Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua

Nafarroako Kontsumo Kontseilua azaroaren 5eko 238/2007 Foru Dekretuaren bidez sortu zen. Dekretu horren bidez, Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren. Kontseilua eratzen da kontsumoaren arloko gizarte eragileen eta Nafarroako administrazio publiko eskudunen ordezkaritza-, kontsulta- eta partaidetza-organo gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan une bakoitzean kontsumoaren arloko eskumena duen departamentuari atxikita; departamentu horrek beharrezko laguntza emanen dio esleiturik dituen eginkizunak bete ditzan.

Eginkizunak

  1. Kontsumoaren arloan informazioa eta aholkuak ematea.
  2. Elkarrizketa, koordinazioa eta laguntza sustatzea kontsumitzaile elkarteen eta enpresa erakundeen artean, kontsumoaren arloan ukitutako gizarte sektoreen arteko eztabaidagunea izatea, eta sustapena egitea erabakiak har daitezen kontsumitzaile elkarte, enpresa erakunde eta gai horietan eskumena duten Nafarroako administrazio publikoen artean.
  3. Nahitaezko txostenak egitea kontsumoaren arloko xedapen orokorrei buruz ematen diren proiektuen gainean. Ondorio horietarako, xedapenak ez dira kontsumoaren arloko xedapen orokortzat hartuko baldin eta soilik arautzen badituzte eskumena duten administrazio publikoen antolakuntzako alderdiak eta kontsumitzaileen eskubideei zuzenean eragiten ez badiete.
  4. Kontsumitzaileen defentsarako ekintzak, programak, antolamendu neurriak, azterlanak eta ikerlanak sustatzea eta administrazio publiko eskudunei proposatzea.
  5. Jakitea zein neurri, plan eta jarduteko proiektu dituzten Nafarroako administrazio publikoek kontsumitzaileak defendatzeko eta haiei informazioa emateko, horien gaineko proposamenak egiteko ahalmena izanik, eta arlo horri buruzko azterketa eta txosten interesgarriak ere ezagutzea.
  6. Kontseiluari aurkezten dizkioten auziak konpontzeko, organo eskudunei eskatzea beharrezkotzat jotzen dituen txostenak.
  7. Kontsumo arloan Nafarroan dagoen problematikari buruz txosten bat osatzea, urtero.
  8. Herritarrek, kontsumitzaile gisa duten prestakuntza hobetzea.

Osaera

Nafarroako Kontsumo Kontseiluak hamabi kide ditu: lau kide, kontsumoaren arloan eskumena duten Nafarroako administrazio publikoen ordezkari gisa; lau kide, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeen ordezkari gisa; eta beste lau kide, enpresa- edo lanbide-erakundeen ordezkari gisa.

Administrazio publikoen ordezkariak:

Administrazio publikoen ordezkari gisa, honako hauek izanen dira Kontseiluaren parte:

  • ​​​​​Kontseiluburua: kontsumoaren arloan eskumenak dituen departamentuko kontseilaria.
  • Kontseiluburuordea: kontsumoaren arloko eskumenak dituen zuzendari nagusia.
  • Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria.
  • Nafarroako toki entitateen izenean, ordezkari bat, zeina Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatuko baitu, udaletako ordezkarien artetik.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeen ordezkariak:

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen ordezkari gisa, lau kide. Kide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Kontsumitzaileen Elkarteen Erregistroan izena emandako entitateek proposatutakoen artetik aukeratuko dira, honako irizpide hauen arabera:

  • Ordezkagarritasun gehien duen erakundetik gutxien duenerako hurrenkeran esleituko zaie ordezkari bana erregistroan ageri den erakunde bakoitzari. Horretarako, erregistroan ageri den bazkide kopurua hartuko da aintzat.

  • Gainerako kontseilukideak aukeratzeko irizpide bera erabiliko da, eta beraz, izena emandako erakunde bakoitzak ordezkari bat proposatuko du, hurrenez hurren.

Enpresa- edo lanbide-erakundeen ordezkariak
Lau kontseilukide izanen dira enpresaburuen edo profesionalen elkarteen ordezkari gisa, eta honela aukeratuko dira:​​​​​​

  • Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialak proposatutako bi ordezkari.
  • Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak proposatutako bi ordezkari.

Izendapena, kargu-uztea eta ordezkapena

Nafarroako Kontsumoko Kontseiluko kideak izendatu eta kargutik kentzeko, kontsumoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilari titularraren foru agindua beharko da.

Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuesten da kontseilukide batzuk izendatzea; zehazki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zuzendaritza karguen titular direnak; izendapen hori etorriko da betetzen duten zuzendaritza kargurako izendatzen dituztenean.

Funtzionamendua

Nafarroako Kontsumo Kontseiluak osoko bilkuran jardunen du. Osoko bilkura hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak eta kontseilukideek osatuko dute, eta batzordeak edo lantaldeak eratzea erabaki ahalko du, interesgarritzat jotzen duenean, hainbat gai aztertzeko.