(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

66/2010 Foru Dekretua, urriaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan hezkuntza eta lanbide orientabidea arautzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2010eko 145. NAOn argitaratua, azaroaren 29an; akats zuzenketa, 2010-12-24ko NAO)

Atarikoa

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren atariko tituluan jasotzen denez, ikasleen hezkuntza eta lanbide orientabidea eskubide aitortua da, beharrezkoa baita banakako prestakuntza eta hezkuntza integrala lortzeko, eta ezartzen du kalitate faktorea ere badela, botere publikoen arreta berezia jasoko duena.

Aipatutako legeak xedatzen du hezkuntza administrazioek sustatu behar dituztela neurriak eta konponbide berariazkoak arautu ikasleen aniztasunari erantzuteko eta tutoretza eta hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide arloko mekanismoak bultzatzeko.

Prebentzioa, norberaren garapena eta gizarte esku-hartzea dira hezkuntza eta lanbide orientabidearen ereduaren oinarri. Prebentzioak hezkuntza prozesuko egokitasun ezak aurreikusten ditu, eskolako, gizarteko, ekonomiako eta kulturako baldintzak goizik aztertuz eta esploratuz. Garapen pertsonala etengabeko prozesua da, non ikasleek ezagutza eta afektibitate, moral, gizarte, bokazio eta lanbide arloetako gaitasunak bereganatzen dituzten. Prozesu horretan hezkuntzan esku hartzeko programa integratuak behar dira. Gizarte esku-hartzeak honako hau eskatzen du: ikaslearen garapenak duen gizarte eta hezkuntza testuingurua kontuan hartzea eta hartan eragitea, hobekuntza helburu, elkarlanean arituz gurasoekin edo legezko tutoreekin, hezitzaile lehen eta nagusi direnez, baita hezkuntzako beste eragile batzuekin ere.

Hezkuntza orientabideak lagungarri behar du izan ikasle bakoitzaren garapen integral eta banakatua bermatzeko, haren gaitasun, interes eta motibazioen arabera.

Gurasoekin eta hezkuntza komunitateko kide guztiekin partekatu behar da zeregin hori, eta hartan ikastetxeetako organo pertsonalek eta kide anitzekoek inplikatu beharko dute, beste eragile batzuekin batera.

Hezkuntza orientabideko espezialitateko irakasleei dagokie hezkuntza komunitateko kideek, hau da, ikasleek, irakasleek eta familiek, behar duten orientabide espezializatuko eta aholkularitzako eta laguntza teknikoko jarduketak garatzea, esku-hartze psikopedagogikoaren bidez.

Etapa guztietan, hezkuntza orientabideak arreta berezia jarriko du ikastetxeetako planetan parte hartzeko, etapa bakoitzaren ñabardurak ñabardura, ikasleei laguntza eman dakien etapako oinarrizko gaitasunak eta gizarte eta afektibitate trebetasunak hartzeko, ikasten ikasteko ohiturak eta estrategiak garatzeko, eta gai izateko beren ikasketa eta lanbide arloko etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko, autonomoki eta erantzukizunez. Zehazki, aipatutako planak hauek dira: Aniztasunari Erantzuteko Plana, Tutoretza Plana, Orientazio Akademiko eta Profesionalaren Plana, Bizikidetza Plana, Hobekuntza Planak, Berdintasunerako Plana eta Prestakuntza Plana.

Gainera, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan orientazioak arreta berezia jarriko du ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea ekarriko dituzten neurriak hartzeko. Garrantzi berezia emanen zaie ikasleen eta familien banakako arreta emateari, ikasteko zailtasunei goiz aurrea hartzeari, eskola porrota saihestuko duten indartze mekanismoak ezartzeari eta, gaitasun handiak dituzten ikasleen kasuan, horiek erabat garatuko dituzten mekanismoak ezartzeari, eta irakaslaneko gobernu eta koordinazio organoei aholkularitza psikopedagogikoa emateari.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta derrigorrezkoaren ondokoan, hezkuntza orientabideak lanbide orientabidea hartuko du barnean, ikasleak ongi txertatu daitezen gizartean eta lan munduan.

Gizarte eta hezkuntza testuinguruan izandako aldaketengatik eta aipatutako oinarrizko araudira egokitu beharragatik, nahitaezkoa da hezkuntza orientabidearen eta haren azpiegituren arauketa berri bat planteatzea Hezkuntza Departamentuak, etapa bakoitzari eta egungo beharrei egokitzeko.

Bestalde, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak, 3. artikuluaren 4. puntuan, ezartzen du bigarren hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoetako hezkuntza orientabideko espezialitateko funtzionarioek beren orientazio eginkizunak haur eta lehen hezkuntzan ere bete ditzaketela.

Foru dekretu honek Nafarroako hezkuntza orientabidea arautzen du eredu baten arabera. Eredu horri esker arreta psikopedagogikoa eta hezkuntza eta lanbide orientabidea bermatzen dira funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan eta Helduen Hezkuntzan ikasketak ematen dituztenetan. Bestalde, foru dekretuak honako hauek zehazten ditu haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan: oinarrizko printzipioak, eginkizunak, bai hezkuntza orientabideko eginkizun orokorrak bai espezialitateko irakasleen eginkizun berariazkoak, laguntzarako eta elkarlanerako egiturak, hezkuntza etapetako orientabideko koordinazio mekanismoak eta orientabidearen antolakuntza.

Bi titulu ditu: lehenak ikastetxe guztietarako hezkuntza orientabidearen esparru orokorra arautzen du, eta bigarrenak ikastetxe publikoen orientabidea antolatzen du.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Eskola Kontseiluaren txostena jaso ondoren eta Nafarroako Kontseiluarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko urriaren hogeita bederatziko bilkuran hartutako Erabakiari jarraikiz, dekretatu dut:

I. TITULUA. HEZKUNTZA ORIENTABIDEAREN ESPARRU OROKORRA

I. KAPITULUA. Hezkuntza orientabidearen xedea eta oinarrizko printzipioak

1. artikulua. Hezkuntza orientabidearen xedea.

Foru dekretu honen xedea da hezkuntza orientabidea arautzea Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetan eta Helduen Hezkuntzan ikasketak ematen dituztenetan.

2. artikulua. Hezkuntza orientabidearen helburua.

Hezkuntza orientabidea kalitate eta hobekuntza elementua da eskola erakundean, eta bere helburua da ikasleen hezkuntza integrala eta banakakoa bultzatzea, haien aniztasunari erreparatuz, aholkularitza eta laguntza teknikoa emanez ikasleei, gurasoei edo legezko tutoreei, seme-alaben hezitzaile lehen eta nagusi direnez, ikastetxeei eta irakasleei.

3. artikulua. Hezkuntza orientabidearen oinarrizko printzipioak.

Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntza orientabideak honako printzipio hauek ditu:

1. Hezkuntza orientabidea ikasleen eta beren familien eskubidea da.

2. Prozesu etengabea eta sistematikoa da, ikasle, irakasle eta familia guztiei zuzendua, hezkuntza prozesuak banakakoak izan daitezela bultzatzeko.

3. Hezkuntza orientabidea eskolaldi guztiko tutoretzaren eta aholkularitza espezializatuaren bidez gauzatzen da, garrantzi berezia emanez hezkuntzako etapa batetik bestera pasatzeko aldiari eta erabakiak hartzera daramaten arlo pertsonaleko, bokazioko eta lanbideko heltze prozesuei.

4. Prebentzio izaera du, ikasketako zailtasunei aurrea hartzen die eta desberdintasunak berdintzen ditu, hots, norberaren edo familiako egoerek eta egoera ekonomiko, sozial eta kulturalek sortutako desberdintasunak berdintzen ditu, ikasleen gaitasun guztiak osotasunean garatzeari laguntzen dioten programen eta neurrien bidez.

5. Laguntza ematen du, etapetan, irakasteko eta ikasteko prozesua diseinatzeko eta planifikatzeko, hezkuntzako normalizazio eta integrazio printzipioekin bat, halako moduz non erraztuko den ikasle guztiek ikas dezatela, baita hezkuntzako behar bereziak dituztenek, gaitasun intelektual handiko ikasleek eta egoera soziokultural ahulean dauden edo berandu sartu diren ikasleek ere.

6. Banakako aholkularitza ematen du ikasketa eta lanbide arloko alderdiei buruz eta ikasleari laguntzen dio bere orientabide prozesuan eragile gogotsu izaten.

7. Ikastetxe bakoitzeko testuinguruari egokitzen zaio, haren identitatearen eta gizarte inguruaren arabera, aholkularitza psikopedagogikoa emanez irakaslaneko gobernu eta koordinazio organoei eta hezkuntza komunitateko beste eragile batzuei eta beste zerbitzu eta erakunde batzuekin elkarlanean arituz.

8. Elkarlanean aritzen da hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta berrikuntza eta ikerketa sustatzen ditu.

II. KAPITULUA. Hezkuntza orientabidearen eginkizunak

4. artikulua. Hezkuntza orientabideko eragileak.

Nafarroako Foru Komunitatean, funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan, hezkuntza orientabidearen eginkizunak ondokoek gauzatuko dituzte:

1. Beren irakasle eginkizunean orientabide jarduketak egin eta horietan parte hartzen duten irakasleek, tutoreek, talde edo kurtso edo zikloko irakasle taldeek eta irakaslaneko gobernu eta koordinazio organoek.

2. Hezkuntza orientabideko espezialitateko irakasleek, haiek baitira orientabiderako euskarri tekniko espezializatua.

5. artikulua. Hezkuntza orientabideko espezialitateko irakasleen edo orientatzaileen eginkizunak.

Hezkuntza orientabidea espezialitateko irakasleek edo orientatzaileek eginkizun hauek beteko dituzte:

1. Ikastetxe eta irakasleen koordinazio eta gobernu organoekin elkarlanean aritzea, eta aholkularitza ematea plangintza instituzionaleko tresnen prestaketan eta hezkuntzako praktikaren plangintzan, garapenean eta ebaluazioan, hezkuntzan integratzearen printzipioa oinarri harturik, eta aniztasunarekiko arretarako hezkuntza arloko erantzuna eta neurri arruntak eta bereziak diseinatzea, proposatzea eta ebaluatzea, haiekin elkarlanean.

2. Tutoretza Planetako eta Orientazio Akademiko eta Profesionalaren Planeko proposamenak formulatzeko elkarlanean aritzea, koordinazio pedagogikoko organoen jarraibideekin bat, baita haiek antolatzeko eta garatzeko elkarlanean aritzea ere, ikasketaburuarekin batera, plan horietan genero ikuspegia txertatuz.

3. Eskolatzearen edozein unetan zailtasunak detektatzea, bai pertsonalak bai sozialak, baita eskolako testuinguruak berak sortutakoak ere, ikaslearen ikasketa prozesua baldintzatzen baitute, aurrea hartzeko edo esku hartzeko planak diseinatuz irakasleekin batera.

4. Ikasleen ebaluazio psikopedagogikoa egitea, faktore pertsonalak eta testuingurukoak kontuan hartuz, eta irakasleen parte-hartzea koordinatzea, baita familiarena eta, kasua bada, beste profesional batzuena ere, eta dagokion txostena egitea.

5. Ikasleei eta haien familiei aholku ematea eta esku hartzea, norberaren garapenarekin, ibilbide akademikoarekin eta ziklo eta etapen arteko trantsizioarekin lotutako alderdien gainean.

6. Zikloko taldeekin eta/edo departamentu didaktikoekin elkarlanean aritzea, baita tutoreekin eta gainerako irakasleekin ere, curriculuma egokitzeko eta hezkuntza indartzeko neurriak har daitezen eta segimendua egin dadin, irizpideak eta prozedurak proposatuz ikasleek behar dituzten curriculumeko egokitzapenak egiteko.

7. Beren espezialitateari dagozkion ikasgaiak irakastea, edo indarreko legeriak antzekotzat jotzen dituenak irakastea, irakastorduak osatzeko.

8. Beste instantzia batzuekin elkarlanean aritzea ikasleen garapen pertsonala eta soziala bultzatzen duten jarduketetan.

9. Laguntza ematea elkarlan egokia izan dadin hezkuntza komunitateko kideen artean, baita eskola elkartearen eta ingurune sozialaren artean ere.

10. Hezkuntzako berrikuntzaren eta ikerketaren garapenean parte hartzea.

III. KAPITULUA. Hezkuntza orientabideari laguntzeko eta harekin elkarlanean aritzeko egiturak

6. artikulua. Hezkuntza orientabideari laguntzeko eta harekin elkarlanean aritzeko egiturak.

4. eta 5. artikuluetan agindutako hezkuntza orientabideko eginkizunak deusetan galarazi gabe, hona hemen hezkuntza orientabideari laguntzen dioten eta harekin elkarlanean aritzen diren beste batzuk:

a) Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroa.

b) Orientazio Atala.

7. artikulua. Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroa.

Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroak laguntza ematen die hezkuntza orientabideari, Hezkuntza Sostengurako Unitateei eta Orientazio Departamentuei, Foru Komunitateko esparruan, aniztasunarekiko arretari dagokionez.

8. artikulua. Orientazio Atala.

Orientazio Atalak, ezarritako kudeaketa eta antolakuntza eginkizunak deusetan galarazi gabe, honako eginkizun hauek beteko ditu hezkuntza orientabidearen eremuan:

a) Hezkuntza orientabideko jarduketaren irizpide orokorrak ezartzea funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetan, haien eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren arauak zabaltzea eta eginkizunetan lagungarri izatea.

b) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko guztietan hezkuntza orientabideko eta esku-hartze psikopedagogikoko jarduketak antolatzea, koordinatzea eta dinamizatzea.

c) Ikastetxe publikoetan hezkuntza orientabideko baliabideak planifikatzea.

d) Orientabidearen koordinaziorako urteko plana antolatzea eta gauzatzea.

e) Antolakuntzako eta izaera teknikoko txostenak, proposamenak eta proiektuak egitea.

f) Berrikuntza eta ikerketa sustatzea, eta material psikopedagogikoen, curriculumeko materialen eta ebaluatzeko eta esku hartzeko tresnen prestaketa eta zabalkundea koordinatzea.

g) Entitate eta erakunde sozialekin, kulturalekin eta osasunekoekin koordinazioa izan dadila bultzatzea, eta orientatzaileei, ikastetxeei eta familiei dauden baliabideei buruzko aholkularitza ematea.

h) Departamentuko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean aritzea, orientabideari buruzko alderdietan.

i) Eguneraturik izatea baliabide dokumental, bibliografiko eta teknikoen funtsa.

j) Orientabide eginkizunerako behar den eta garrantzitsua den informazioa eskuragarri izateko erraztasunak ematea, eta esperientziak eta jardunbide egokiak zabaltzea.

k) Ikasturte bakoitzeko orientabideari buruzko bukaerako memoria egitea.

II. TITULUA. IKASTETXE PUBLIKOETAN HEZKUNTZA ORIENTABIDEA ANTOLATZEA

I. KAPITULUA. Hezkuntza orientabideko koordinazioa

9. artikulua. Irakaslana koordinatzeko organoak.

Ikastetxe publikoetan, aniztasunarekiko arreta eta hezkuntza orientabidea xede dituzten irakaslaneko koordinazio organoak arautzeko, kontuan hartuko dira ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko araudian honako hauek ordeztuz onesten direnak: otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Haur Hezkuntzako eskola publikoen, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen Erregelamendu Organikoa onesten duena, eta otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onesten duena.

10. artikulua. Hezkuntza orientabideko irakasleen koordinazioa.

1. Hauek izanen dira koordinazio mailak:

a) Koordinazioa bi hauen artean: institutu bakoitzeko jarduketa eremuko Hezkuntza Sostengurako Unitateetako hezkuntza orientabideko espezialitateko irakasleen eta institutu horietako orientabide departamentuaren artean. Hala eginen da, bermatzeko hezkuntzako laguntzaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleen gaineko informazioa eskualdatuko dela etapen arteko trantsizioan, eta derrigorrezko hezkuntzan koherentzia izanen dela orientabidearen arloan.

b) Eskualde eta/edo etapa bereko ikastetxeetako hezkuntza orientabideko irakasleen arteko koordinazioa, irizpideak bateratzeko eta baterako jarduketa ildoak ezartzeko; halaber, hezkuntzako berrikuntza eta ikerketa sustatzeko.

2. Hezkuntza Departamentuak orientabidearen koordinaziorako urteko plana eginen du, eta han zehaztuko du bileren egutegia eta bilera horiek egiteko banaketa geografikoa.

3. Orientabidearen koordinaziorako urteko plana hileroko saioen bidez eginen da, astean zenbatu beharreko ordutegiaren barnean. Nahitaezkoa izanen da bilera horietara joatea.

II. KAPITULUA. Orientabidearen antolakuntza Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan

11. artikulua. Bigarren Hezkuntzako Institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuen jarduketa eremua.

1. Hezkuntza orientabidea antolatzeko, Bigarren Hezkuntzako Institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuen jarduketa eremua 1. eranskinean ezarritakoa izanen da.

2. Hezkuntza arloan eskuduna den kontseilariari baimena ematen zaio aipatutako eranskinean finkatutako jarduketa eremua aldatzeko, behar berrien arabera.

12. artikulua. Hezkuntza orientabideko irakasleen atxikipena.

1. Hezkuntza orientabideko irakasleak Bigarren Hezkuntzako institutuei edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuei, Lanbide Heziketako ikastetxeei, ikastetxe integratu politeknikoei edo arte eskolei atxikiko zaizkie, baina dagokion institutuaren jarduketa eremuko edozein ikastetxetan betetzen ahalko dituzte beren eginkizunak, azaroaren 1834/2008 Errege Dekretuarekin bat. Errege dekretu horren bidez irakaskuntzarako prestakuntzen baldintzak zehazten dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta araubide bereziko irakaskuntzetarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kidegoetako espezialitateak ezartzen.

2. Institutu bakoitzaren jarduketa eremuaren barnean lanpostua aukeratzeko irizpideak bigarren hezkuntzako irakasgaiak edo irakasle taldeak aukeratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.

13. artikulua. Oinarrizko ikastetxea.

1. Hezkuntza orientabideko lanpostu batek berarekin baldin badakar Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe bati arreta egitea, ikastetxe hori oinarrizko ikastetxetzat hartuko da, ibiltari aritzearen ondorioetarako.

2. Hezkuntza orientabideko lanpostu batek berarekin baldin badakar bi ikastetxeri edo gehiagori arreta egitea, oinarrizko ikastetxe bat ezarriko da, ibiltari aritzearen ondorioetarako. Hezkuntza Departamentuak ezarriko du kasu bakoitzean.

3. Hezkuntza Departamentuak aldaketak ezar ditzake lanpostuetan, Bigarren Hezkuntzako Institutu bakoitzaren jarduketa eremuan, beharren arabera, eta, salbuespenez, ezar ditzake beste jarduketa eremu bateko ikastetxeei arreta eman behar dieten lanpostuak.

14. artikulua. Klaustroan integratzea.

Hezkuntza orientabideko irakasleak, ondorio guztietarako, beren eginkizunak betetzen dituzten ikastetxeko klaustroan integratuko dira, eta irakaslaneko koordinazio eta gobernu organoetan parte hartzen ahalko dute. Hezkuntza orientabideko irakasleek bi ikastetxe edo gehiagori egiten badiete arreta, oinarrizko ikastetxeko klaustroan integratuko dira, eta, beharrezkoa denean, gainerakoetan ere parte hartzen ahalko dute.

15. artikulua. Hezkuntza orientabideko irakasleen lanaldia eta ordutegia.

1. Bigarren hezkuntzako irakasleentzat oro har ezarritako lanaldia izanen dute hezkuntza orientabideko irakasleek.

Eginkizunak betetzen dituzten ikastetxeko edo ikastetxeetako ordutegiari egokituko zaio lanaldia eta, nolanahi ere, plangintza instituzionaleko tresnak prestatzeko orduekin bat eginen du.

2. Lanaldiaren banaketa azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuak, lehenbiziko xedapen gehigarrian, ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldiari eta ordutegiari buruzko arau orokorretan ezarritakoa izanen da.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Orientabidea Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

1. Hezkuntza orientabideko irakasleak izanik eginkizunak Lanbide Heziketako ikastetxeetan betetzen dituztenek, hezkuntza orientabidearen berezko eginkizunez gain, informazio eta orientazio orokorreko eginkizunak betetzen ahalko dituzte Kualifikazioen Sistema Nazionalari eta hura Nafarroan ezartzeari buruz, gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura barnean dela.

2. Lanbideari buruzko informazio eta orientazio eginkizunak zein ikastetxetan egin, ikastetxe horretako egituran integratuko dira hezkuntza orientabideko irakasleak, eta egitura horretako burutza betetzen ahalko dute.

Lehenbiziko Xedapen Iragankorra. Aniztasunarekiko arretarako irakaslaneko koordinazio organoaren antolakuntza eta funtzionamendua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan.

1. Ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruz otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren ordezko araudia onetsi bitartean, aniztasunarekiko arretarako eta hezkuntza orientabiderako irakaslaneko koordinazio organoa, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Hezkuntza Sostengurako Unitatea izanen da.

2. Sei unitate baino gutxiagoko ikastetxeetan, horietako zenbaitetarako Hezkuntza Sostengurako Unitate komuna eratu daiteke, baldin eta hurbiltasun geografikorik bada eta irakasle berak partekatzen badira.

3. Honako hauek osatzen dute Hezkuntza Sostengurako Unitatea:

a) Ikastetxeko hezkuntza orientabideko irakasleek.

b) Pedagogia terapeutikoko irakasleek.

c) Entzumena eta hizkuntzako irakasleek.

d) Lehen Hezkuntzako sostengu programako irakasleek.

e) Eremuko irakasleek, kasua bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bermatuko da irakasle taldeek bilerak izanen dituztela hezkuntzako orientabideko irakasleekin, aniztasunarekiko arretarako berariazko programen kasuan.

5. Hezkuntza Sostengurako Unitatearen eginkizunak hauek dira:

a) Plangintza instituzionaleko tresnen prestaketan eta, kasua bada, aldaketan parte hartzea eta aholku ematea, eta behar diren proposamenak egitea hala zuzendaritza taldeari nola koordinazio pedagogikoko eta gobernuko organoei.

b) Hezkuntza komunitateko kide guztiei aholku ematea aniztasunarekiko arretako metodologia eta antolakuntza estrategiei buruz.

c) Aniztasunarekiko arretako neurriak diseinatzea, garatzea eta ebaluatzea, gainerako irakasleekin elkarlanean, normalizazio eta integrazio printzipioekin bat.

d) Hezkuntzako sostenguaren arloan berariazko premiak dituzten ikasleendako curriculumeko egokitzapenak egiteko irizpideak eta prozedurak prestatzea, eta koordinazio pedagogikoko organoei igortzea.

e) Laguntza ematea ikaskuntza zailtasunak goiz detektatzeko eta hura prebenitzeko eta konpentsatzeko bidezko laguntzak ezartzeko; orobat balorazio psikopedagogikoan, hezkuntzako sostenguaren arloan premia berariazkoak dituzten ikasleen segimenduan eta ebaluazioari eta mailaz igotzeari buruzko erabakietan.

f) Ikasleen familiei aholkua eta laguntza ematea.

6. Hezkuntza Sostengurako Unitatea koordinatzaile batek zuzendurik arituko da. Koordinatzailea ikastetxeko zuzendaritzak izendatuko du ikasturte bakoitzerako, ikastetxeko orientatzaileen artean.

7. Hezkuntza Sostengurako Unitateko koordinatzailearen eginkizunak dira:

a) Hezkuntza Sostengurako Unitatearen jarduketa plana eta memoria idaztea.

b) Haren jarduketa guztiak zuzentzea eta koordinatzea.

c) Ikastetxeko koordinazio pedagogikoko organoetan parte hartzea.

d) Bilerak deitzea eta horien buru izatea, baita aktak jasotzea ere.

8. Hezkuntza Sostengurako Unitatearen bilerak.

Hezkuntza Sostengurako Unitateak bilera eginen du astero, irakastorduetan, eta ordu horrek ikastetxearen ordutegi orokorrean agertu beharko du.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Aniztasunarekiko arretarako irakaslaneko koordinazio organoaren antolakuntza eta funtzionamendua Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxe integratu politeknikoetan eta arte eskoletan.

1. Ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruz otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren ordezko araudia onetsi bitartean, aniztasunarekiko arretarako eta hezkuntza orientabiderako irakaslaneko koordinazio organoa, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxe integratu politeknikoetan eta arte eskoletan, Orientabide Departamentua izanen da.

2. Orientabide Departamentua da Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxe integratu politeknikoetan eta arte eskoletan hezkuntza orientabidea planifikatzen eta koordinatzen den koordinazio organoa.

3. Orientabide Departamentuko burutza ikastetxeko hezkuntza orientabideko irakasle batek beteko du, betiere eginkizunak lanaldi osoz edo lanaldiaren zatirik handienean hartan betetzen baditu. Oro har departamentu guztietarako arautu den bezala izendatuko da burutza hori.

4. Orientabide Departamentuko kideak hauek izanen dira:

a) Eginkizunak ikastetxean betetzen dituzten hezkuntza orientabideko irakasleak.

b) Eremuko irakasleak.

c) Pedagogia terapeutikoko irakasleak.

d) Entzumen eta hizkuntzako irakasleak, kasua bada.

e) Gizartearentzako Zerbitzuko irakasle teknikoak, kasua bada.

f) Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Bereziko Programetako irakasleak.

g) Lanbide Heziketa ematen ez duten ikastetxeetan, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako irakasle teknikoak.

5. Orientabide Departamentuaren eginkizunak hauek dira:

a) Plangintza instituzionaleko tresnen prestaketan eta, kasua bada, aldaketan parte hartzea eta aholku ematea.

b) Irakaslaneko koordinazio organoei proposamenak eta aholkuak ematea, aniztasunarekiko arretako antolakuntza, metodologia eta curriculum arloko neurriak, arruntak eta bereziak, hartzeko.

c) Curriculuma egokitzeko neurriak hartzeari dagokionez irakaslaneko koordinazio organoekin elkarlanean aritzea.

d) Departamentuko irakasleek irakatsi beharreko arloetako programazio didaktikoa prestatzea, inplikatutako departamentu didaktikoek parte hartuz, kasua bada.

e) Departamentuaren beraren programetan arreta jasotzen duten ikasleen eta haien familien banakako tutoretzan eta orientabidean elkarlanean aritzea.

f) Departamentuak berezkoak dituen jarduketa eremuetan irakasleen prestakuntza sustatzea.

g) Departamentuko irakasleen laguntza jasotako ikasleek ebaluazio prozesuarekin loturik egindako erreklamazioak ebaztea indarreko araudiarekin bat.

h) Orientazio Akademiko eta Profesionalaren Planaren barnean, departamentuaren laguntza jasotako ikasleentzat jarduera osagarriak programatzea eta gauzatzea.

6. Orientabide Departamentuko burutzak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

a) Honako hauek egitea: departamentuaren Urteko Lan Plana, hura osatzen duten eremu edo unitateetako programazio didaktikoak jasoko dituena, Hezkuntza Orientabideko irakasleen Urteko Lan Plana eta ikasturte bukaerako memoria.

b) Departamentuko jarduerak zuzentzea, koordinatzea eta ebaluatzea, baita haren bilerak deitu eta haietan buru izatea ere, eta bilera bakoitzeko aktak egitea.

c) Departamentuko arduradun izanik, koordinazio pedagogikoko organoetan parte hartzea.

d) Departamentuaren Urteko Lan Plana bete dadila begiratzea, baita Departamentuko irakasleek irakasten dituzten eremuetako programazio didaktikoa bete dadila ere, eta ebaluazio irizpide zuzena aplika dadila zaintzea.

e) Departamentuko hobekuntza eta garapen profesionala sustatzea, eta ikastetxeko prestakuntza beharrak detektatzea haien eskumeneko alderdietan eta behar horiei erantzuteko jarduketen diseinuan.

f) Departamentuaren laguntza jasotzen duten ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

Hirugarren Xedapen Iragankorra. Tutoretza Koordinatzeko Departamentua.

1. Tutoretza Koordinatzeko Departamentua da Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxeetan, ikastetxe integratu politeknikoetan eta arte eskoletan Tutoretza Plana egiteaz eta garatzeaz arduratzen den irakaslaneko koordinazio organoa, ikastetxeen antolakuntza eta funtzionamenduari buruz otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren ordezko araudia onetsi bitartean.

2. Tutoretza Koordinatzeko Departamentuak behar diren bilerak eginen ditu irailean eta ekainean, Tutoretza Planerako proposamena prestatzeko, hura ebaluatzeko eta bukaerako memoria idazteko. Halaber, gutxienez hiruhilean behin bilera bat eginen da planari segimendua egiteko.

3. Tutoretza Koordinatzeko Departamentuan honako hauek daude:

a) Ikasketaburua, Departamentuko burutza beteko duena.

b) Eginkizunak ikastetxean betetzen dituen hezkuntza orientabideko irakasle bat.

c) DBHko ikasturte bakoitzeko tutore bat.

d) Berariazko Lanbide Heziketa irakasten den institutu eta ikastetxeetan, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako tutore bana sar daitezke.

e) Batxilergoko ikasturte bakoitzeko tutore bat.

4. Tutoretza Koordinatzeko Departamentuak honako eginkizun hauek garatuko ditu:

a) Tutoretza Planerako proposamena egitea, ikastetxeko koordinazio didaktikoko organoaren jarraibideen arabera, eta organo horri igortzea.

b) Ikasketaburutzarekin elkarlanean aritzea Tutoretza Planaren antolakuntzan, koordinazioan eta garapenean.

c) Familiei aholku ematea eta haiei zuzendutako prestakuntza programen garapenean elkarlanean aritzea.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako hezkuntza orientazioa arautzen duen maiatzaren 10eko 153/1999 Foru Dekretua indargabetzen da, salbu orientatzailearen asteko ordutegiaren banaketari buruzko 20. artikulua, azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuak aldatua. Foru dekretu horrek uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretua aldatu zuen; azken horren bidez Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren. Orobat, Lanbide Orientazioko Departamentuari buruzko VII. kapitulua ere salbuesten da, izan ere indarrean izanen da berariazko araudia argitaratu arte.

Azken Xedapenetan Lehena. Arauen garapena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari dagokio, haren eskumenen barnean, foru dekretu honetan xedatutakoa garatzeko eta gauzatzeko behar adina xedapen ematea.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Institutuen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuen jarduketa eremua

BHI/ DBHI

HERRIA

IKASTETXEAREN KOD.

ATXIKIRIKO IKASTETXEAK

HERRIA

San Miguel de Aralar I BHI

Altsasu

31008268

Zelandi HLHIP

Altsasu

San Donato HLHIP

Etxarri Aranatz

HLHIP

Arbizu

Luis Fuentes HLHIP

Lakuntza

Domingo Bados HLHIP

Olazti

HLHIP

Urdiain

Arrano Beltza HLHIP

Iturmendi

San Miguel HLHIP

Uharte Arakil

Altsasu aldeko HOH

San Miguel de Aralar II BHI

Altsasu

31009066

DBHI

Agoitz

31008475

San Miguel HLHIP

Agoitz

HLHIP

Urrotz Hiria

DBHI

Azagra

31008384

Francisco Arbeloa HLHI

Azagra

Alaitz BHI

Barañain

31008220

Alaitz HLHIP

Barañain

Barañain BHI

Barañain

31007525

Los Sauces HLHIP

Barañain

Eultza HLHIP

Barañain

Toki Ona BHI

Bera

31006077

Ricardo Baroja HLHIP

Bera

Irain HLHIP

Lesaka

HLHIP

Arantza

HLHIP

Igantzi

HLHIP

Etxalar

DBHI

Berriozar

31008347

Mendialdea HLHIP

Berriozar

Askatasuna BHI

Burlata

31008244

Ermitaberri HLHIP

Burlata

Atargi HLHIP

Atarrabia

Ibaialde BHI

Burlata

31008530

Hilarión Eslava HLHIP

Burlata

Lorenzo Goikoa HLHIP

Atarrabia

Valle del Aragón DBHI

Zarrakaztelu

31005024

Nuestra Señora de la Asunción HLHIP

Santakara

Raimundo Lanas HLHIP

Murillo el Fruto

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

Santa Ana HLHIP

Mélida

Nuestra Señora de Ujué HLHIP

Figarol

Virgen de la Oliva HLHIP

Zarrakaztelu

La Paz DBHI

Cintruénigo

31008335

Otero de Navascués HLHIP

Cintruénigo

Arte Eskola

Corella

Alhama BHI

Corella

31006910

José Luis Arrese HLHIP

Corella

Juan de Palafox HLHIP

Fitero

DBHI

Cortes

31008396

Cerro de la Cruz HLHIP

Cortes

Santa Ana HLHIP

Buñuel

Mendaur DBHI

Doneztebe

31008323

San Miguel HLHIP

Doneztebe

HLHIP

Ituren

HLHIP

Sunbilla

Arotzenea HLHIP

Narbarte

HLHIP

Legasa

HLHIP

Saldias

Polainea HLHIP

Eratsun

HLHIP

Beintza-Labaien

BHI Politeknikoa

Lizarra

31009042

Estellerriko HOH

Tierra Estella BHI

Lizarra

31008281

Remontival HLHIP

Lizarra

HLHIP

Abartzuza

HLHIP

Lezaun

Doña Blanca de Navarra HLHIP

Lerin

HLHIP

Arroitz

La Cruz HLHIP

Allo

Virgen de Nievas HLHIP

Deikaztelu

San Veremundo HLHIP

Villatuerta

San Salvador HLHIP

Oteitza

Las Améscoas HLHIP

Zudairi

Santa María HLHIP

Los Arcos

San Fausto HLHIP

Antzin

HLHIP

Murieta

DBHI

Garralda

31008487

Auzperri HLHIP

Aurizberri

HLHIP

Auritz

Nuestra Señora de Orreaga HLHIP

Garralda

HLHIP

Luzaide

BHI

Uharte

31007008

Energia Berriztagarrien GMLHII

Imarkoain

31013203

DBHI

Larraintzar

31008499

Oihanzabal HLHIP

Jauntsarats

Obispo Irurita HLHIP

Larraintzar

Amazabal BHI

Leitza

31003209

Erleta HLHIP

Leitza

Andrés Narbarte Xalto HLHIP

Goizueta

HLHIP

Areso

Araxes HLHIP

Betelu

Lekarotz-Elizondo BHI

Lekaroz

31008271

San Francisco Javier HLHIP

Elizondo

HLHIP

Oronoz

HLHIP

Almandoz

HLHIP

Irurita

HLHIP

Ziga

HLHIP

Gartzain

HLHIP

Arraioz

HLHIP

Arizkun

HLHIP

Urdazubi-Zugarramurdi

HLHIP

Azpilkueta

HLHIP

Amaiur

HLHIP

Erratzu

Pablo Sarasate BHI

Lodosa

31006791

Angel Martínez Baigorri HLHIP

Lodosa

Nuestra Señora del Rosario HLHIP

Sartaguda

Virgen de Nievas HLHIP

Sesma

Marqués de Villena BHI

Martzilla

31003441

Nuestra Señora del Patrocinio HLHIP

Milagro

Teresa Bertrán de Lis HLHIP

Cadreita

El Castellar HLHIP

Alesbes

San Bartolomé HLHIP

Martzilla

Virgen del Soto HLHIP

Caparroso

Doña Alvara Alvarez HLHIP

Faltzes

Joaquín Romera DBHI

Mendabia

31008360

San Francisco Javier HLHIP

Mendabia

Elortzibar DBHI

Noain

31008426

HLHIP

Beriain

San Miguel HLHIP

Noain

Santa Bárbara HLHIP

Elo

DBHI

Otsagabia

31008505

HLHIP

Otsagabia

Roncal DBHI

Erronkari

Julián Gayarre HLHIP

Erronkari

Agroforestal BHI

Iruña

31006922

Arte Eskola

Iruña

Basoko BHI

Iruña

31007823

Iturrama HLHIP

Iruña

Nicasio Landa HLHIP

Iruña

Azpilagaña HLHIP

Iruña

Andrés Muñoz Garde HBIP

Iruña

Biurdana BHI

Iruña

31008256

Patxi Larraintzar HLHIP

Iruña

Sanduzelai HLHIP

Iruña

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

Ibarberri HLHIP

Lekunberri

Buztintxuri HLHIP

Iruña

San Miguel HLHIP

Orkoien

Donapea IIP

Iruña

31005051

Adaptación Social BHI

Iruña

Eunate BHI

Iruña

31006090

Ezkaba HLHIP

Antsoain

Bernart Etxepare HLHIP

Iruña

Iturrama BHI

Iruña

31007446

San Francisco HLHIP

Iruña

Hegoalde IP

Iruña

Amaiur Ikastola HLHIP

Iruña

Julio Caro Baroja BHI

Iruña

31008529

San Miguel HLHIP

Orkoien

Ave María HLHIP

Iruña

San Jorge HLHIP

Iruña

Buztintxuri HLHIP

Iruña

Atakondoa HLHIP

Irurtzun

María Ana Sanz BHI

Iruña

31007380

Navarro Villoslada BHI

Iruña

31004536

Ermitagaña HLHIP

Iruña

José María Huarte HLHIP

Iruña

José María Iribarren HOHIP

Iruña

San Juan de la Cadena HLHIP

Iruña

San Juan-Donibane BHI

Iruña

Padre Moret-Irubide BHI

Iruña

31004500

Doña Mayor HLHIP

Iruña

Cardenal Ilundáin HLHIP

Iruña

García Galdeano HLHIP

Iruña

Pedro de Ursúa BHI

Iruña

31013343

Elorri HLHIP

Iruña

HLHIP

Sarriguren

Mendigoiti HLHIP

Iruña

Mendillorri HLHIP

Iruña

Lago de Mendillorri HLHIP

Iruña

Virgen Blanca HLHIP

Uharte

San Esteban HLHIP

Erroibar

Xabier Zubiri HLHIP

Zubiri

San Pedro HLHIP

Mutiloabeiti

Plaza de la Cruz BHI

Iruña

31008301

San Pedro HLHIP

Mutiloabeiti

San Francisco HLHIP

Iruña

Vázquez de Mella HLHIP

Iruña

Víctor Pradera HLHIP

Iruña

Sanitaria BHI

Iruña

31007011

Félix Urabayen NHBHI

Iruña

Virgen del Camino IIP

Iruña

31004573

Ribera del Arga BHI

Azkoien

31005115

Juan Bautista Irurzun HLHIP

Azkoien

Elías Teres HLHIP

Funes

Ega BHI

San Adrián

31008219

Alfonso X el Sabio HLHIP

San Adrián

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

Virgen de Gracia HLHIP

Carcar

Sierra de Leyre BHI

Zangoza

31008293

Luis Gil HLHIP

Zangoza

Francisco Javier Saenz de Oiza HLHIP

Kaseda

San Juan HLHIP

Irunberri

Gabriel Valentín Casamayor HLHIP

Oibar

San Nicolás HLHIP

Zare

Zangoza aldeko HOH

BHI Politeknikoa

Tafalla

31009078

Sancho III el Mayor BHI

Tafalla

31008311

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

HLHIP

Uxue

HLHIP

Beire

HLHIP

Pitillas

Marqués de HLHIP

Tafalla

Larragako San Miguel HLHIP

Larraga

Urraca Reina HLHIP

Artaxoa

San Benito HLHIP

Miranda Arga

Julián M.ª Espinal Olcoz HLHIP

Mendigorria

Río Arga HLHIP

Berbintzana

Tafalla aldeko HOH

Martín Azpilcueta HLHIP

Barasoain

Benjamín de Tudela BHI

Tutera

31005735

Griseras HLHIP

Tutera

Santa Vicenta María HLHIP

Cascante

Honorio Galilea HLHIP

Monteagudo

Elvira España HLHIP

Tutera

Dos de Mayo HLHIP

Castejón

Mardones y Magaña HLHIP

Murchante

Tuterako CEPBPA

San Babil HLHIP

Ablitas

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

Torre Monreal HBI

Tutera

ETI IIP

Tutera

31013173

Valle del Ebro BHI

Tutera

31013185

Virgen de la Cabeza HLHIP

Tutera

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

Monte San Julián HLHIP

Tutera

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

Sancho Ramírez HLHIP

Arguedas

San Juan de Jerusalén HLHIP

Cabanillas

San Bartolomé HLHIP

Ribaforada

El Camino DBHI

Viana

31008463

Ricardo Campano HLHIP

Viana

Zizur BHI

Zizur Nagusia

31008232

Camino de Santiago HLHIP

Zizur Nagusia

Catalina de Foix HLHIP

Zizur Nagusia

HLHIP

Gares

Erreniega HLHIP

Zizur Nagusia

HLHIP

Añorbe

Virgen de Aniz HLHIP

Zirauki

HLHIP

Mañeru

HLHIP

Obanos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa