2021ko azaroaren 27a

Hamaika udalek jaso dute Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, baserriak eta bideak aurkitzeko eta seinaleztatzeko

Laguntza horiek identifikazio-plakak egiteko erabiltzen dira, bideak eta baserriak non dauden argi eta garbi jakin ahal izateko, larrialdietan egoera kritikoa baita

Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 10.000 euroko diru-laguntza ematea eta ordaintzea onartu du, hala eskatu duten udalei bideak eta baserriak lokalizatzeko eta seinaleztatzeko jarduketak egiteko. Laguntza horien helburua da biztanleguneetan ez dauden eta jendea bizi den eraikinetara iristea eta horiek identifikatzea, batez ere larrialdi-egoeretarako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).