2020ko otsailaren 28a

TRACASA Instrumentalak Nafarroako Gobernuarekin kolaboratzen du Administrazioaren eta gobernu elektronikoaren modernizazioan

Cigudosa aholkulariak bilera egin du gizarte publiko horretako funtzionarioekin, eta bertan azaldu dituzte garatzen dituzten proiektuak eta erronka berriak
Cigudosa kontseilaria, Gobernuko eta iTRACASAko arduradunekin
camera_alt Cigudosa kontseilaria, Gobernuko eta iTRACASAko arduradunekin  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

TRACASA Instrumental (iTRACASA) enpresako arduradunek katastroaren, zergen eta espedienteen kudeaketaren arloan eginiko aurrerapenak aurkeztu dizkiote gaur goizean sozietate publiko horretako lehendakari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko kontseilari Juan Cruz Cigudosari.

Sozietateak Sarrigurenen (Eguesibar) duen egoitzan egin dute topaketa. Ekitaldian, Cigudosak, justizia, barne, larrialdi eta lurralde-irtenbide, informazio-zerbitzu (call center) eta datu-tratamenduen arloetan izandako berrikuntzak ere ezagutu ditu.

kontseilariak abagunea izan du “Avantius” Justizia Kudeaketa Sistema ezagutzeko, Espainian Espediente Judizial Elektronikoa (EJE) lortzeko aukera ematen duen bakarra. “Avantius”-ek modu integralean kudeatzen ditu espediente judizialak; horri esker, erakunde judizialek, fiskalek edo beste edozein profesionalek (barneko zein kanpoko) prozesu batean esku har dezakete behar adinako segurtasunez, espediente judizial elektroniko bakarraren barnean.

Azpimarratu beharra dago “Avantius” dela gaur egun (eta 2019ko apiriletik) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egiaztaturiko prozesu-kudeaketarako sistema bakarra (BJKN 1/2018 Instrukzioa), prozesu-kudeaketarako sistema baliagarri gisa eta epaileek Espediente Judizial Elektronikoarekin lan egiteko nahitaez erabili beharreko gisa.

Bisitan izan dira, era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco, eta Berrikuntzakoa, Agurtzane Martínez, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Guzmán Garmendia, eta iTracasako zuzendari kudeatzailea, Mar González.

Gobernuko departamentuei zerbitzua

eratu zen iTracasa sozietatea, kontratazio publikoari buruzko 2014/24/CE Zuzentaraua aplikatzearen ondorioz. Ordutik, iTracasak Nafarroako Gobernuko departamentuei ematen die zerbitzua, Gobernuaren erakunde instrumentala den heinean.

Legealdi honetan, nabarmentzekoa da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak gidatutako eraldatze digitaleko politikei eman dien bermea.

Azkenik, adierazi beharra dago iTracasak diziplina anitzeko lantaldea duela, 302 espezialistak osaturikoa, eta 2019an 18.760.000 euroko negozio-bolumena izan zuela.