2020ko uztailaren 15a

NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berrirako proiektu-lehiaketako puntuazioak argitaratu dira

Uztailaren 17an, ostirala, gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa egingo da. Behin-behineko talde irabazlearen izena eta bi akzesitak jakinaraziko dira.

Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atariak dagoeneko jasotzen ditu NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berrirako proiektuen lehiaketara aurkeztutako proposamenen puntuazioak. Eraikin hori Nafarroako Ospitaletegian kokatuko da eta, Osasun Zientzien Fakultatearen egungo eraikinarekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntza, Psikologia eta Erizaintza ikasketak izango ditu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).