milioi euro eman ditu diru-laguntzetan lan horiek gauzatzeko. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).