2019ko irailaren 27a

Sortzetiko Gaixotasun Metabolikoen Detekzio Goiztiarrerako Nafarroako Programan Biotinidasaren Defizitaren baheketa sartuko da urriaren 1etik aurrera

Gaixotasun metaboliko horrek, fase goiztiarreko tratamendurik gabe, atzerapenak eragin ditzake garapenean eta alterazio neurologiko larriak

Urriaren 1etik aurrera Nafarroan jaiotako haur guztiei biotinidasaren Defizitaren baheketa egingo zaie. Era horretan, gaixotasun hori gehitu zaie gure komunitatean jaioberriengan jada bahetzen diren beste 7ri.

Gaixotasun hori detektatu ahal izateko, biotinidasaren jarduera enzimatikoa neurtuko da Sortzetiko Metabolopatien Detekzio Goiztiarrerako Nafarroako programan (orpoaren proba) sartutako gainerako gaixotasunak bahetzeko hartutako lagin berean, protokolo bera jarraituaz. ​​​​​​​