2020ko uztailaren 1a

Nafarroako Lehendakariak normalitate berriaren aurrean babesa erakutsi dio sektore turistikoari Sendaviviaren udako denboraldiaren inaugurazioan

Chivitek arautegira egokitzeko zein osasun eta segurtasun neurriak ezartzeko sektoreak egindako esfortzua errekonozitu du, hala Nafarroa helmuga segurua bihurtuz
Chivite lehendakaria Sendaviva parkean izan da Irudi galeria

Nafarroako Lehendakariak, María Chivitek, babesa erakutsi dio Nafarroako turismo sektoreari, COVID-19 krisiaren ondoren egoera berriari aurre egiteko. Chivitek aitortu du sektoreko enpresek eta erakundeek “ahalegin handia” egin dutela turista-kopurua nabarmen murrizteari eta osasun- eta segurtasun-araudi berrira egokitzeko egin dituzten inbertsio ekonomikoei aurre egiteko. Hala adierazi du gaur Sendaviva natur parkera egindako bisitan, Sodena enpresa publikoak parte hartu duen baliabide turistikoan. Larunbatean irekiko ditu denboraldi berriko ateak.

Nafarroako Lehendakariak, María Chivitek, babesa erakutsi dio Nafarroako turismo sektoreari, COVID-19 krisiaren ondoren egoera berriari aurre egiteko. Chivitek aitortu du sektoreko enpresek eta erakundeek “ahalegin handia” egin dutela turista-kopurua nabarmen murrizteari eta osasun- eta segurtasun-araudi berrira egokitzeko egin dituzten inbertsio ekonomikoei aurre egiteko. Hala adierazi du gaur Sendaviva natur parkera egindako bisitan, Sodena enpresa publikoak parte hartu duen baliabide turistikoan. Larunbatean irekiko ditu denboraldi berriko ateak.

Lehendakariarekin batera izan dira Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Manu Ayerdi; Arguedasko alkatea, Jose Mª Pardo, (herri horretan aurkitzen da parkea); Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari; SODENAko kudeatzailea, Pilar Irigoien; eta Sendavivako kudeatzailea, Rubén González. Lehendakariak zuzenean ezagutu ditu bisitarien higienea eta segurtasuna bermatzeko egindako inbertsioak nahiz katuen barrutiko instalazio berriak.  

Parkean 200 espezie ezberdinetako 800 animalia daude, eta eskaintza ludiko zabala du. Familia-turismoaren erreferentea da Nafarroan, eta hori Foru Komunitatea helmuga turistiko gisa berrindartzeko Exekutiboak landuko dituen ildo estrategikoetako bat da. Ildo horretan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak duela aste batzuk atera zuen Turismoaren Ekintza Plana 2020-2022, COVID-19aren efektuei aurre egite aldera. Bertan, berrogeita hamar bat neurri baino gehiagoren bitartez, “turismoa alderdi guztietan berreskuratzen eta indartzen" lagundu nahi da, adierazi du Chivitek, familia-, landa-, natura-, gastronomia-, kirol- eta osasun-turismoan arreta jartzearekin batera. Hori guztia, jakina, bisitarien segurtasuna bermatuaz. Nafarroak zerbaitengatik betetzen ditu koronabirusa zabaltzearen ondorioz ezarritako osasun-arloko gomendio eta araudi guztiak; turismoaren sektorean jarduteko 21 protokolo jarri ditu abian.

COVID ondorengo turismoa

“Nafarroak azpiegitura turistiko bikainak eta kalitatearekin eta segurtasunarekin konprometitutako sektorea du”, adierazi du Lehendakariak, eta bisita aprobetxatu nahi izan du  “eskaintza zabala eta erakargarria izatera eramaten gaituen aniztasuna” azpimarratzeko. Hain zuzen ere, aukera turistiko ugari hori, menditik hasi eta Erriberaraino, txoko monumentaletatik espazio natural, hiri eta ibai edo urtegietaraino, era guztietako turistak erakartzeko gakoa da, baita Foru Komunitate bertakoak ere, galdutako txokoak eta batzuetan ahaztuak ezagutzera gonbidatzeko, baina baita horiek berraurkitzera ere, urte batzuk lehenago bisitatu badituzte.

COVID-19aren pandemiak erabat baldintzatu du aurtengo denboraldi turistikoa. Aste Santuan herritarrek etxean sartuta egon behar izan zuten, eta mugak, autonomikoak zein kanpokoak, itxi behar izan ziren. Horren ondoren, sektoreak udako denboraldian du itxaropena, eta horretarako prestatzen aritu dira azken hilabeteetan. “Dena prest egoteko mugikortasuna eta, ondorioz, turisten fluxua zabaltzen hasten den unean”, azpimarratu du María Chivitek.

Uda hau berezia izango da; zenbait herrialdek ezarritako murrizketen ondorioz, nazioarteko turisten gorakada txikiagoa aurreikusten da eta estatuko turisten kopuru handiagoa; horrela, berezitasun horiek COVID ondoren turismoa egiteko modu berriari pultsua hartzeko balioko dute. “Gure lurraldea abegikorra da, eta horrela izaten jarraituko du izan beharreko prebentzio-neurriekin ere”, adierazi du Lehendakariak, eta COVID badago ere, “bidaiatzea eta gozatzea posible dela” nabarmendu du. “Gauzak beste era batera egin behar dira, baina egiteari utzi gabe”. Hori guztia dela-eta, Lehendakariak udako kanpaina ona izatea espero du.