2019ko apirilaren 13a

Hezkuntzak 6320 eskaera jaso ditu irakasleen oposiziorako

Departamentuak datorren astean argitaratuko du onartutako eta kanporatutako pertsonen behin-behineko zerrenda

Datorren astean argitaratuko da maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-deialdian onartutako eta kanporatutako pertsonen behin-behineko zerrenda. Deialdia 2018ko apirilaren 4ko 1156/2018 ebazpenaren bitartez onartu zen, eta plazak eta espezialitateak urtarrilaren 22ko 260/2019 ebazpenaren bitartez gehitu ziren. Guztira, 6320 eskaera jaso dira, eta horietatik 5800 baino gehiago onartu dira, eta beste 500 bat baino gehixeago kanporatuak izan dira, baldintzaren bat ez betetzeagatik. Ildo horretan, behin-behineko zerrenda argitaratuta, 10 egun balioduneko epea irekiko da kanporatuak izan direnek kanporatzeko arrazoia zuzendu dezaten.

Aipatu behar da onartutako pertsona asko espezialitate eta hizkuntza bat baino gehiagotan inskribatu direla. Iaz egindako moduan, Bigarren Hezkuntzako deialdian, izena emandako espezialitate eta hizkuntza guztietan aurkezteko eskubidea bermatuko du Hezkuntza Departamentuak.

Espezialitateen eta hizkuntzen arabera, hauek dira gehien eskatutakoak: Lehen Hezkuntza (gaztelera), 2300 eskaera baino gehiago; Haur Hezkuntza (gaztelera), 1500 baino gehiago; Lehen Hezkuntza (euskara), 1250 eskaeratik gora; eta Haur Hezkuntza (euskara), 900 pertsona baino zertxobait gehiago.

Hezkuntzak maisu-maistren 643 plaza deitu ditu 15 espezialitatetan eta hizkuntzatan, irakasleen artean dagoen bitarteko-tasa murrizteko helburuarekin. Modu horretan, iaz hasiera batean deitutako plaza-kopurua gehitu egin da 2019ko hasiera aldera, administrazioak 2018ko ekainean eta abenduan onartutako enplegu-eskaintzei esker.

Azterketak ekainaren 22an, larunbatean, hasiko dira. Deialdiaren hurrengo urratsak izango dira behin betiko zerrenda argitaratzea, behin-behineko zerrendaren aurrean aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, eta programazio didaktikoak banatzea maiatzaren 13tik 31ra bitartean. ​​​​​​​