2020ko azaroaren 16a

Nafarroako Gobernuak 20 milioi eurora handitu du ostalaritzarako laguntzen zuzkidura ekonomikoa

Pandemiak gehien jo duen sektoreetako bati laguntzeko konpromisoa agertu du Foru Exekutiboak eta herrialde osoko zenbatekorik handieneko laguntzak dira.
Nafarroako Gobernuak 20 milioi eurora handitu du ostalaritzarako laguntzen zuzkidura ekonomikoa Irudi galeria

 

Nafarroako Gobernuak ostalaritza sektoreko ordezkariei iragarri dienez, % 100eko igoera izango da sektorerako laguntza ekonomikoetara bideratutako aurrekontu-zuzkiduran; izan ere, hasiera batean mahai gainean jarritako 10 milioietatik 20 milioi eurora igaroko da laguntza hori.

Nafarroako Gobernuak ostalaritza sektoreko ordezkariei iragarri dienez, % 100eko igoera izango da sektorerako laguntza ekonomikoetara bideratutako aurrekontu-zuzkiduran; izan ere, hasiera batean mahai gainean jarritako 10 milioietatik 20 milioi eurora igaroko da laguntza hori.

Foru Exekutiboak neurri horren berri eman dio ostalaritzako sektoreari eguerdian egin duten bileran; bertan, sektoreak egungo osasun-krisiaren esparruan duen egoera nahiz Nafarroako Gobernuak aurreikusitako laguntza-lerro berriak jorratu dituzte. Horrez gain, Osasun Departamentuak jakinarazi du azaroaren 26tik aurrera ostalaritza-establezimenduetako terrazen irekiera malgutzeko asmoa duela, betiere pandemiaren bilakaerak uzten badu.

Iragarritako laguntza ekonomikoei dagokienean, gaur adostutako lerro berria ostatu-zerbitzuetarako, janari eta edari zerbitzuetarako, bidaia-agentzientzat eta jarduera turistikoetarako, gaueko aisialdirako eta edarien banatzaileentzat izango da.

Ebaluazioa banaka egingo da, eta oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek 25.000 eurora bitarteko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte gehienez. Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte fakturazioan gutxienez %20ko murrizketa izan dutela egiaztatzen dutenek, 2020ko lehen hiruhilekoen eta 2019koen arteko konparazioan, BEZaren aitorpenetan. Nafarroako Gobernuak, halaber, konpromisoa hartu du tratamendu espezifikoa eskaintzeko zenbatespen objektiboaren sistemaren bidez zergak ordaintzen dituztenei.

Garapen Ekonomikoko eta Enpresarialeko kontseilaria den Manu Ayerdik honela azpimarratu du: “garrantzitsua da laguntza horien zenbateko ekonomikoa, eta Gobernuak sektorearekiko duen konpromisoa erakusten du”. Bestalde, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Elma Saizek esan du “ostalaritza-sektorearentzat ‘alemaniar erako’ laguntzak direla, eta banaka ebaluatzeko moduan diseinatu direnez, oinarri arautzaileetan ezarritakoa betetzen duten guztiek lortuko dituztela”.