2020ko martxoaren 18a

Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabide eta zerbitzuek normaltasunez funtzionatzen jarraitzen dute

Era berean, edozein delituren biktimek eskura dituzte salatzeko eta beren oinarrizko eskubideak erabili ahal izateko zerbitzu guztiak

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Institutuaren bidez, gogorarazi du gaur egun ere abian direla genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideak eta zerbitzuak, koronabirusaren epidemia dela-eta ezarritako alarma-egoeran egonik ere. Horietan guztietan egoera horren ondoriozko segurtasun neurriak aplikatu dira. Agertoki horretan, Foru Komunitateko harrera-baliabideak eskuragarri daude; hala nola, larrialdietako zentroak, harrera-etxeak eta egoitza-etxebizitzak.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).