2019ko abenduaren 30a

Juan de Amendux iruindarrak 1567an idatzi zuen elegia musikatu du Euskarabideak

Bere bizitzan zehar jasandako zorigaitzak euskaraz kontatzen dituen olerkia Nafarroako Artxiboan aurkitu zuten 1963an
collections Irudi galeria

Juan de Amendux iruindarrak 1567an euskaraz idatzitako elegiaren inguruan bideo bat ekoiztu du Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak. Tafallako kartzelatik idatzia, Nafarroako Artxiboan dagoen pasarte bat baino ez du gorde testuak eta Amenduxek bere bizitzan zehar jasan zituen zorigaitzak kontatzen ditu.

Juan de Amendux iruindarrak 1567an euskaraz idatzitako elegiaren inguruan bideo bat ekoiztu du Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuak. Tafallako kartzelatik idatzia, Nafarroako Artxiboan dagoen pasarte bat baino ez du gorde testuak eta Amenduxek bere bizitzan zehar jasan zituen zorigaitzak kontatzen ditu.

Bideoa gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta alemanez azpititulatuta dago, eta Aziti Bihia filologo eta hizkuntzalarien elkarteak eta Kideka musika elkarteak elkarrekin ekoiztu dute, Euskarabidearen laguntza ekonomikoarekin, Fontes Linguae Vasconum aldizkariaren sorreraren 50. urteurrenaren harira egindako ekintzen barruan.

Olerkiaren musikalizazioarekin, testua aztertu eta irakurketa eta interpretazio berri bat proposatu duen lan filologikoa nabarmendu nahi da, Amenduxen olerkia Errenazimentuaren ohiko poesia kultuaren generoaren barruan proposatzeaz gain.

Iratxeko monasterioko klaustro errenazentistan grabatu da bideoa, poema Europako Errenazimenduaren korrontearen barruan kokatzeko asmoz. Musikari dagokionez, Benoit Lamerainek Luys de Narvaezen (1500-1555) partitura baten gaineko moldaketak egin ditu.

Bideoaren edizioa Fontes Linguae Vasconum: studia et Documenta euskal hizkuntzalaritza eta filologiako aldizkari zientifikoa sortu zeneko 50. urteurreneko ospakizunen barruan kokatzen da. Nafarroako Foru Aldundia 1969an hasi zen argitaratzen, Príncipe de Viana erakundearen bitartez. Aldizkariak, ikerketa-artikuluak argitaratzeaz gain, artxibategi eta bildumetan barreiatuta zeuden euskarazko testu zaharrak bildu, aztertu eta editatzeko lana nabarmentzen du, ikertzaileei testu horietara iristeko erraztasunak emanez.

Bideoaren edizio eta zabalkundearekin, Nafarroako Gobernuak amaitutzat eman ditu Fontes Linguae Vasconum: studia et Documenta euskal hizkuntzalaritza eta filologia aldizkari zientifikoaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldiak.