2020ko abenduaren 11a

Nafarroako Kirolaren Institutuak datorren abenduaren 31n San Silvestre birtuala egiteko aplikazioa aurkeztu du

Hainbat kiroletan prestatu dira probak, izen-ematea doakoa da eta sansilvestrenavarra.com webgunean egin daiteke
Alberto Zaro RockTheSport-eko ordezkaria eta Miguel Pozueta, Nafarroako 
Kirolaren Institutuko kudeatzailea, aplikazioaren aurkezpenean. 
camera_alt Alberto Zaro RockTheSport-eko ordezkaria eta Miguel Pozueta, Nafarroako Kirolaren Institutuko kudeatzailea, aplikazioaren aurkezpenean.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Kirolaren Institutuak aplikazioa informatikoa sortu du 2020ko azken egunean kirola egitera animatuz, egun horretan ohikoak diren, eta aurten ohiko moduan ospatuko ez diren, San Silvestre probekin bat eginez. Prestatuko hainbat probetan parte hartu nahi dutenek sansilvestrenavarra.com webgunean eman dezakete izena, dohainik.

Aplikazioak hainbat distantzietako korrika, bizikleta, irristaketa zein egokitutako kiroleko probak eskainiko ditu. Gainera, app-an GPS bides parte hartzaileen datuak bildu eta proben sailkapenak eskainiko dira. Probak, goizeko 6etatik 23:00ak bitartean egin daitezke abenduaren 31n.

San Silvestre birtualean parte hartzeko aplikazioa gaur aurkeztu dute Miguel Pozueta, Nafarroako Kirolaren Institutuko kudeatzaileak, eta Alberto Zaro, RockTheSport-eko ordezkariak. NKI-k antolatutako ekimenak Nafarroako Atletismoko, Txirrindularitzako, Irristaketako eta egokitutako kirolen federazioen zein tokiko entitateen babesa du.

Probak

COVID-19aren osasun-egoera dela eta, abenduaren 31n ez da San Silvestrerik ospatuko Nafarroan; beraz, aplikazio honen bidez, urtea kirola eginez amaitzeko tradizioari eutsi ahal izango zaio, banaka. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 31ko eguerdia bitartean, sansilvestrenavarra.com webgunean eta parte hartzea doakoa da.

App-a deskargatzen duten pertsonek proba birtualean entrenatu eta egindako denborak erregistratu ahal izango dituzte, eta eskuragarri dauden diziplina eta distantzietako bat aukeratu ahal izango dute: oinezko lasterketa 1, 2, 3 eta 5 kilometroko distantzietan; 5 kilometroko martxa; mendiko bizikleta, 15, 20, 30 eta 40 kilometroko distantzietan; errepideko bizikleta, 20, 25, 35, 45 eta 55 kilometroko distantzietan; irristaketa, 1, 1,5, 2, 3, 4 eta 5 kilometro; kirolari egokituentzako lasterketa, 1, 2, 3 eta 5 kilometro; eta handbike, 3 eta 6 kilometro.

Parte-hartzaile bakoitzak abenduaren 31ko 06: 00etatik 23: 00etara egin ahal izango du proba.

Mugikorrean appa deskargatuta eta GPS bidez, parte-hartzailearen datuak erregistratuko dira, eta proba bakoitzaren sailkapenak jasoko dira.