2019ko irailaren 20a

2019ko Gazte Arte Topaketak hilaren 28an hasiko dira hautatutako 45 proiekturekin

Sortzaile gazteen 13 tailer eta 11 aurkezpen artistiko herritarrentzako irekiko dira

Gazte Arte Topaketak Uharteko Zentroan hasiko dira hilaren 28an eta bertan, ikus-entzumen sorkuntza, plastika, antzerki, musika eta moda disziplinetan guztira hautatutako 45 proiektu, 13 tailer eta 11 aurkezpen artistiko erakutsiko dira.

Jardunaldiak urriaren 19ra bitarte egingo dira, eta honako hau izango da programa. Horien helburua da autore gazteak erakusketa eta banaketa zirkuituetara gerturatzea. Era berean, modalitate artistikoen arteko topaketa eta elkarrizketa bultzatzen dute, lengoaia ezberdinen artean lanerako sareak sortuaz proiektuak egiteko. Gazte Arte Topaketak, batik bat, arte plastikoetan, ikus-entzunezkoetan, arte eszenikoetan, musikan eta moda-diseinuan oinarritzen dira.

Edizio honetan, tailerrak programan parte hartzen duten guztientzat nahiz arte eta sormen prozesuan interesatutako publikoarentzat oro har izango dira. Prestatzeaz gain, tailerretan beste lan-prozesu batzuk ezagutzeko aukera egoten da.

Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen modalitateetan hautatutako parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte epaimahaiaren eta gainerako artisten aurrean. Modu horretan, obraren zergatia, sortzeko elementuak eta irizpideak eta gauzatzea egileak berak azalduko ditu. Beraz, artisten sormen-lanak herritarrengana hurbiltzea da xedea, tailerren, erakusketen, emanaldien edo kontzertuen bitartez.

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan modalitate plastikoak eta ikus-entzunezkoak hartuko dira, eta Iruñeko Civivox-en sareko hainbat zentrotan, zehazki, Iturraman, San Jorgen eta Mendillorrin, arte eszenikoen tailerrak eta emanaldiak egingo dira.

Halaber, Txintxarri aretoan, kontzertuak egingo dira, eta Baluarteko Harresien aretoan, moda-bildumak aurkeztuko dira.

Hautatutako proiektuen sariak urriaren 19an banatuko dira Geltokin, eta, topaketa horretan, artistek parte hartuko dute.