2020ko urriaren 14a

Irabazi-asmorik gabeko 28 erakunde, arte eszenikoak eta musikalak ekoizteko Kulturako laguntzen onuradun

Nafarroako Gobernuak 754.428 euro bideratu ditu Artem 50K+ eta Artem -50K deialdietarako

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak 754.428 euroko laguntzak eman dizkie irabazi-asmorik gabeko 28 erakunderi, Artem 50K+, Artem -50K deialdien bidez, arte eszenikoen eta musikalen ekoizpen eta programazioari laguntzeko. Diru-laguntzak 50.000 euro baino gehigokoak izanen dira lehen kasuan, eta kopuru bereko edo txikiagokoak, bigarrenean.

ARTEM 50K+

ARTEM 50K+ deialdiak 50.000 eurotik gorako aurrekontua duten arte eszenikoen zein musikalen proiektu artistikoak diruz laguntzea du xede. Helburua da arte eszeniko eta musikalen ekoizpen- eta/edo programazio-proiektuak egiteko laguntzak arautzea, Nafarroako kultura-ondarearen gizarte-sarea sortzen, mantentzen eta sustatzen laguntzen duten elkarte inklusiboetatik.

Guztira deialdi horretara 556.086 euro bideratu ditu. Irabazi-asmorik gabeko 9 entitatek jaso dituzte laguntzak:

-Atenea Fundazioak 64.000 euro jasoko ditu “Atenea Konpainia Artistikoa” proiektua garatzeko.

- Nafarroako Ganbera Opera Elkarteak 80.000 euro jasoko ditu “Operako IX Denboraldirako”.

- Euskal Herriko Txistulari Elkarte Nafarrak 58.400 euro jasoko ditu “Nafarroa Txistuz 2020” proiekturako.

- Nafarroako Ganbera Abesbatzak 80.000 euro jasoko ditu 2019/2020 denboraldirako egindako programazio artistikorako.

- Radio Cierzo Irrati Elkarteak 36.550 euro jasoko ditu “Estaciones Sonoras 2020” proiektua gauzatzeko.

- Gayarre Operaren Lagunak Elkarteak 80.000 euro jasoko ditu “Lirika guztiontzako: AGAO gizarteratu, difusioa eman eta formazioa” proiekturako.

- Santas Pascuas Elkarteak 60.000 euro jasoko ditu “2019-20 Santaspascuas jaialdia” gauzatzeko.

- Iruña Re-Classics Elkarteak 36.600 euro jasoko ditu 2020ko Reclassics Iruña Nazioarteko Jaialdiaren proiekturako.

- Nafarroako Ganbera Abesbatzak 60.536 euro bideratuko ditu “Encantado 19/20” proiekturako.

ARTEM -50K

Bestalde, ARTEM -50K 50.000 eurotara iristen ez diren aurrekontua duten eta Nafarroan garatzen diren proiektu artistikoak laguntzea du xede, bai arte esezenikoetakoak zein musika arlokoak.

Guztira 198.342 euro bideratu dira deialdi horretara. 19 izan dira onuradunak:

- Nafar Ateneoa Elkarteak 11.093,40 euro jasoko ditu, “ Nafar Ateneoaren 2020ko Arte Eszenikoen eta Musikalen proiektu artistikoa” gazautzeko.

- Gautxoriak Soul Club Elkarteak, 2.800,00 euro, “BeltzaWeekend” proiekturako.

- Garaikideak Musika Elkarteak recibirá 15.000 euro, “NAK®EVOLUCIÓN” proiektuarengatik.

- San José Abesbatzak 10.794,93 euro, “Tuvayhun, Beatitudes for a Wounded World (2018) - Kim André Arnesen” proiektuarentzako.

- 2013Ultzama Fundazioak 15.000,00 euro, “Orgi Kulturala” proiektuarentzako.

- Artearen Lagunak Musika Elkarteak 5.438,10 euro, “Música de Plectro para todas/os” proiektuarentzako.

- Gospel Elkarteak 9.589,46 euro, “Bizi gospela” programarentzako.

- Bhalabasa dantza elkarteak 1.637,40 euro,“Diadromí- un viaje alrededor del mundo a través de la danza” programarentzako.

- E7.2 elkarteak 15.000,00 euro, “Festival de música experimental After Cage” proiektuarentzako.

- Nafarroako Organuaren Lagunak Elkarteak 470,00 euro “Bfabemi.org” proiektuarentzako.

- Tierras de Iranzu-K Elkarte Turistikoak 14.777,96 euro, “Antzerkia, magia eta guztiontzako musika parte hartzailea Irantzuko Lurretan” proiektuarentzako.

- Iruñeko Sinfonietta Gazte Elkarteak 12.778,34 euro, “Tiempo | Denbora” proiektuarentzako.

- Nafarroako Dantzarien Biltzarra recibirá  3.647 euros, por su proyecto “Dantzarien Topaketak”.

- Nueva Babel elkarteak 15.000 euro “Redescubriendo a Joaquín Gaztambide” proiektuarentzako.

- Nafarroako Ostalarien Elkarteak 14.481 euro, “Nafarroa jan eta entzun” proiektuarentzako

- Fiteroko Arroila Kultur Elkarteak 14.000 euro, “Barranco Fest 2020 IX Edizioa proiektuarentzako”.

- Defines Antzerki eta Kultura Elkarteak 14.000 euro, “Historia femeninoan” proiektuarentzako.

- Nafarroako Banden Federazioak 7.675 euro ekintzetarako.

- Diego Gómez Musika Elkarteak 3.159,01 euro, “XIII Diego Gómez Organu Zikloa” proiektuarentzako.