2019ko apirilaren 13a

Asteartean, apirilak 16, Nekazal Produkzio Ekologikoaren eta Tuterako Orburuaren kontseilu erregulatzaileetarako hauteskundeak eginen dira

Gainerako kontseiluak eratuta eta kontseilukideak hautatuta gelditu dira, hautagaitza bakarrak aurkeztu baitira

Heldu den asteartean, apirilak 16, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilurako (NNPEK) eta "Tuterako Orburua" Adierazpen Geografiko Babestuaren kontseilu erregulatzailerako hauteskundeak eginen dira. Gainerako kontseiluetan, kontseilukideak izendatuta daude jadanik, hautagai-zerrenda bakarrak aurkeztu baitira.

Bozketa egiteko, Hauteskunde Batzordeak 9 hauteskunde mahai izendatu ditu herri hauetan: Aribe, Elizondo, Lizarra, Fustiñana, Irurtzun, Iruñea, Zangoza, Tafalla eta Tutera, eta 16:00etatik 20:00etara bitartean irekita egonen dira.

NNPEKerako eta Tuterako Orbururako hautagai-zerrendak

Zehazkiago esanda, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (NNPEK) "A" eta "B" erroldetako kontseilukideak aukeratuko dira, UAGN eta EHNEren hautagaitzak aurkeztu baitira.

Ekoizpen-ustiategietako titularren "A" erroldako hiru kontseilukideak aukeratzeko, hauexek dira aurkeztutako hautagaiak:

UAGNren izenean, Hortícola El Alto, S.L., Carlos Fernando Elcano Flamarique eta SAT Arrondo Lahera 737 NA.

EHNEren izenean, Francisco Yoldi Arbizu, Rebeca Germán Almagro, David Ruiz Azpilicueta eta Aitor Catalán Peralta.

Eta enpresa laguntzaileetako titularren erroldako bi kontseilukideak aukeratzeko hautagaiak hauexek dira:

UAGNren izenean, Bodegas Ochoa, S.A. eta SAT Nº 562 Frutas y Verduras Castel Ruiz

EHNEren izenean, Bodegas Lezaun, S.L. eta Mirian Ochotorena Choperena

Bestetik, "Tuterako Orburua" Adierazpen Geografiko Babestuaren kasuan, freskoak merkaturatu eta biltegiratzeko enpresen B erroldan, UAGNek eta UCANek hautagai-zerrendak aurkeztu dituzte, eta ondorioz, bi kontseilukideak aukeratzeko hautagai honako hauek dira:

UAGNren izenean, SAT Nº 562 Frutas y Verduras Castel Ruiz eta SAT Frutas y Hortalizas Fontellas.

UCANen izenean, AN. S. Coop, eta Asociación de Labradores S. Coop.

Izendatutako kontseilukideak

Bestalde, hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukaturik eta deiturako errolda guztietan hautagai-zerrenda bakarra dagoela kontuan harturik, Hauteskunde Batzordeak kontseilukide izendatu ditu dagoeneko kontseilu hauetara aurkeztutako hautagaiak:

"Lodosako pikillo piperra" Jatorri Deitura Babestuaren Kontseilu Erregulatzailea: landaketen sektorean, Jesús Aguirre Alegría, Jonás Romero Lasheras eta Jorge Ruiz Armendáriz; eta elaboratzaileen sektorean eta merkaturatzaile eta manipulatzaileen sektorean, Conservas Vda. de Cayo eta Conservas Pedro Luis, S.L.

"Tuterako Orburua" Adierazpen Geografiko Babestuan, hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu zen "A" eta "C" erroldetarako, eta ondorioz, automatikoki eta bozketarik egin beharrik gabe kontseilukide izendatu dituzte Serafín Osta Jiménez, SAT Agorreta 721 NA, Jaime Castel Ruiz Solana eta Jaime Cornago Ruiz landaketen titularren "A" erroldan, eta Imprex Medrano, S.L eta Conservas Pedro Luis, SL transformazio-industrietako titularren "C" erroldan.

"Erronkari" JDBan hautagai-zerrenda bakarra aurkeztu zen "A", "B" eta "C" erroldetarako, eta ondorioz, automatikoki eta bozketarik egin beharrik gabe kontseilukide izendatu dituzte EHNEk proposatutako Lorenzo Sarratea Azcarraga urteko 15.000 litrotik behera esne ekoizten dutenen "A" erroldan, EHNEk proposatutako SC Arizaleta Dainciart urteko 15.000 eta 35.000 litro bitarteko esne-ekoizpena dutenen "B" erroldan, eta EHNEk proposatutako Eduardo Bidaurreta Azkarate urteko 35.000 litrotik gora esne ekoizten dutenen "C" erroldan.