2019ko maiatzaren 31a

Nafarroako 2020rako jaiegunen egutegi ofiziala argitaratu da

14 jaiegun dira, horietarik 2 tokikoak

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) 2020rako jaiegunen egutegi ofiziala argitaratu da Izaskun Goñi jarduneko Politika, Ekonomia eta Enpresa eta Lan zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez.

Tradizioz bere dituzten jaiegunak erabakitzen ahal dituzte autonomia erkidegoek, urtean hamalau jaiegunen muga dutela eta haietako bi beraiek finkatuta beren lurralderako.

Hurrengo zerrendan sartu da Nafarroako Foru Komunitateko besta eguna, abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren eguna, betiere aipatutako Errege Dekretuaren 46. artikuluari jarraituz. Beste besta eguna udalek proposatuta ezarriko da, nork berea. Horretarako, udalei eskatzen zaie azaroaren 15a baino lehen herriko jaieguna proposatu diezaiotela Garapen Ekonomikorako Departamentuari.

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: ostegun santua.

Apirilaren 10a: ostiral santua.

Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren eguna.

Urriaren 12a: Espainiaren eguna.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren egunaren biharamuna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.