2019ko abenduaren 27a

Gobernuak 8 milioi eurorekin luzatu ditu Landa Garapeneko Programaren barneko nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzak

Nekazaritza, Ingurumena eta Klima, Nekazaritza Ekologikoa eta Muga Naturaleko Zonetarako lerro espezifikoekin jarraitzea bermatu du
videocam Gobernuak 8 milioi eurorekin luzatu ditu Landa Garapeneko Programaren barneko nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzak collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Landa Garapeneko Programaren barneko nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzen luzapena datorren urteari begira, 2019an amaitu egin baitira. Lerro horien luzapena laguntza horien titularrentzat izango da, 2015az geroztik lortu dituztenentzat eta nekazaritza eta ingurumenarekiko konpromisoa dutenentzat. Dagoeneko 7.304 titular eta 316.500 hektarea dira guztira Nafarroa osoan, nekazaritza eta ingurumen arloko konpromisoren batekin lotuak.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Landa Garapeneko Programaren barneko nekazaritzako eta ingurumeneko laguntzen luzapena datorren urteari begira, 2019an amaitu egin baitira. Lerro horien luzapena laguntza horien titularrentzat izango da, 2015az geroztik lortu dituztenentzat eta nekazaritza eta ingurumenarekiko konpromisoa dutenentzat. Dagoeneko 7.304 titular eta 316.500 hektarea dira guztira Nafarroa osoan, nekazaritza eta ingurumen arloko konpromisoren batekin lotuak.

2019an amaitu ondoren, laguntza horien luzapenari esker, beste bi urteko jarraipena izango dute nekazaritzaren eta ingurumenaren arloan hartutako konpromisoek.

Foru Exekutiboak gaur hartutako akordioaren barnean, gastu-konpromisoa 8 milioi eurotik gorakoa izango da (8,198.758,62 euro), eta honela banatuko da: Nekazaritza ekologikoa (323.411,21 euro), estepako habitaten hobekuntza (197.407,16 euro), Mendiko zonak eta muga naturalak dituztenak (5.200.000 euro), karbonoa eskuratzea Nafarroako lehorreko lurretan (461.000 euro) eta Nekazaritza eta Ingurumena eta Klima (2.016.940,25 euro). Azken atal horretan sartzen dira hazitarako patataren nekazaritza eta ingurumen produkziorako laguntzak, abeltzaintza-sistema iraunkorrak artzaintzaren eta estentsifikazioaren bitartez, Mediterraneoko nekazaritzako sistema iraunkorrak zaintzea, estepako habitaten hobekuntza eta abandonatzeko arriskuan aurkitzen diren bertako arrazak.

Produkzio iraunkorraren aldeko apustua

Bilkuraren ondorengo prentsaurrekoan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Itziar Gomezek esan du 2020ko kanpainako laguntzen luzapenak “laguntza-lerro horien jarraipena bermatzen duela”, eta “horien garrantzi estrategikoa” azpimarratu du, Departamentuak “gero eta iraunkorragoa den produkzio-ereduaren aldeko apustua egiten duela” adieraztearekin batera.

Laguntzak nekazari eta abeltzainentzat dira, eta horien helburua da aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen laguntzen duten nekazaritza eta ingurumeneko praktikak egitea, hots, ingurumena, baliabide naturalak, lurzorua eta aniztasun genetikoa kontserbatzearekin bateragarriak direnak. 2020 kanpainarako nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak Nafarroako Gobernuaren 2021eko aurrekontuen kargura eman eta ordainduko dira. Neurri horien gastuaren %60a FEADER funtsaren kargura finantzatuko da.

Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak PDR 2014-2020 Landa Garapeneko Programako "Neurri Berdeak" deiturikoen arteko garrantzitsuenen artean aurkitzen dira. Zehazki, PDR Programan, neurri hauek sartzen dira: 10. Neurria, “Nekazaritza eta Ingurumena eta Klima”; 11. neurria, “Nekazaritza Ekologikoa”; eta 13. Neurria, “Ordainketak muga naturalak edo bestelako muga espezifikoak dituzten zonei”. 10. eta 11. neurriak hainbat urtetarako neurriak dira, eta lehendabiziko aldiz 2015eko deialdian deitu ziren 2015-2019 denboraldirako.