2020ko ekainaren 23a

Maeztu kontseilariak Fiteroko Bainuetxeko arduradunak hartu ditu pandemian zehar instalazioak eskuzabaltasunez utzi izana eskertzeko

Instalazioan Erriberako adinekoen zentroetako egoiliarrak egon ziren, COVID-19an positibo eman zutenak
La consejera Maeztu junto a responsables del Balneario de Fitero.
camera_alt La consejera Maeztu junto a responsables del Balneario de Fitero.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Eskubide Sozialetako kontseilari Mª Carmen Maeztuk gaur goizean hartu ditu Fiteroko Bainuetxeko arduradunak COVID-19a dela-eta erakundeak eskainitako lankidetza pertsonalki eskertze aldera, instalazioak eskuzabaltasunez utzi baitzituen.

Fiteroko Bainuetxearen izenean, bertan izan dira Rosa Mª Redondo, Administrazio Kontseiluko lehendakaria; Rafael Felices, kontseilari delegatua; Raimundo Azpilicueta, zentroko zuzendaria; eta José Antonio Llorente, Bainuetxeko zuzendari medikoa. Kontseilariarekin batera, berriz, Ines Frances egon da, Pertsonen Autonomia eta Garapenaren Nafarroako Agentziako zuzendaria.

Dakigun moduan, Bainuetxeak ohiko jarduera aldatu zuen Erriberako zonako adinekoen egoitzetako pertsonak, COVID-19an positibo eman eta ospitaleratu beharrik ez zutenak, artatzeko. Apirilaren 6tik maiatzaren 28ra bitarte, zonako 7 herritako 29 pertsona egon ziren bertan.