2020ko martxoaren 28a

Koronabirusa duten gaixoen zaintzari buruzko erabaki etikoetarako aholkulari-batzordea eratu da

Aholkularitza-organoa izanen da, diziplina anitzekoa, eta osasun-sare publiko eta pribatuko pertsonek osatuko dute

Osasun kontseilariak, Santos Induráinek, Foru Agindu bidez eratu du Koronabirusa duten gaixoen zaintzari buruzko erabaki etikoetarako Aholkulari-batzordea.

Aholkularitza-organoa izanen da, diziplina anitzekoa, eta osasun-sare publiko eta pribatuko pertsonek osaturikoa. Medikuen Elkargoko Deontologia Batzordeko kideek parte hartuko dute bertan, asistentzia-prozesuetan diharduten osasungintzako profesionalen erabakimena berenganatzeko asmorik gabe, haiei lagunduko dietenak osasun-krisi honetan izan beharreko jokabide klinikoez gomendioak aplikatzeko orduan.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.