2021ko apirilaren 27a

Nafar Lansarek 5.200 lanpostu inguru lagundu zituen diruz iaz

Herritarren gogobetetasuna 10etik %7,9ra igo zen, eta enpresena % 7,8an mantendu zen
videocam Presentación de la Memoria 2020 del Servicio Navarro de Empleo collections Irudi galeria

El Servicio Navarro de Empleo – Nafar Lansare, organismo dependiente del Departamento de Derechos Sociales, posibilitó el año pasado, a través de subvenciones, un total de 5.167 puestos de trabajo, prácticamente el mismo volumen que en los años 2018  (5.292) y 2019 (5.296) a pesar de la incidencia del COVID-19 en el empleo.

Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Eskubide Sozialen Departamentuaren mendeko erakundeak, 5.167 lanpostu ahalbidetu zituen iaz, diru-laguntzen bidez, 2018an (5.292) eta 2019an (5.296) izandako bolumen ia bera, nahiz eta COVID-19ak enpleguan eragina izan.

3 eta 12 hilabete arteko kontratuak dira, mugagabeak, politika ezberdinen bitartez eutsitakoak. 643 kontratu enpresetan edo Gizarte Ekonomiako enpresetan izan ziren; 905 alta berri Autonomoen Erregimenean edo ekintzaileak kontziliatzeko kontratuak; 589 kontratu prestakuntza edo orientazio programen esparruan egin ziren; 863 toki-erakundeetan; eta 2.167 enplegurako zentro berezietan eta gizarteratze-enpresetan.

“Herri Administrazioek bultzatutako enpleguak edo izaera babestuagokoak krisia arintzeko aukera eman zuen; talde ahulekin esku hartzeko dinamikak haustea saihestu zuen, gero berreskuratzea kosta egiten da-eta; eta COVID-19ak eragindako langabeziaren igoerari zati batean aurre egin zion”, adierazi du Eskubide Sozialetako kontseilaria den Carmen Maeztuk, astelehen honetan NEZ-NLren memoria aurkeztu baitu, Mirian Marton kudeatzailearekin batera.

NEZ-NLk Talka Plana atera zuen 2020an, neurriak birbideratze aldera, enplegua ahalik eta gehien babesteko eta herritarrekiko arreta eta orientazio- eta prestakuntza-prozesuak bermatzeko asmoarekin.

Gainerako politikei dagokienean, 47.000 bat pertsonari eman zitzaien aholkularitza (aurreko urteko arretaren %86a mantendu zen), 13.650 bat pertsonak parte hartu zuten prestakuntza-ekintzetan (2019ko %80 inguru); eta 5.862 lanpostu eskaini ziren (aurreko urteko %75a). Gainera, orientazio- eta prestakuntza-ibilbideen kopurua handitu zen (6.609, %3 gehiago).

Era berean, herritarren asebetetzeak goraka jarraitu zuen, 7,7tik 7,9ra, 10etik. Enpresa eta erakundeen kasuan (guztira 1.867 artatu ziren), 7,8an mantendu zen 10etik. Nabarmentzekoa da orientazio-zerbitzuaren pertzepzioa hobea dela, azken urteetan 6,2tik (2017), 7,7ra igaro baita. Eta prestakuntzari dagokionean, ia 9an aurkitzen da, pandemiaren ondorioz hori eskaintzeko zailtasunak izan arren. NEZ-NLk 12.000 inkesta inguru erregistratu zituen.

“Pozik egoteko moduko datuak dira, eta NEZ-NLk zuzentzen duen enplegu-sistema osatzen duten pertsonen bizkortasunari, malgutasunari eta dedikazioari esker gertatu da hori, erakundeko langileetatik hasi eta orientazio-sareko kide, irakasle eta erakunde kolaboratzaileen sare osoraino”, eskertu du Miriam Martonek.

Hala ere, kontseilariak nahiz zuzendari kudeatzaileak azpimarratu dute enpresak eta herritarrak pandemiaren ondorioz egoera zaila bizitzen ari direla, eta deia egin dute eskura dituzten baliabide publikoak ahalik eta gehien aprobetxatzeko: kualifikazio eta hobekuntza profesionalerako ikastaroak, enplegua sustatzeko laguntzak, e.a. Era berean, Enplegu Plan berriaren aldeko apustua egin dute eta eragile sozial eta enpresarialekiko eta sektore enpresarial  eta profesionalekiko elkarrizketa azpimarratu, krisitik ahalik eta azkarren ateratzearren.

2020. urtetik, bat-batean etorritako jarduerak nabarmentzen dituzte; hala nola, enplegua sustatzeko pizgarrien berrantolaketa; oinarrizko gaitasun digitaletako prestakuntza-planak eta egoitzetan langileak oinarrizko zaintzetan prestatzeko planak; ABEEEn dauden pertsonentzako prestakuntza-errefortzua; edo sektoreko elkarrizketa hobetzea landa-eremuan eskulana bermatzeko.

NEZ-NLk enplegu-programetarako 45,1 milioi euroko aurrekontua jarri zuen: %32 desgaitasuna duten pertsonentzat izan zen eta %7 lan eta gizarteratzeko; %25 prestakuntza-ekintzetarako; eta gainerakoa orientazioa, ekintzailetza eta Gizarte Ekonomiarako. 2021erako, programetarako aurrekontua 45,9 milioi eurokoa izango da hasieran, eta 49,04ra igoko da bestelako gastu arruntak eta inbertsioak kontuan hartuta. “Guztira, %3 gehiago dugu aurrekontuan, %8 eskumenen transferentziaren ondorioz Hezkuntzak kudeatuko dituen 2,5 milioi euro kontuan hartzen baditugu”, argitu du Martonek.

2021. urteari begira, enpresei eskainiko die arreta. “NEZ-NLk, urteetan kapitalizatzen eta orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuetan hobekuntzak egiten aritu eta enpresa-sektoreak heldu ondoren, NEZ-NL enpresetara hurbilduko d, prospekzioen bitartez eta sektore eta zuzendaritza arloko prestakuntza indartuta”, azaldu du Martonek.

Beste erronka batzuk dira Enplegu Plan berria onartzea –horietako neurriren bat ezartzen ari dira; esate baterako, enpresentzako pizgarriak berrantolatzea, digitalizazio-plana edo egoera txarrenean dauden kolektiboentzako neurri espezifikoak-, eta Espainiako edo Europako funts gehigarriak kudeatzea, krisi-garai honetan enplegua sortzen laguntzeko

2020. urtean zehar, %58 gehitu zen NEZ-NLrekin izapideren bat egindako pertsonen kopurua; hots, 141.760. Hori ABEEEn zeuden pertsonentzako egindako erregistroengatik gertatu zen. Langabe ezberdinen bolumena, urtean zehar erregistratutakoena, ia %3,4 gehitu zen, eta horrek erakusten du aldi baterako enplegua galdu dela batik bat.

Datu nabarmenak

NEZ-NLk zerbitzu-motaren bat eman zien 80.435 pertsonari.

Zehazki, informazioa eta orientazioa eskaini zitzaien horrela eskatutako pertsona guztiei, 46.700. NEZ-NLk egunean eraman zuen arreta, batik bat ez presentziala, sinplifikazio-prozesuari eta herritarrak artatzeko bideak indartzeari esker. Orientazio-programa intentsiboenean, ibilbideetan, artatutako pertsonen kopurua apur bat gehitu zen, 6.609 lagun, %3 gehiago.

Prestakuntzaren aldetik, erakundeak %80 parte-hartzaile eta ikastaro inguru izan zituen, 2019arekin alderatuta, neurri-sorta oso nabarmenarekin (on line prestakuntza, deialdiak indartzea, malgutasuna, irakasleen trebakuntza, e.a.).

Orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuek modu koordinatuan egin zuten lan, beste eragile publiko batzuen laguntzarekin, egoitzetan oinarrizko zaintzen premien estaldura bermatzeko eta oinarrizko gaitasun digitaletan talka-plan bat eskaintzeko. Bi programen artean 1.500 bat pertsona bildu ziren.

Zentro berezietako (desgaitasuna) eta gizarteratze- eta laneratze-enpresetako (gizarteratze-prozesuak) enplegua 2.078 lanpostutatik, teknikariak barne, 2.131 lanpostutara igaro zen, eta aurrekontu- eta inbertsio-igoeren eta lege-aldaketen emaitzak jasotzen ari dira , baliabide horiek sortzen eta zabaltzen laguntzeko.

NEZ-NLk kudeaketa eta zerbitzuak hobetzeko estrategiarekin jarraitu zuen: inbertsioari eutsi zion azpiegitura informatikoan, lehen aldiz Ebaluazio Plan bat izan zuen eta orientazio-programetan berritu zen, eta segimendu-lanak egin zituen diru-laguntzak behar bezala erabiltzen zirela edo behartuta dauden pertsonen zerbitzuetarako sarbidea egiaztatzeko. 

Generoari dagokionez, emakumeek gehiago jotzen dute orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuetara (%53 inguru), baina kontratuak dituzten ekintzetan, parte-hartzea %40koa da, NEZ-NLk haien egoteko laguntza gehiago eskaini arren.