Descárgate la app
Comedores sociales
Jantoki sozialak
- Iruñeko udal jantokia - On Egin / Buen provecho
- Paris 365 jantoki solidarioa
- Caritaseko jantoki soziala Burlatan
- Tuterako Villa Javier jantoki solidarioa
Iruñeko udal jantokia - On Egin / Buen provecho
Iruñeko udal jantokia - On Egin / Buen provecho
Carmen kalea 25, beheko solairua – 31001, IRUÑA
Zerbitzuak urte osoan zehar funtzionatzen du astelehenetik igandera, sanferminetan izan ezik. Jantokiak 50 lagunentzako lekua du 2 txandatan, astelehenetik igandera, 11:30etik 16:00etara eta 18:15etik 21:15era.
Helburua menu orekatuak eta elkarbizitzarako espazio bat eskaintzea da.
Auzo-unitateek banatzen dituzte jantokira joateko baimenak, eta Iruñean erroldatuta ez dauden pertsonei Baztertze Handiko Teknikariak ematen die arreta, kasua baloratu eta jantokira bideratzeko.
Larrialdi kasuetan, Udaltzaingotik edo Etxerik gabeko Pertsonen Arretarako Zentrotik bideratzen ahalko dira.
Tallunce SLk kudeatzen duen doako zerbitzua da.
Jantokian pertsona zaurgarrienentzako eguneko zentrorako gunea dago. Espazio horretan, prentsa, Interneterako sarbidea, mahai-jokoak eta abar emateaz gain, aholkularitza eskaintzen zaie eta, batzuetan, gestioak egiten laguntzen zaie.
Paris 365 jantoki solidarioa
Paris 365 jantoki solidarioa
San Lorentzo kalea 31, 31001, IRUÑA
Gizakia Herritar Fundazioa
Zerbitzua aldez aurretik eskatzen da, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:30etik 12:00etara.
Paris 365 jantoki solidarioak hiru otordu eskaintzen ditu egunean euro baten truke, urteko 365 egunetan. Arrazoi ekonomikoak, osasunekoak edo sozialak direla medio elikadura egokia eskuratu ezin duten pertsonei zuzenduta dago.
Jantokiak 13:00etan zerbitzatzen du bazkaria eta 20:00etan afaria. Ilarak saihesteko, erabiltzaileak jatetxearen sarreran dagoen zerrenda batean erregistratu behar dira. Lehen plater bat, bigarrena eta postrea eskaintzen ditu, eta kontuan hartzen ditu dieta erlijiosoak eta medikoak.
Baliabide hori eskuratu ahal izateko, beharrezkoa da Paris 365 Harrera Taldearekin elkarrizketa bat egitea eta beharra egiaztatzea. Harrera-taldeak astelehenetan eta ostiraletan ematen du arreta, 10:00etatik 12:00etara, edo asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara, lokal berean.
Caritaseko jantoki soziala Burlatan
Joaquín Azcarate kalea 3, BURLATA.
Jantoki hori Nafarroako Kutxak utzitako lokal batean dago, eta bakarrik dauden pertsonentzat edo babesik gabe dauden familientzat da, Caritasen harrera-zerbitzuen bidez bideratzen baitira.
Adingabeak ardurapean dituzten familiei janaria ematen zaie etxera eraman dezaten. Bazkariak eta afariak zerbitzatzen dira, nahiz eta afaria zentrotik kanpo jateko eskaintzen den.
Jantokiak 50 zerbitzu ditu egunero, eta horiei seme-alabak ardurapean dituzten familien kanpoko beste 50 zerbitzu eta afariak gehitu behar zaizkie. Zerbitzua doakoa da.
Tuterako Villa Javier jantoki solidarioa
San Francisco Javier kalea 2, 31500, TUTERA
Tudela Comparte Fundazioak eskaintzen du
Aurrekoek bezala, jantoki-zerbitzua eskaintzen du, kalteberatasun egoera bereziengatik (ekonomikoak, psikikoak, administratiboak) elikadura orekatu eta osasungarria erregularki eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.
Eguerdian eta gauean janaria eskaintzen zaie, baita gosaltzeko kit bat ere, eramateko.
Kasu berezi batzuetan soilik ematen zaie bazkaria tuperrean (eguerdian eta gauean), etxera eramateko.
Adingabeak dituzten familiei elikagaiak eskaintzen zaizkie eramateko eta etxean prestatzeko; autozerbitzuko formatuarekin egiten da eskaintza hori, eta nahi dituzten elikagaiak aukera ditzakete, esleitutako puntuen mugak uzten dien neurriraino.
Abiapuntua harrera- eta jarraipen-zerbitzu bat da, pertsona edo familia eskatzailearen kalteberatasun-egoera ebaluatzera bideratua. Villa Javierrek eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen du, baina baita Nafarroan edo Tuteran dauden zerbitzuen berri ere.