2019ko urriaren 30a

Nafarroako Gobernuak sei hilabetez etengo ditu apustu-areto, joko-areto eta bingo berriak irekitzeko baimenak

Gaur hartutako erabakiaren arabera, Foru Komunitatean jokoaren sektoreak duen geroz eta zabalkunde handiagoari eta gizarteak gaiaz duen kezkari erantzuteko araudi-aldaketa aztertuko da, etenaldiak dirauen bitartean

Gaur eginiko saioan, Nafarroako Gobernuak akordioa onartu du sei hilabetez Nafarroako Foru Komunitatean apustu-areto, joko-areto eta bingo berriak irekitzeko baimenik ez emateko.

jokoaren sektoreak eta joko-mota berriek duten zabalkundeak gizartean eragindako kezka gero eta handiagoari erantzunez, Nafarroako Gobernuak abian ezarri berri du departamentuarteko lantalde bat, Foru Komunitatean jokoa erregulatzen duen araudian aldaketak aztertzen ari dena. Gobernua sektorearen azterketa orokorra egiten ari da, alde guztien interesen arteko orekari eutsiko dioten neurri orokorrak hartzeko xedez, bai enpresa-askatasunaren bai osasun publikoari lotutako eskubideen babesa kontuan izanik. Berebiziko arreta eman nahi zaie ludopatiaren prebentzioari eta adingabekoen eta giza talde zaurgarrienen babesari.

Gobernua egiten ari den analisiaren ondorioen barruan, baliteke baimen-kopurua mugatzeko neurriak hartzea. Nafarroako Gobernuaren xedea arau-erregimen homogeneo eta orekatua ezartzea da, alde guztien eskubideak eta aukerak babestuko dituena, segurtasun juridikoaren printzipioari eta interes publikoaren lehentasunari eusteko.

Foru Gobernuaren ustez, araudiaren analisia eta aldaketa egiten den bitartean ezinbestekoa da apustu-areto, joko-areto eta bingo berriak irekitzeko baimenak etetea, araudia aztertu, landu eta eraldatzen den denboran sektorearen arrazionalizazioari ez eragiteko.

Gainera, iragan urriaren 23an Nafarroako Parlamentuak aho batez galdatu zion Foru Gobernuari luzamendua ezartzeko apustu-areto, bingo eta jokoarekin zerikusia duten bestelako lokalen irekierarako. Izan ere, Foru Ganberak batzorde txostengile bat eratu du Nafarroan jokoaren arauketa aztertzeko, eta jokoarekiko mendekotasunaren arriskuak gutxitze aldera prebentzioa lantzeko.

Nafarroako Gobernuak aintzat izanen ditu Parlamentuko batzorde txostengile horretan hitzartzen diren ondorioak, eta egokitzat jo du etenaldiaren iraupenak bat egitea aipatu txosten horrentzat ezarritako epearekin, hots, sei hilabete.

berean, baimen gehiagorik emanen ez den sei hilabeteko aldi horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko azterketen ondorioak emanen dira, baita ere sektoreko kontsulta-organoek eta jokoaren esparruarekin harremana duten entitate publiko eta pribatuek eginiko proposamenak eta haien ondorioak.

50 joko-areto zabalik Nafarroan, horietako 25 Iruñean

Gaur egun, Nafarroan 50 joko-areto, 9 apustu-etxe eta 3 bingo-areto daude. 62 establezimendu orotara.

Foru Komunitateko joko-aretoen, apustu-denden eta bingoen %71 Iruñean eta haren bailaran daude. Nafar hiriburuan dago areto horien kontzentraziorik handiena, %53. Zehazki, Iruñean 25 joko-areto, 6 apustu-etxe eta 2 bingo daude. Iruñeko merindadearen gainerako herrietan aretoen %17,74 dago: 10 joko-areto eta apustu-etxe bat.

da establezimendu-mota horrek ugaritu diren beste eskualdeetako bat: guztizkoaren %19,35 daude bertan. Erriberan, gaur-gaurkoz, 9 joko-areto, 2 apustu-etxe eta bingo bat daude.

Nafarroako beste 6 joko-aretoetatik, 3 Estella-Lizarran daude, eta bana Tafallan, Altsasu/Alsasuan eta Urdazubi/Urdaxen.

Kirol-apustuekiko mendekotasuna duten erabiltzaileen soslaia, 30 urtetik beherakoa

Gobernuak jakin badaki apustu-etxeen eta joko-molde berrien zabalkundeak alarma eragin duela gizartean, eta jokoarekiko adikzioarekin eta ludopatiarekin lotutako jokabideak prebenitzeko premia dagoela. Testuinguru horretan, María Chivite Nafarroako Presidentea eta Javier Remírez lehen presidenteordea joan den astean bildu ziren Aralar, Nafarroako Ludopaten Elkarteko ordezkariekin.

horrek emaniko datuen arabera, jokoarekiko mendekotasuna duten gero eta pertsona gehiagok jotzen du beraiengana, eta gaur egun itxaron-zerrenda ere badute. Aralarrek hauteman du kaltetutako pertsonen soslaia aldatu egin dela. Gaur egun, adierazi dutenez, soslai arruntena gazte kirolzale eta osasuntsua da, 30 urtetik beherakoa, eta kirol-apustuekiko mendekotasuna duena.

Ildo horretan, azken Nafarroako Jokoaren Memoriak (2017) jaso zuenez, 2011n on line jokoa legeztatu zenetik kirol-apustuek gora egin dute, eta gorakada izan dute ere ausazko on line jokoek.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ohartarazi du Interneten eta on line apustuen agerpenak jokoarekiko bestelako harreman-motak sortu dituela, ordutegirik gabekoak, bakarkakoak, eta harreman pertsonalei eta lan-harremanei kalte egiten dietenak. Osasun Publikoak adierazi du berehalakotasunak eta iristeko erraztasunak laburtu egiten dutela jokoa hasten denetik mendekotasuna sortu bitarteko denbora-tartea. Hala, adingabekoak dira arrisku eta zaurgarritasun handieneko giza taldeetako bat.

Arazo horren aitzinean, iragan martxoan onartutako III Droga eta Adikzioetarako Prebentzioko III Planak (2018-2013) lehenbizikoz jaso zituen, bere ekintza-ildoen artean, substantziarik gabeko edo jokabidearekin lotutako adikzioak, berebiziko arreta emanik apustu-jokoei (presentziala on line) eta teknologia berrien bitarteko adikzioei, prebentzio-jarduerak garatuz eta adingabeko arreta berezia eskainiz.

eskuratzen ari diren Nafarroako datu objektiboak iritsi bitartean, Osasun Ministerioak 2017an eginiko EDADES inkestak adierazten du 15 eta 64 urte bitarteko espainiarren %60,2k dirua jokatu duela azken hamabi hilabeteetan, on line edo aurrez aurre. On line jokatzen dutenen kopurua %2,7tik%3,7ra igo da 2015etik 2017ra arteko bitartean. Aurrez aurre jokatzen dutenen kopurua ere handitu da tarte berean, %37,4tik %59,5era.

Gaur egungo araudia jokoaren eta apustuen esparruan

Gaur egungo araudiak ezarri egiten du zein den joko-aretoen arteko nahitaezko distantzia, edo areto-mota horietara sartzeko kontrolak nolakoa izan behar duen.

artean egon behar duen nahitaezko distantzia uztailaren 31ko 181/1990 Foru Dekretuan ezarrita dago; hor adierazten denez, ezin izango da joko-areto berri baten irekiera baimendu haren kokapena 400 metro baino gertuago badago baimena aurkezten den unean horrelako baimen bat jadanik duen edo eskatuta duen mota bereko beste establezimendu batetik.

horrelako aretoetara sartzeko kontrola Jokoaren Foru Legeak (16/2006 legea, abenduaren 14koa) arautzen du. Kasinoak, bingoak edo apustu-etxeak dituzten joko-enpresen ardura izanen da sarbidearen kontrola egitea, eta bertaratzen direnen edo on line jokatzen dutenen nortasuna ezagutzea. Debekatuta dago mota horretako aretoetan adin txikikoak sartzea, hala nola mozkortuta edo drogaren eraginpean dauden pertsonak, eta Nafarroako Gobernuak, epaitegiren batek edo eskuduntza duen beste Administrazio Publikoren batek ezarritako jokatzeko debekua duen inor.

aldetik, joko-aretoek ardura dute sarreran kontrola ezartzeko, adingabekoei eta mozkor edo droga baten eraginpean daudenei bertara sartzea galaraziz.

Horrekin lotuta, 2019an zehar Foruzaingoak 8 espediente zigortzaile ireki ditu adingabekoek jokatzeagatik; horietako 7tan espedientea ireki zaionaren erantzukizuna onartu da, eta bestea izapidetzen ari da.

Beste alde batetik, zergei dagokienez, 27/2016 Foru Legeak, abenduaren 28koak, arautzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Jokoaren gaineko Zergak.