Descárgate la app
Iruña-Soria autobuseko prezioa merketu eta ibilgailu flota berritu da
2019ko urriaren 10a
Iruña eta Soria arteko autobus-flota berritu eta bidaiaren prezioa merketu da
Ibilgailu berriek segurtasun, kalitate, irisgarritasun eta ingurugirio efizientzia hobea eskaintzen dute eta lehendabizikoz Nafarroako Gobernuak sustatzen duen NBUS zerbitzuaren irudia eramango dute
Iruña-Soria zerbitzua eskainiko duten autobus berrietan azken probak
egiten. Irudian, Juanjo Suarez, Condako kudeatzailea, Luis Martínez
eta Jesús Suescún, Nafarroako Gobernuko Garraio Zuzendaritzako kideak,
eta Julio Ceña, INDRAko teknikaria.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Iruña eta Soria lotzen dituen autobus zerbitzuak ibilgailuak berritu ditu eta %6 jaitsi du bidai-txartelaren prezioa, Lurralde Kohesiorako Departamentuak datorren 10 urteetarako zerbitzua esleitu ostean. Autobusek NBUS irudia, Nafarroako Gobernuak kofinantzatutako hiri arteko autobus zerbitzuek duten bereizgarria, izango dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).