2022ko abuztuaren 9a

2022an berdintasunerako eta kontziliaziorako proiektuak garatzeko, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako eta enpresentzako laguntzak ebatzi dira

120.000 euro banatu dira hamabost erakunde eta enpresaren artean, kontziliazio edo genero-berdintasuna integratzeko arloan metodologiak ezartzeko, garatzeko eta aplikatzeko proiektuak finantzatzeko  

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Enpresaren Politika, Nazioarteko Proiekzio eta Laneko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, irabazi asmorik gabeko erakundeei eta 10 eta 49 langile arteko plantilla duten enpresei zuzendutako diru-laguntzaren deialdia ebatzi du 2022. urterako. Horren helburua da genero-berdintasunaren eta kontziliazioaren arloan proiektuak gauzatzea. Laguntza horiek 175.000 euroko gastua zuten aurreikusita, baina azkenean guztira 119.209 eurokoa ebatzi da.  

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).