2020ko apirilaren 7a

Genero indarkeriaren biktimei harrera egiteko baliabideak indartu ditu Nafarroako Gobernuak, plaza kopurua bikoiztu duen gune berri batekin

Gaur egun, 20 emakumeri eta 22 adingaberi ematen zaie arreta, eta datozen egunetan gehiago sartzea espero da
videocam Intervención del consejero Remírez  collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (Nabi) bidez, indartu egin ditu genero-indarkeriaren biktimei ematen dien arreta zein zerbitzua, eta, horretarako, emakumeentzako eta adingabeentzako harrera-gune berri bat gaitu du, COVID-19ko izurritearen ondorioz ezarritako egungo alarma-egoeran sortutako premiei erantzuteko plaza-kopurua bikoiztuko duena.

Baliabide berri hau Diozesiar Elizak utzitako instalazioetan ezarri da, eta gainontzeko bitartekoak bezala Xilema Fundazioak kudeatutako baliabidean, aste honen hasieratik lau emakume eta lau adingabe aurkitzen dira bertan, Foruzaingoko agenteek lekuz aldatuta. Behar bezala funtzionatzeko, profesionalen talde oso batek 24 orduko arreta eskaintzen du; gainera, harrera-baliabideetan artapena eskaini ohi duen taldearekin koordinatuta lan egiten dute. Baliabide honen helburu nagusia da Larrialdietako Zentroa indartzea; Zentroak bizilekuko berehalako arreta eskaintzen die genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei eta haien seme-alabei.

Harrera egiteko baliabideak, egun, Larrialdietako Zentroak, Abegi Etxeak eta bizileku etxeek osatzen dituzte. Gaur egun, hiru baliabide horiek 20 emakumeri eta 22 adingabekori eskaintzen die arreta. Larrialdietako Zentro berria sortzearekin, datozen egunetan izango diren ingresoei aurre egin ahal izango zaie, eta konfinamenduan zehar osasun-arloko gomendioak betetzea erraztuko dute. Gogoratu behar da Nafarroako Gobernuak gehienez egoteko denboraldiak bertan behera utzi zituela, emakumeak eta adingabeak bertan egon daitezen alarma-egoeran zehar. 

Bestalde, harrera egiteko baliabideetako eta gune berri honetako arreta-langile guztiak funtsezko zerbitzuetako profesionalen artean sartzen direnez, PCR proba egiten zaie COVID-19arekin loturiko edozein sintomatologia izanez gero.

Genero-indarkeriaren biktimak artatzeko zerbitzu guztiak irekita

Horrez gain, Foru Komunitatean zerbitzu guztiek funtzionamenduan jarraitzen dute genero-indarkeriaren egoeran aurkitzen diren emakumeak babesteko eta artatzeko. Horietan guztietan, beharrezko segurtasun-neurriak aplikatu dira.

Bestalde, Genero Indarkeriaren Biktimentzako Arreta Osoko Taldeek (EAIV) telefonoz, ohiko ordutegian, eta aurrez aurre artatzen dituzte larrialdiko arretak. Gainera, beste baliabide espezifikoak badira toki-eremuan. INAI/NABIren web gunean, gaur egun lanean ari diren zentro guztiak eta horietara sartzeko moduak agertzen dira. Era berean, Delituaren Biktimak Artatzeko Bulegoak telefono bidezko arreta eskaintzen du ohiko ordutegiaren barnean.

Herritarren kontzientziazioa eta “19 Maskarilla”

Bestalde, martxoaren erdiaz geroztik, INAI/NABIk herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bultzatu du, konfinamenduan zehar gizarte guztiak parte hartu eta ezagutara ditzan, 112 telefonoaren (larrialdiak) edo 016 (informazioa) telefonoaren bitartez, ingurune gertuenean entzun, ikusi edo detekta daitezkeen genero-indarkeriako kasu posibleak.

INAI/NABIk gogorarazten du “etxean isolatzeko egungo egoerak eta emakumeek ustezko erasotzaileekin batera bizi beharrak indarkeria-egoerak larriagotu ditzakeela eta/edo biktimek salatzeko aukera zailagoak izan”.

Ildo horretan, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Farmazeutikoen Elkargo Ofizialak (COFNA) elkarrekin lan egitea eta "19 Maskarilla" kanpainarekin bat egitea adostu dute, indarkeria matxistaren biktimei laguntza eskaintzearren. Mezu horrekin, beren egoera salatu dezakete edozein farmaziatan.

Konfinamenduak gazteengan duen eraginari buruzko inkesta

Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) "Nola daramazu" inkesta burutzen du une honetan 14 eta 30 urte arteko pertsonen artean, COVID-19aren pandemiak eragindako konfinamendua nola bizi duten jakiteko. Orain arte 1.329 pertsonak erantzun diote apirilaren 3an abian jarritako ekimenari, eta datorren astelehenera, apirilak 13, bitarte irekita egongo da.

Inkestaren xedea da, Nafarroako Gazteria Institutuak adierazitakoaren arabera, “gazteak konfinamendu egoerara nola egokitzen diren jakitea, klaseak eten eta lanean aldaketak izan ondoren, gainera, guztiontzat eta, bereziki, gazteentzat, ezinbestekoa den harreman soziala galduta”.

Modu horretan, azterketa honen bidez jakin nahi da “denbora nola antolatzen duten, zer-nolako hausnarketak egiten dituzten, nolakoa den haien egoera emozionala, etorkizunaren aurrean zer pentsatzen duten, e.a.”. Horrez gain, “Nafarroako gazteen artean konfinamendua zer-nolako baldintzetan garatzen den jakin nahi da eta egoera honetatik irteteko modua gazteen ikuspegitik eratzeko oinarriak finkatu”.

Inkesta on line egin behar da Institutuaren web orrialdean:   https://www.juventudnavarra.es; gazteleraz zein euskaraz egin daiteke. Erraz erantzuteko moduko inprimakia da; norberaren iritzi eta bizipenetara gehien egokitzen diren aukerak markatu behar dira. Halaber, zenbait galdera ireki eskaintzen dira, kezkei buruzko iritziak emateko eta egunerokoa nola antolatzen duten kontatzeko (ikasketak, eskolako lanak, aisia…) edo etxetik lana egiten duten edo langabezian aurkitzen diren adierazteko.

Nafarroako Gazteria Institutuak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi ditu gazteak; izan ere, “zenbat eta gehiagok parte hartu, gardenagoa izango da etxeko konfinamendu-denboraldi honetako egoeraren argazkia”. Ekimen honen bitartez, “NGIk ekintza zehatzak egin ahal izango ditu, haien kezka eta premiei erantzuten dietenak”, eta “aukera bat izango da gazteek uste dutena entzunarazteko”, gehitu dute.

Nafarroako biztanleria gaztea, hots, 14 eta 30 urte artekoa, EINen datuen arabera (2019ko urtarrila), 114.429 pertsonak osatzen dute; hau da, Nafarroako biztanleriaren %17,5.