(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

189/2011 Foru Agindua, urriaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2011ko 208. NAOn argitaratua, urriaren 19an. Aldaketak: 100/2012 Foru Agindua, urriaren 10ekoa; 96/2014 Foru Agindua, urriaren 29koa)

Atarikoa

Uztailaren 18ko 81/2011 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura onetsi zen, abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa, eta abuztuaren 24ko 133/2011 Foru Dekretuaren bidez, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutu berriak onetsi ziren. Hori guztia dela-eta, bulegoen egitura eta haien eginkizunak eta atxikipena egokitu behar dira.

Horrenbestez, foru agindu honen xedea Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak departamentuko egitura berrira egokitzea da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz, agindu dut:

I. KAPITULUA. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

1. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Antolamendu Bulegoa.

-Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

-Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

-Hezkuntza Premien Bulegoa.

-Orientazio Bulegoa.

-Inklusio Proiektuetarako Bulegoa.

2. Antolamendu Bulegoa, Titulu eta Baliozkotze Bulegoa eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa Ikasketak Antolatzeko Atalari atxiki zaizkio.

Hezkuntza Premien Bulegoa, Orientazio Bulegoa eta Inklusio Proiektuetarako Bulegoa Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari atxiki zaizkio.

2. artikulua. Antolamendu Bulegoa.

Antolamendu Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Indarra duen hezkuntza sistemak lege aldetik behar duen garapena aztertzea eta proposatzea.

-Ikasketaren eta antolaketaren arloetako arautegia prestatzea.

-Estatuko zein autonomietako hezkuntza administrazioek onesten duten hezkuntza arloko arautegia berrikusi, katalogatu eta artxibatzea.

-Ikasketa planak irakaskuntza arautuen erregistroan sartzea, baita haiek prestatu eta gordetzea ere.

-Eskola Kontseiluak berritu eta osatzeko prozesuen garapena gainbegiratu eta kontrolatzea.

-Ikastetxeetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketak gainbegiratu eta kontrolatzea.

-Ikasleen eskolatzea malgutzeko eta beste urte bat irauteko baimen eskaerak tramitatu eta ebaztea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

3. artikulua. Titulu eta Baliozkotze Bulegoa.

Titulu eta Baliozkotze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Titulu akademikoak eta profesionalak emateko proposamenak tramitatzea eta horien gainean ebaztea, ikastetxeek eskaturik.

-Ikastetxeei titulu akademiko eta profesionalak luzatu eta banatzea.

-Ikasketen ziurtagiriak luzatzea.

-Tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, horien gainean ebaztea.

-Diploma eta tituluen erregistroaz arduratzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

4. artikulua. Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Helduen hezkuntza garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea, zuzendaritza nagusi honetako beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Helduentzako prestakuntza programak garatu, kudeatu, koordinatu eta horien jarraipena egitea.

-Helduen hezkuntzan eta urrutiko irakaskuntzan diharduten ikastetxe eta ikasgelen sarearen koordinaziorako eta funtzionamendu akademikorako neurrien plangintza egitea.

-Helduen hezkuntzaren beharretan izaten diren aldaketak atzeman eta aztertzea, eskaintza behar horietara egokitzeko.

-Beste kultura batzuetako helduen integrazioa errazteko berariazko programak planifikatu eta abian jartzea.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak helduei ekar diezazkiekeen onurez baliatzeko aukera ematen duten berrikuntza programak garatu eta kontrolatzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

5. artikulua. Hezkuntza Premien Bulegoa.

Hezkuntza Premien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroarekin (NHBBZ) eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea, NHBBZrekin elkarlanean. Ikasleen premia horiek ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu sartzearen, gaixotasunen, baldintza pertsonalen edo eskola historiaren ondoriozkoak izan daitezke.

-Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere, NHBBZrekin elkarlanean.

-Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko, NHBBZrekin elkarlanean arituz.

-NHBBZtik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntzako laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

-Departamentuak, premia berezien arloan, premia orokorrak dituzten ikasle, ikastetxe eta familientzat dituen diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea, NHBBZrekin elkarlanean.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan, NHBBZrekin elkarlanean.

-Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

6. artikulua. Orientazio Bulegoa.

Orientazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Orientazio departamentuen, hezkuntza sostengurako unitateen eta, oro har, orientazioko profesionalen orientazio lanari buruzko araudia aplikatzea.

-Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

-Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

-Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzean.

-Inklusio proiektu eta inguruneetan dauden ikasleei arreta pertsonalizatua eta pertsonalizatzailea emateko, irakasleen eta beste profesional batzuen esku-hartzea koordinatzeko lana sustatzea.

-Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoak eta baliabide dokumental eta bibliografikoak erosi eta zabaltzea, NHBBZrekin elkarlanean.

-Urteko Plana eta Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

7. artikulua. Inklusio Proiektuetarako Bulegoa.

Inklusio Proiektuetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondorioz sortzen diren hezkuntza laguntzako premia bereziei dagokienez.

-Aurreko paragrafoan aipatutako ikasleei harrera egin eta arreta emateko behar diren jarduketen, baliabideen eta sostenguen proposamena eta programazioa egitea.

-Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak, berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak eta inklusio proiektuak ezartzerakoan.

-Egoera sozial ahulean dauden ikasleek hezkuntza jasotzeko aukera berdinak dituztela bermatzeko laguntzak kudeatzea.

-Ikasle atzerritarrei edo gizarte edo kultur egoera ahulean dauden ikasleei arreta ematen dieten ikastetxeen, gizarte zerbitzuen, erakundeen eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

-Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

-Ikasleak hezkuntza sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, eskualdeetan eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta biltzarrak, ekitaldiak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak zabaltzeko ikasleak txertatzearen arloan, berrikuntzaren eta ikerkuntzaren arloan, hezkuntza bikaintasunaren arloan, hezkuntza pertsonalizatuaren arloan eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen arloan.

-Eskolatze Batzordeari laguntzea hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera batzuen ondorioz premia berariazkoak dituzten ikasleak eskolatzeko orduan, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta berdintasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

2. ATALA.

3. ATALA. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

12. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoa.

-EGAren Bulegoa.

-Hezkuntza Hedapenaren Bulegoa.

-Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegoa.

-Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoa.

2. Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoa eta EGAren Bulegoa Euskara Atalari atxiki zaizkio.

Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegoa eta Hezkuntza Hedapenaren Bulegoa Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalari atxiki zaizkio.

Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoa Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari atxiki zaio.

13. artikulua. Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoa.

Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

-Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculuma proposatzea, bai eta material egokiak ere, zuzendaritza nagusi honetako beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

14. artikulua. EGAren Bulegoa.

EGAren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horiek baliozkotzea.

-ALTE (Association of Language Testers in Europe) elkartearen egiaztapenen eta ebaluazioaren gaineko gaiei buruz aholku ematea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

15. artikulua. Hezkuntza Hedapenaren Bulegoa.

Hezkuntza Hedapenaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako ikasketen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

-Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Europar Batasunaren Etengabeko Ekintza Programako ekintzak sustatu eta kudeatzea zuzendaritza nagusi honen esparruko hezkuntza mailetarako.

-Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari laguntzea, atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

-Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

16. artikulua. Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegoa.

Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hizkuntza eskola ofizialek Nafarroako gizartearentzat duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

-Hezkuntza maila guztietako irakasleen egiaztapenak egiteko kudeaketak.

-Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

17. artikulua. Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoa.

Musikaren Hiria Koordinatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

-Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

-Segurtasun arloan eskumena duten organoekin lankidetzan aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

-Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

-Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

-Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

-Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

-Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

4. atala Lanbide Heziketaren Zerbitzua

18. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Lanbide Heziketa, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eta Prestakuntza Antolatzeko Bulegoa.

-Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua - Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoa.

-Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoa.

-Lantokietako Prestakuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

-Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoa.

2. Lanbide Heziketa, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eta Prestakuntza Antolatzeko Bulegoa eta Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua - Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoa Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari atxiki zaizkio.

Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoa, Lantokietako Prestakuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa eta Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoa Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalari atxiki zaizkio.

19. artikulua. Lanbide Heziketa, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eta Prestakuntza Antolatzeko Bulegoa.

Lanbide Heziketa, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak eta Prestakuntza Antolatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Lanbide Heziketaren, Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa garatzea.

-Lanbide Heziketaren, Arte Plastikoen eta Diseinuaren Irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroan egokitzen laguntzea.

-Nafarroako heziketa zikloen urteroko eskaintza zehaztu eta planifikatzea.

-Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko probak koordinatzea.

-Goi Mailako Heziketa Zikloetan sartzeko proba prestatzeko ikastaroa koordinatzea.

-Teknikarien eta goi teknikarien tituluak eskuratzeko probak koordinatzea.

-Kualifikazioen bilakaeraren ondorioz, heziketa zikloak eskari berrietara egokitzeko azterlan eta proposamenetan parte hartzea.

-Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programen antolamendua garatzea.

-Programa moten eskaintza zehaztea.

-Beste atal eta zerbitzu batzuetako bulegoekin koordinatzea Lanbide Heziketarekin eta Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programekin zerikusia duten arloetan, batez ere ikastetxeen ekipamenduari, irakasleen prestakuntzari eta lantokietako prestakuntzari dagokienez.

-Beste administrazio eta entitate batzuekin elkarlanerako eta koordinaziorako loturak ezartzea.

-Argibideak eguneraturik dauzkan web orri bat diseinatzen eta mantentzen laguntzea.

-Lanbide Heziketako ikastetxeentzat, sarean irakasteko plataforma bat garatu eta kudeatzea.

-Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza koordinatzea, e-learning plataformen erabileraren arloan, multimedia material didaktikoak prestatzeko softwarearen arloan, freewarearen arloan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak zabaldu eta ezagutarazteko gaietan.

-Multimedia material didaktikoen prestaketa bultzatu eta garatzea, Lanbide Heziketako espezialitate guztietan sare moduan aplikatzeko.

-Espainiako eta nazioarteko bestelako administrazio, erakunde eta prestakuntza sareekin elkarlan eta koordinaziorako loturak ezartzea, on-line prestakuntzaren esparruan.

-Berariazko Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza beharrak aztertzea, ezarrita dauden heziketa zikloei dagokienez.

-Berariazko Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza beharrak aztertzea, ezarri beharreko heziketa zikloei dagokienez.

-Lanbide Heziketako irakasleen prestakuntza edo birziklatzerako bideak proposatu eta diseinatzea, enpresa arlotik hurbil dauden prestakuntza jarduera eta planen bitartez.

-Lanbide heziketako ikasketak zabaltzeko berariazko interesa duten argitalpenak editatzen eta zabaltzen laguntzea.

-Lanbide heziketako irakasleei laguntzeko material didaktikoen edizioa kudeatu eta zabaltzea.

-Lanbide Heziketako irakasleak prestatzeko urteroko plana prestatzea, Hezkuntza Departamentuak unean-unean diseinaturiko ildo estrategikoak kontuan hartuko dituena.

-Urteroko prestakuntza planeko prestakuntza ekintzak kudeatu, koordinatu, eta haien jarraipena, ebaluazioa eta ziurtapena egitea.

-Bestelako autonomia erkidego, erakunde ofizial eta ekoizpen entitateekin, Lanbide Heziketako irakasleak hobetzeko lankidetza hitzarmenak bultzatzea.

-Informazio eguneratua zabaltzeko web orri bat diseinatzen eta mantentzen laguntzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Atxikita dagoen atalaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

20. artikulua. Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua - Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoa.

Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua - Lanbide Heziketa Garatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Proiektu berrien proposamenak egitea, lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak hobetu eta garatzeko.

-Bere kudeaketaren esparruko irakaskuntza zabaldu eta ezagutarazteko ekintzak kudeatu eta koordinatzea.

-Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutuko zuzendaritza eramatea.

-Ekintzak aztertu eta proposatzea lanbide kualifikazioen sistema integratu bat zuzen ezartzeko, kontuan izanik lurraldea, Espainia eta Europa.

-Lana erraztea, ikuspuntu teknikotik, kualifikazioen sistema integratu bat Nafarroan martxan jartzean parte hartzen duten antolaketa unitateei.

-Lankidetza hitzarmenak proposatzea beste entitate nazionalekin eta nazioartekoekin, lanbide kualifikazioei buruzko, haiei lotutako prestakuntzari buruzko eta esperientziak emandako lanbide gaitasuna egiaztatzeari buruzko alderdiak garatu eta aztertzeko.

-Lankidetzarako bideak proposatzea produkzio agenteekin, enpresaburu eta langileekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren esparruan.

-Lanbide gaitasunak, edo, hala balegokio, kualifikazioak, identifikatu eta zehaztea, Nafarroako produkzio sarea garatzeko garrantzitsuak direnak.

-Gaitasuna ebaluatzeko ikustekoa duten metodologiak, teknikak eta lanabesak diseinatu, egokitu eta esperimentatzea.

-Esperientziagatik edo ezagutza eskuratzeko sistema informalengatik erdietsitako lanbide gaitasuna aitortu, erregistratu eta ziurtatzeko prozedurak kudeatzea, legezko esparruaren barruan.

-Ikastetxe, entitate eta instituzioak homologatzeko irizpideak ezartzea, legezko esparruaren barruan, lanbide gaitasuna ebaluatzean parte har dezaten.

-Kualifikazioen Institutu Nazionalarekin elkarlanean aritzea, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala prestatzeko.

-Elkarlanean aritzea Lanbide Heziketako titulu eta espezializazioak prestatzean eskuduna den administrazioarekin.

-Kualifikazioak, gaitasunak eta estandarrak proposatzea Kualifikazioen Institutu Nazionalari.

-Kualifikazioen Sistema Nazionalaren lanabesei eta ekintzei buruzko ezagutza eta hedapena sustatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

-Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroako Foru Komunitatean garatzeko laguntza baliabideak proposatu eta kudeatzea.

-Lanbide orientazioa garatzeko ekintzak sustatu eta laguntzea.

-Lanbide Heziketako titulazioak Nafarroako produkzio sektoreen beharretara egokitu eta eguneratzea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan, kualifikazioen eboluzioaren ondorioz.

-Laguntza teknikoa ematea eta elkarlanean aritzea erreferentziako ikastetxe nazionalak eta Nafarroako Lanbide Heziketako sarean integratzen diren ikastetxeak garatu eta sortzeko.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Atxikita dagoen atalaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

21. artikulua. Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoa.

Lanbide Heziketa Berriztatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Berrikuntza teknologikoaren eta didaktikoaren zaintza teknologikoa egitea, Espainiakoa eta atzerrikoa, batez ere Nafarroan gehien hedatzen ari diren sektore teknologikoetan.

-Berrikuntza teknologikorako lan-ildo estrategikoak, berrikuntza proposamenak eta proiektu berriak bultzatu eta ezartzea, lanbide heziketa hobetu eta garatzeko balio dutenak.

-Lanbide heziketako ikastetxeen berriztapen teknologikorako proiektuak garatzea.

-Berrikuntza didaktikoko ekintzak bultzatzea Lanbide Heziketako ikastetxeetan.

-Berrikuntza teknologikoa eta didaktikoa zabaldu eta orokortzea lanbide heziketako ikastetxeetan, enpresetan eta arlo horiekin zerikusia duten erakundeetan.

-Lanbide Heziketako ikastetxeak hornitzeko irizpideak ezarri eta planifikatzea.

-Berrikuntza teknologikoari eta irakasleei laguntzeko didaktikari loturiko edizio proiektuak diseinatu eta kudeatzea, heziketa ikastetxeetan, enpresetan eta haiei loturiko entitateetan zabaltzen eta orokortzen lagunduz.

-Lanbide Heziketako ikastetxeetako sare informatikoak hobetzen eta optimizatzen duten ekintzak bultzatu eta koordinatzea.

-On-line prestakuntzari loturiko berrikuntza proiektuak koordinatu eta haien gainean aholkatzea.

-Multimedia material didaktiko berritzaileak eta multimedia instalazio eta gela interaktiboak sortzeko koordinazio eta sustapen lana egitea.

-Ikasketa horien berriztatze arloan beste administrazio, entitate eta enpresa batzuekin elkarlanerako eta koordinaziorako loturak ezartzea.

-Berrikuntzetarako orri elektroniko bat (web-gunea) diseinatzen eta mantentzen laguntzea, interneten bidez berrikuntzako gaiak ikastetxe eta enpresetara zabaltzen laguntzeko.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Atxikita dagoen atalaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

22. artikulua. Lantokietako Prestakuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoa.

Lantokietako Prestakuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Lanbide Heziketako ikasleen lantokietako prestakuntza planifikatzea, kudeatzea eta koordinatzea.

-Lantokietako prestakuntzaren programazioari eta jarraipenari dagokienez, enpresako arduradunen prestakuntza koordinatzea.

-Entitate laguntzaileen katalogoa prestatu eta eguneratzea, heziketa zikloen lanbide profilen arabera.

-Lantokietako prestakuntza izeneko modulua ezarri eta abiarazteko azterlanak egitea.

-Lanbide Heziketa arautuko ikasle tituludunak lanbideratzeari, haien bilakaerari eta haien espektatibei buruz azterlanak egitea.

-Heziketa programei dagokienez, Lanbide Heziketa irakasten duten ikastetxeen eta gizarte eta lan arloko estamentuen artean elkarlanerako loturak eta eskolaren eta enpresaren arteko elkarlanerako bestelako esparruak sustatzea.

-Hezkuntza Departamentuak lantokietako prestakuntzarako ematen dituen diru-laguntzak tramitatu eta kudeatzea.

-Lanbide Heziketa Europar Batasuneko edo bestelako erakundeetako funtsen bidez finantzatzeko aukerak aztertzea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin koordinaturik.

-Langileen eta langabeen prestakuntza beharrak aztertzea, baita Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeek etengabeko prestakuntzaren eta lan bidezko prestakuntzaren arloetan eskaintzen dituzten aukerak ere, haien ezaugarri eta gorabeherak kontuan hartuz.

-Behar horiei erantzuna emateko, ikastetxeen jarduketa ildoak planifikatu eta etengabeko prestakuntzaren eta lan bidezko prestakuntzaren arloetan eskumena duten erakundeei proposatzea.

-Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan lan bidezko prestakuntzako eta etengabeko prestakuntzako ekintzak kudeatu eta haien jarraipena eta ebaluazioa egitea.

-Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeei aholku ematea langileen etengabeko prestakuntzari eta langabeen lan bidezko prestakuntzari loturiko gaietan.

-Erakundeen ekintzak garatzea, enpresaren eta lanbide heziketako ikastetxeen sarearen arteko loturak hobetzen dituztenak, prestakuntza enplegura hobeki egokitzeko.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Atxikita dagoen atalaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

23. artikulua. Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoa.

Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ikastetxeek nazioarteko mugikortasun proiektuetan parte har dezatela sustatzea, ikasleen lan proiekzioari dagokionez.

-Ikastetxeak bultzatzea lanbide heziketaren helburuekin zerikusia duten nazioarteko proiektuetan parte har dezaten.

-Irakasleei atzerrian eguneratze eta hobekuntza profesionala egiten laguntzea, nazioarteko programek eskaintzen dituzten aukeren bidez.

-Espainiako edo atzerriko bestelako erakundeekin harremanak izateko aukerak aztertu eta haiekin harremanetan hastea, Hezkuntza Departamentuak lanbide heziketari buruzko interes komuneko proiektuetan parte hartzeko edo elkarlanean aritzeko.

-Nazioarteko ekintza eta proiektuak planifikatu, garatu eta haien jarraipena egitea, haiek kudeatzea kontratuei eta ekonomiari dagokienez, eta erakunde eskudunen aurrean justifikatzea.

-Hezkuntza Departamentuak bultzaturiko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Atxikita dagoen atalaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

5. atala. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua

24. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoa.

-Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoa.

-Prestakuntza Programen Bulegoa.

-Kalitatearen Bulegoa.

2. Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoa eta Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa Unibertsitateen Atalari atxiki zaizkio.

Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoa, Prestakuntza Programen Bulegoa eta Kalitatearen Bulegoa Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari atxiki zaizkio.

25. artikulua. Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoa.

Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Goi mailako irakaskuntzaren esparruan egiten diren laguntza deialdiak tramitatu eta gainbegiratzea.

-Hezkuntza Departamentuko Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoarekin eta Beka Bulegoarekin elkarlanean aritzea, goi mailako irakaskuntzetarako laguntzak aztertu, kudeatu eta tramitatzeko orduan.

-Nafarroako Unibertsitate Publikorako transferentzia ekonomikoak kudeatzea.

-Unibertsitateko beste zentro batzuetarako diru-laguntzak kudeatzea.

-Goi mailako Irakaskuntzaren Atalaren berariazko kudeaketa administratiboa kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuko eta beste departamentuetako unitate administratiboekin elkarlanean aritzea, Nafarroan goi mailako irakaskuntzaren plangintza garatzeko.

-Goi mailako irakaskuntzako ikasleen mugikortasunari eta praktikei buruzko programak diseinatzen eta aurrera eramaten laguntzea, Hezkuntza Departamentuak eskatuz gero.

-Ikasleak mugitzeko laguntzetarako deialdiak tramitatzea eta laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea, konparazio batera, Erasmus, Seneca eta beste.

-Goi mailako Irakaskuntzarako Europako Esparruaz eta Unibertsitateei buruzko Lege Organikoa Foru Komunitatean garatzeko moduaz, eskatzen zaizkion azterlan eta txosten teknikoak tramitatzea.

-Redined datu baseko sarearen funtzionamendurako hitzarmenen jarraipena egitea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Nafarroako Estatistika Institutuak eskatzen dituen datu estatistikoak biltzea eta Estatistika Planetako fitxak zehaztea.

-Unibertsitateko Informazio Sistema Integratuan laguntzea, Hezkuntza Departamentuko datuak emanez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko datuak baliozkotuz eta unibertsitateko adierazleak prestatzean parte hartuz.

-Bere eskumen esparruan barruaren, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

26. artikulua. Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoa.

Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ikerketarako laguntzen deialdietako kudeaketa administratibo eta ekonomikoa tramitatu eta gainbegiratzea eta horren inplementazioa kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuko Goi Mailako Irakaskuntzaren Bulegoarekin eta Beka Bulegoarekin elkarlanean aritzea, goi mailako irakaskuntzetarako laguntzak aztertu, kudeatu eta tramitatzeko orduan.

-Ikerketarako laguntzen deialdien jarraipena eta ebaluazioa egiteko datu estatistikoak biltzea.

-Ikerketako programa nazional eta nazioartekoetan parte hartzen duten ikertzaileei informazioa, aholkuak eta laguntza ematea.

-Nafarroako ikertzaileek eta ikerketa zentroek ondoko programetan parte hartzea bultzatzea: Ikerketa Zientifikorako, Garapenerako eta Berrikuntza Teknologikorako Plan Nazionaleko programak; Europako Esparru Programa, Nafarroako Plan Teknologikoa, edo Ikerketa Zientifikorako Zentro Nagusiak, unibertsitateko ikerketaren arloan eskuduna den ministerioak edo beste edozein erakundek sustatutako beste programa batzuk.

-Ikertzaileen Mugikortasunerako Europako Sarearen eskualdeko nodoa kudeatzea.

-I+G+Bko Nafarroako sistemako erakundeekin elkarlanean aritzea beren eskaintza zientifiko eta teknologikoaren zabalkundean, eta ikertzaileak sartzeko prozesuetan aholku ematea.

-Hezkuntza Departamentuaren jarduera zientifiko eta teknologikoaren plangintzan eta araudiaren prestakuntzan parte hartzea.

-Ikerkuntzaren arloko programen batzordeetan eta lantaldeetan parte hartzea, eskualdekoetan, estatutukoetan eta nazioartekoetan.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Bere eskumen esparruaren barruan, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

27. artikulua. Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoa.

Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berriztapen Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Irakasleentzako Laguntza Zentroak antolatu eta abian jartzeko arau eta jarraibideak proposatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroetako langileen barne prestakuntza koordinatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroen jardunaren ebaluazioa zuzentzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroekin bat, prestakuntza jardueren erregistro bat prestatu eta mantentzea eta jarduera horiek erregistratu eta ziurtatzeko jarraibideak proposatzea.

-Datu base erkidea eta Irakasleentzako Laguntza Zentroen jarduketa koordinatzea.

-Irakasleek etengabeko prestakuntzako ekitaldietan parte hartzeko laguntza, baimen eta lizentziak lortzeko deialdiak prestatu, horien jarraipena egin eta horien gaineko ebazpena proposatzea.

-Prestakuntza Sarea abian jartzeko eta haren jarraipena egiteko esleituriko baliabideen arabera, aurrekontuak betetzeaz arduratzea.

-Lan taldeak koordinatu eta haien jarraipena egitea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroak eta haien eranskinak sortu, eraldatu eta aldatzeko proposamenei buruz txostenak egitea.

-Hezkuntza Departamentuko beste bulego batzuekin elkarlanean aritzea, hala xedatzen denean.

-Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

-Baliabide didaktikoen zabalkundea egin eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

28. artikulua. Prestakuntza Programen Bulegoa.

Prestakuntza Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Irakasleen prestakuntzaren kalitatea ebaluatu eta hobetzeko ekintzak bultzatu eta koordinatzea.

-Irakasleak prestatzeko eduki eta prozesuen kalitatea hobetzen duten ekintzak bultzatu eta koordinatzea, ebaluazio egokitik abiaturik.

-Nafarroako Foru Komunitateko Irakasleen Urteko Prestakuntza Plana prestatzeko prozesua planifikatu eta horretarako osatzen diren lan taldeak koordinatzea.

-Irakasleen Urteko Prestakuntza Plana gauzatzeko baldintzak aztertu eta baloratzea eta hobeki garatzeko neurriak proposatzea.

-Irakasleen Prestakuntza Atalak zuzenean bultzatu eta garatu behar dituen prestakuntza programen garapena planifikatu eta kudeatzea.

-Irakasleak prestatzeko jarduerak garatzeko prozedura administratiboak kudeatzea.

-Hezkuntza Departamentuko beste bulego batzuekin elkarlanean aritzea, hala xedatzen denean.

-Unibertsitateetako ikastetxe eta erakundeekiko lankidetza hitzarmenak proposatzea, irakasleen hasiera bateko eta etengabeko prestakuntza garatzearren.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

29. artikulua. Kalitatearen Bulegoa.

Kalitatearen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Foru Komunitateko ikastetxeetan kalitate prozesuak zabaltzea eta, hala bada, abian jartzea.

-Etengabeko hobekuntzaren kultura bultzatzea ikastetxeetan eta hezkuntzako administrazioan, horrela ikasleen, irakasleen, familien eta gizarte osoaren behar eta nahiei erantzun ahal izateko.

-Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena bultzatzea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.

-Kalitate Sareen lana koordinatu, lagundu eta sustatzea Nafarroako ikastetxe publikoetan.

-Prestakuntza jardueren eta aplikazio informatikoen garapena planifikatu eta kudeatzea.

-Kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluaziorako sistemak ezartzea.

-Eskola erakundeetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

-Aurrekontuen exekuzioa kudeatzea esleitutako baliabideen barruan, programatutako jarduerak aurrekontura egokituz.

-Kalitatea aitortzeko ziurtagiriak kudeatzea Kalitatea kudeatzeko sistemetan.

-Kanpoko erakundeekiko harremanak sustatzea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioa, etab.).

-Hezkuntza Departamentuko beste bulego batzuekin elkarlanean aritzea, hala xedatzen denean.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

6. ATALA. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

28. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoa.

-Eskolatze Bulegoa.

2. Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoa eta Eskolatze Bulegoa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari atxiki zaizkio zuzenean.

29. artikulua. Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoa.

Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagozkion espediente administratiboen tramitazioa eta jarraipena koordinatzea, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe eta programek igortzen dituztenena, hain zuzen ere.

-Artxiboa antolatzea eta hori osatzen duten agiriak kontrolatzea.

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzua osatzen duten ikuskatzaileei laguntza administratiboa ematea.

-Eskolatze Bulegoari laguntza administratiboa ematea, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendariak eskatuz gero.

-Telefonoz eta bide administratiboaren bidez aurkezten diren eskariei kasu egin eta, hala bada, behar den moduan bideratzea.

-Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaritzak agintzen dion beste edozein eginkizun.

30. artikulua. Eskolatze Bulegoa.

Eskolatze Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Eskolatze Batzordean parte hartzea. Bulegoko burua bertako kidea izanen da eta idazkari lanetan arituko da.

-Guraso eta tutoreei, ikasleei eta ikastetxeei berei argibideak eta aholkuak ematea eskolatze prozesuari buruz.

-Telefonoz eta bide administratiboaren bidez aurkezten diren eskari eta galderei kasu ematea eta, hala bada, behar den moduan bideratzea.

-Eskolatze prozesuei buruzko argibide materialak prestatzen parte hartzea.

-Eskolatze Batzordeari dagozkion espediente administratiboak tramitatu eta haien jarraipena egitea, baita haiek informatizatu, artxibatu eta kontrolatzea ere.

-Ikasleei eta haien familiei orientabideak eta argibideak ematea hezkuntza sistemak eskaintzen dituen ikasketa aukerei buruz.

-Eskolatze Batzordeak hartzen dituen erabakiak ikastetxeei eta familiei jakinaraztea.

-Ikasleen, eskabideen eta eskolatzeari buruzko bestelako kontuen datu base informatizatuak mantentzea.

-Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak agintzen dion beste edozein eginkizun.

7. atala. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala

31. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko 0-3 urteko Haurren Atalak 0-3 urteko Haurren Bulegoa du atxikia.

32. artikulua. 0-3 urteko Haurren Bulegoa.

0-3 urteko Haurren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Haur Hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza eskaintzaren plangintza egiten parte hartzea.

-Ikastetxeetako titularrei aholku ematea eta hitzarmenak prestatzea, tramita daitezen.

-Diru-laguntzen eta finantziazioko beste gastu batzuen espedienteak tramitatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

-Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

-Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzen laguntzea.

- Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamenduko irizpideak zabaldu eta aplikatzea, atalak emandako jarraibideen arabera.

-Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

- Prebentzio eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

-Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko sostengua ematea.

-Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena prestatzen parte hartzea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Hezkuntza esperientziak sustatu eta zabaltzea, eta haiek garatzeko proposamenak egitea.

-Landa eskolen eta osatu gabeko eskolen kudeaketan, proposamenean, kasu egitean eta antolaketan laguntzea, atalaren jarraibideen arabera.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteak tramitatzea.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

II. KAPITULUA. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Giza Baliabideen Zerbitzua

33. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoa.

-Langileriaren Plantillaren Bulegoa.

-Langileen Afera Tekniko Administratiboen Bulegoa.

2. Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoa Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio.

Langileriaren Plantillaren Bulegoa Deialdien Atalari atxiki zaio.

Langileen Afera Tekniko Administratiboen Bulegoa Plangintza Atalari atxiki zaio.

34. artikulua. Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegoa.

Kontrol Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Giza Baliabideen Zerbitzura igorritako dokumentazio osoa kontrolatzea.

-Araubide Juridikoaren Atalak zerbitzuaren eskumenekoak diren arloetan ezarririko irizpideak betearaztea.

-Giza Baliabideen Zerbitzuaren eskumenekoak diren espediente administratiboak tramitatzea.

-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenak kontrolatu, haien jarraipena egin eta igortzea.

-Zerbitzuak emandako agiriak kontrolatu eta artxibatzea.

-Hezkuntza Departamentuko langileen erregistroak eta agiriak mantentzea eta egunean edukitzea: izendapenak, jabetza hartzea, kargu uzteak, eta langileen gaineko beste gorabehera batzuk.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

35. artikulua. Langileriaren Plantillaren Bulegoa.

Langileriaren Plantillaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza Departamentuko plantilla organikoa kontrolatzea eta gaurkotzea.

-Ikastetxeetako zuzendaritza karguen proposamenak tramitatzea, Hezkuntza Departamentuko organo eskudunekin lankidetzan.

-Lanpostuak atxiki, amortizatu, bihurtu eta sortzeko proposamenak prestatzea.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

36. artikulua. Langileen Afera Tekniko Administratiboen Bulegoa.

Langileen Afera Tekniko Administratiboen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Administrazio arloan, ikertu, aztertu eta aholkatzeko lanak egitea.

-Giza baliabideak kudeatu eta ebaluatzeko tresna berriak sartzea.

-Giza baliabideak eta prozedurak kudeatzeko sistemen proiektuak planifikatu, ezarri, gauzatu eta kudeatzea.

-Informazioa kudeatzeko sistemen ezarpena bultzatzeko behar diren berrikuntzak aztertzea, arloan eskumena duen unitateak ezarririko jarraibideen arabera.

-Helburuak egoki betetzeko, bere kudeaketa esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.

2. atala. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua

37. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

–Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoa.

–Lan eta Administrazio kontratudunen Nominen Bulegoa.

–Gizarte Aseguruen Bulegoa.

–Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoa.

–Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa.

–Beka Bulegoa.

2. Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari atxiki zaizkio Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoa, Lan eta Administrazio kontratudunen Nominen Bulegoa, Gizarte Aseguruen Bulegoa eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoa.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari atxiki zaizkio Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa eta Beka Bulegoa.

38. artikulua. Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoa.

Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Funtzionarioen nominak egin eta justifikatzea.

-Hartzekoen ordainketa eta atxikipenak kudeatzea.

-Langileentzako ziurtagiri ekonomikoak.

-Langileen eragiketa ekonomikoen erregistroa, kontabilitateari eta aurrekontuei dagokienez.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

39. artikulua. Lan eta Administrazio Kontratudunen Nominen Bulegoa.

Lan eta Administrazio Kontratudunen Nominen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Lan eta administrazio kontratudunen nominak egin eta justifikatzea.

-Lan eta administrazio kontratudunen ziurtagiri ekonomikoak.

-Lan eta administrazio kontratudunen eragiketa ekonomikoen erregistroa, kontabilitateari eta aurrekontuei dagokienez.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

40. artikulua. Gizarte Aseguruen Bulegoa.

Gizarte Aseguruen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Gizarte Segurantzako alta eta bajak.

-Gizarte Segurantzako Diruzaintzarekiko kudeaketa eguneratua izatea.

-Langileriaren kapitulu honetako eragiketa ekonomikoen erregistroa, kontabilitateari eta aurrekontuei dagokienez.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

41. artikulua. Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoa.

Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ikastetxe itunduetako irakasleen nomina tramitatu eta ordaintzea.

-Langile horiei dagozkien Gizarte Segurantzako inprimakiak eta kuoten ordainketa.

-Ikastetxe itunduetako langileei dagokienez, agintzen zaion beste edozein eginkizun.

42. artikulua. Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoa.

Ikastetxeak Finantzatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

–Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoek funtzionamendu gastu arruntetarako eta irakaskuntza jardueretarako behar dituzten kredituak aztertu, proposatu eta ordaintzeko agintzea, eta horietatik zenbait gastu egiteko baimena ematea.

–Udaletarako eta beste toki entitate batzuetarako diru-laguntzak proposatu eta kudeatzea, haien menpeko eskola-kontzentrazioen eta bestelako ikastetxeen funtzionamendurako, alde batera utzita inbertsio, obra eta ekipamendurako diru-laguntzak.

–Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak proposatu eta kudeatzea.

–Ikastetxe pribatuetarako hezkuntza itunen eta diru-laguntza arautuen modulu ekonomikoak aztertzea eta proposatzea.

–Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

43. artikulua. Beka Bulegoa.

Beka Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Goi mailako ikasketetarako eta unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko zein bereziko ikasketetarako beken eta laguntzen deialdi arruntak proposatzea.

-Beka espedienteen ordainketa kudeatzea, tramitatzea, kontrolatzea eta proposatzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

3. atala. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua

44. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Kontratazio Bulegoa.

-Zerbitzu Osagarrien Bulegoa.

-Eraikuntza Bulegoa.

-Erosketa Bulegoa.

-Mantentze-lanen Bulegoa.

2. Kontratazio Bulegoa eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoa Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari atxiki zaizkio.

Eraikuntza Bulegoa Obra Atalari atxiki zaio.

Mantentze Lanen Bulegoa eta Erosketa Bulegoa Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Atalari atxiki zaizkio.

45. artikulua. Kontratazio Bulegoa.

Kontratazio Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Obra, hornidura, mantentze-lan eta laguntza teknikorako kontratuen tramitazioa.

-Kontratistei eskatzen zaizkien berme eta gainerako agiriak kontrolatzea.

-Obra, mantentze-lan, hornidura eta laguntza teknikorako kontratuen aldaketak proposatzea.

-Obra, mantentze-lan, hornidura eta laguntza teknikorako kontratuak bukatutzat emateko proposamenak egitea.

-Kontratuen amaiera eta artxiboa.

-Kontratazioari buruz agintzen zaion beste edozein eginkizun.

46. artikulua. Zerbitzu Osagarrien Bulegoa.

Zerbitzu Osagarrien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan, garraioan eta jantokietan dauden beharren plangintza egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin elkarlanean.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetarako garraio eta jantokiko eskola zerbitzu osagarriekin zerikusia duten jardueren deialdia egitea proposatzea eta haiek kudeatzea eta tramitatzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

47. artikulua. Eraikuntza Bulegoa.

Eraikuntza Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza Departamentuko obra espedienteak kudeatu, haien jarraipena egin eta kontrolatzea.

-Hezkuntza arloko obretarako diru-laguntzen deialdiak kudeatu, haien jarraipena egin eta kontrolatzea.

-Obra, hornidura, ekipamendu eta laguntza teknikoko kontratuak arautu behar dituzten klausulak aztertzea, prestatzea eta onesteko proposatzea.

-Horniketaz arduratzen den unitatearekin, obra bukatutakoan behar diren altzari, ekipamendu eta bestelako beharrak koordinatzea.

-Nafarroako Gobernuaren web orrian obrei buruzko espediente eta esleipenak argitaratzen direla begiratzea.

-Bere kudeaketa esparruan, udalekiko lankidetza hitzarmenak prestatu, proposatu eta tramitatzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

48. artikulua. Erosketa Bulegoa.

Erosketa Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Foru Komunitateko ikastetxeetako eta Hezkuntza Departamentuko bulegoetako ekipamendu beharrak aztertu eta baloratzea.

-Foru Komunitateko ikastetxeetako eta departamentuko bulegoetako ekipamendurako inbertsioak planifikatu, koordinatu eta programatzea.

-Foru Komunitateko ikastetxeetako eta Hezkuntza Departamentuko lokal eta instalazioetako urteroko ekipamendu plana antolatzea.

-Ikastetxeetako ekipamendua eta Hezkuntza Departamentuko lokal eta instalazioetako orotariko ekipamendua erosteko proposamenak egitea.

-Hezkuntza maila guztietan, eskolako ekipamendua ebaluatu eta kontrolatzea.

-Fitxa teknikoen katalogoa prestatzea, eskolak eta, oro har, departamentuko bulegoak hornitzeko erosten diren gaien ezaugarriak zehaztuz.

-Ikastetxeetako eta Departamentuko bulegoetako inbentario sistemak antolatu eta mantentzea, ikastetxeen kudeaketarako programen barruan.

-Obra, hornidura, ekipamendu eta laguntza teknikoko kontratuak arautu behar dituzten klausulak aztertzea, prestatzea eta onesteko proposatzea.

-Ikastetxe bakoitzean dauden baliabideak erabili eta egokitzeko modua zehaztea, horretarako aurrekontuak prestatuz eta behar diren kudeaketak eginez, arlo bakoitzeko irakasle eta espezialistekin elkarlanean.

-Hornidurari buruzko urteko planaren berri ematea ikastetxeei.

-Eskoletako ekipamenduaren urteroko programak gauzatzeko prozedura administratiboak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Kontratu Publikoei buruzko Foru Legean kontratazio eta esleipenerako zehazten diren prozeduren bidez.

-Erositako ekipamenduaren harrera eta martxan jartzea kontrolatzea, eta bidezko diren erreklamazioak egitea.

-Kasuan kasuko departamentuan erosketez arduratzen den unitate administratiboari Hezkuntza Departamentuko bulegoen hornidura beharrak jakinaraztea, kasuan kasuko txostenak prestatu ondoren.

-Departamentuko Biltegi Nagusiko altzariak eta ekipamendua antolatu eta kontrolatzea, eta, orobat, soberako eskola materiala berreskuratu, konpondu eta, eskola sistemaren beharren arabera, banatzea.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren aldizkarien harpidetzarako plana mantendu eta eguneratzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

49. artikulua. Mantentze-lanen Bulegoa.

Mantentze-lanen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Edonolako instalazioetan segurtasun arauak betetzen direla begiratzea, jantokietako osasuna barne.

-Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalarekin elkarlanean aritzea, Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetan eta Hezkuntza Departamentuan arriskuak saihesteko.

-Ikastetxe berriak eraikitzeko obren proiektuak aztertzea, Obra Atalarekin koordinaturik.

-Zerbitzuak kontratatzen dituen obren jarraipena egiten laguntzea Obra Atalari.

-Ikastetxeetako instalazioak ikuskatzea, udalenak barne, eta bidezko diren txostenak ematea.

-Igogailuetako instalazioen, berokuntzaren, jantokien, suteetarako instalazioen eta abarren mantentze-lanetarako laguntza teknikoko kontratuen arauak proposatzea.

-Telekomunikazioetako arduradunekin telefonoguneetako instalazioak, sare informatikoko kableak eta abar kontrolatu eta koordinatzea.

-Erosketa Bulegoarekin batera, arriskuren bat dakarten erosketetako segurtasunari buruz indarra duten arauak betetzen direla begiratzea.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako eta departamentuko garbiketa kontratuen kontratazioa planifikatzea eta kontratuak betetzen direla begiratzea.

-Ikastetxeetako mantentze-lanak planifikatu eta presakoez arduratzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

4. atala. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren
eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzua

49 bis artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

-Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoa.

-Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa.

-Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa.

-Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa.

2. Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoa Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalari atxiki zaio.

Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa eta Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atalari atxiki zaizkio.

49 ter artikulua. Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoa.

Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetarako eskola kudeaketaren aplikazioak garatu, mantendu eta eguneratzea.

-Hezkuntzari buruzko estatistika bildu, araztu eta ustiatzea eta Nafarroako eta Estatuko estatistika institutuekin elkarlanean aritzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

49 quater artikulua. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzeko Bulegoa.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Curriculumean Txertatzea Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza sisteman teknologia berrien erabilera sustatu eta bultzatzea, eta haiek curriculumetako arlo eta ikasgaietan txerta daitezela sustatzea.

-Irakasleentzako Laguntza Zentroetako teknologia berrietako aholkulariak koordinatzea.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ikastetxeetara zabal daitezela sustatzea, Irakasleentzako Laguntza Zentroko teknologia berrietako aholkularien sarea kudeatuz.

-Irakasleen urrutiko prestakuntza kudeatu eta koordinatzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez, Prestakuntza Atalarekin elkarlanean.

-Interneterako hezkuntza edukien prestaketa sustatu, kudeatu eta koordinatzea, ikastetxeetako ikasleek erabil ditzaten.

-Teknologia berriei eta hezkuntzari buruzko kontu guztietan beste departamentu batzuekin, beste autonomia erkidego batzuekin eta Hezkuntza Ministerioarekin elkarlanean aritzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

49 quinquies artikulua. Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoa.

Hezkuntzako Sistema eta Sareen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" programarako sistemak, aplikazioak, zerbitzuak eta konektibitatea garatu, mantendu, administratu eta kudeatzea.

-Educa ikastetxeak kudeatzeko programari eusten dioten sistemak mantentzeaz, administratzeaz eta garatzeaz arduratzea.

-Ikastetxeetako komunikazio sistemak eta informatikako ekipamenduak planifikatu eta mantentzea.

-"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" programako informatika eta komunikazio sistemen erabiltzaileei (ikastetxeei eta irakasleei) laguntza eta sostengua ematea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

49 sexties artikulua. Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoa.

Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Heziketan ardurakidetza sozialaren kultura sustatzen laguntzea atalburutzari, zehazki, familien, irakasleen eta, oro har, ikastetxeen baterako ahalegina, parte-hartzea eta lankidetza bultzatuz.

-Familietan eta ikastetxeetan egindako hezkuntza lana sendotzen lagunduko duten hezkuntza balioak eta bertute zibikoak bultzatzen laguntzea gizarte inguruneetan; hala nola, errespetua, ahalegina, ongi egindako lana, erantzukizuna, jarraikitasuna, ordena, ekimena, sormena, gaitasun estetikoa, leialtasuna, hobetzeko nahia, kontsumo arduratsua, kiroltasuna, frustrazioaren aurreko erresistentzia, konpromisorako gaitasuna, bakea, denen onura kontuan hartzen duen herritartasun aktiboa...

-Laguntza ematea irakasleen aginte morala bultzatzeko eta beren lanbidea birbaloratzeko, gizartean izan beharreko prestigioa berreskuratzeko, bidezko autoestimua handitzeko eta hezkuntza lanetan aritzen direnen konpromiso etikoa sustatzeko.

-Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza etengabe hobetzen laguntzea, bai hezkuntza komunitateko kide guztien artean harreman positiboak erraztuz, bai ikastetxeetan harremanetarako eta bizikidetzarako forma positiboen ikaskuntza bera erraztuz, bizitza pertsonal eta sozialera bideraturik.

-Pertsona guztiei tratamendurako duintasun eta errespetu bera dagokiela sustatzea, hezkuntza sistematik bidegabeko bazterkeria mota guztiak desagerrarazteko lan eginez, konparazio batera: sexuan, jatorrian, osasunean, desgaitasunetan, gizarte edo kultur egoeran, sinesmenetan edo beste edozein alderditan oinarrituriko bazterkeriak.

-Gainerako zerbitzuekin lankidetzan aritzea ikasleak ikastetxeetan txertatzeko eta bikaintasuna lortzeko.

-Hala irakasleei nola familiei eta ikasleei laguntzeko egiturak eta prozedurak ezartzea, mota guztietako jazarpen eta indarkeria arazoei heldu eta konpontzeko, eta arazoak modu baketsuan, elkarrizketan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituz konpontzeko kultura sustatzea.

-Irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatzea bizikidetzari buruzko gaietan.

-Bizikidetzarako Aholkularitzaren bitartez, bereziki:

a) Bizikidetza hobetzera eta hobeki garatzera bideratutako plan, jarduera, kanpaina eta materialak bultzatu eta zabaltzea.

b) Irakasleen Prestakuntzako Atalarekin bat, bizikidetzaren eremuko prestakuntza programak diseinatu eta proposatzea eta, behar izatera, prestakuntza hori ematea.

c) Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientziak Foru Komunitateko ikastetxeen artean truka daitezen bultzatzea.

d) Hezkuntza komunitateko sektoreei aholku ematea, eta egiten zaizkion kontsulta guztiei erantzutea Hezkuntza Departamentuak ezarritako mekanismoen bidez, eskolako jazarpena, indarkeria eta tratu txarrak direla eta; orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuetan.

e) Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzean.

f) Ikastetxeetako gatazkak direla-eta laguntza eskaerei erantzutea eta gatazka horien konponketan esku hartzea, inguruabarrek hala eskatzen dutenean edo inplikatutako edozeinek idatziz eskatzen duenean.

g) Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak aholkularitzaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza, planifikatu, prestatu eta ematea.

-Esleitzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak dituenetatik.

III. KAPITULUA. Idazkaritza Tekniko Nagusia

50. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:

-Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

-Erregistro Bulegoa.

-Argibide eta Agiri Bulegoa.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

-Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoa.

2. Laguntza Juridikoaren Bulegoa Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio.

Erregistro Bulegoa eta Argibide eta Agiri Bulegoa Araubide Administratiboaren Atalari atxiki zaizkio.

Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxiki zaio.

Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoa Modernizazio Atalari atxiki zaio.

51. artikulua. Laguntza Juridikoaren Bulegoa.

Laguntza Juridikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza Departamentuko unitate organikoei sostengu eta laguntza juridikoa ematea.

-Esleitzen zaizkion administrazio espedienteen gaineko txosten juridikoak egitea.

-Atxikita dagoen atalak emandako jarraibideen arabera, zerbitzu juridikoen txostena behar duten espedienteak egoki tramitatzen direla begiratzea eta koordinatzea.

-Departamentuko zerbitzuek proposatutako administrazio espedienteak tramitatzea.

-Idazkaritza Tekniko Nagusiko gainerako organoekin lankidetzan arituz, kontseilariak Nafarroako Gobernuari igortzen dizkion departamentuko gaien espedienteak tramitatzea.

-Auzitegiek eskatzen dituzten espedienteen igorpenak prestatzea.

-Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

-Departamentuko espediente administratiboen artxiboaren funtzionamendua antolatzea.

-Zirkuitu administratiboak hobetu eta arrazionalizatzeko behar diren berrikuntzak proposatzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atxikita dagoen atalak esleituak dituenetatik.

52. artikulua. Erregistro Bulegoa.

Erregistro Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Departamentuan sartzen diren eta Idazkaritza Tekniko Nagusitik ateratzen diren dokumentuen erregistroa kudeatzea.

-Dokumentuak konpultsatu eta kautotzea, eta ezarritako tasak kobratzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

53. artikulua. Argibide eta Agiri Bulegoa.

Argibide eta Agiri Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Departamentuko informazioa zabaltzeko helburua duten jarduera guztiak egitea.

-Jendearen kontsultei zuzeneko arreta ematea, eta orientabideak ematea Hezkuntza Departamentuaren eskumenekin zerikusia duten alderdi guztietan.

-Departamentuari eskatzen zaizkion inprimaki, ziurtagiri eta bestelako dokumentuak helaraztea interesdunei.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

54. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa.

Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Ikastetxe publikoen diru-sarrera eta gastuen kudeaketa kontrolatzea bakoitzak kudeatzeko duen autonomiaren barrenean, ikastetxeek hezkuntza zerbitzuak emateagatik kobratzen dituzten prezioen baimenak tramitatzea eta, orobat, ikastetxe publikoek altzariak eta ekipamenduak erosteko baimen eskaerak Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian tramitatzea.

-Ikastetxe publikoek kudeatzen dituzten Nafarroako Gobernuaren banku-kontuei buruzko jarduketak tramitatzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Diruzaintzaren aurrean.

-Diru-sarreren eta ordainketen espedienteak tramitatzea.

-Agintzen zaion beste edozein eginkizun, atalari esleitutakoen artean.

54. bis artikulua. Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoa

Informazio Sistemen Modernizazioa Bultzatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Hezkuntza Departamentuko informazio sistemen modernizazioa eta hobekuntza sustatzea.

-Baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak kudeatu eta koordinatzea Hezkuntza Departamentuko kudeaketa jarduerei euskarri ematen dieten sistemak garatu eta eboluzionatzeko.

-Modernizazio proiektuak inplementatzeko laguntza teknikoa ematea.

-Segimendua eta monitarizazioa egitea Hezkuntza Departamentuko informazio sistemak hobetzeko planei eta proiektuei.

-Beste edozein ataza aurreikusitako eginkizunak garatzeko Modernizazio Atalerako.

IV. KAPITULUA. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

55. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

1. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoak Programen Bulegoa du atxikita.

2. Programen Bulegoa Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoari atxikita dago zuzenean.

56. artikulua. Programen Bulegoa.

Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Erakundearen eskumeneko espediente administratiboak tramitatu eta artxibatzea.

-Aurrekontuen exekuzioa kudeatzea, erakundearen funtzionamendurako esleitu zaizkion baliabideen mugen barrenean.

-Erakundeak hobeki jarduteko beharrezkoa den materiala erosi eta kudeatzea.

-Institutuaren liburutegiaren kudeaketa orokorraz arduratzea, eta hango ikus-entzunezko materialaren eta funts bibliografikoen erregistroa eta sailkapena egitea.

-Langileen asistentziaren kontrol administratiboa.

-Bulegoaren antolamendua eta jarduna hobetzeko txostenak eta proposamenak egitea.

-Bere helburuak egoki betetzeko, agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Izendapenak.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

-Euskara Sustatzeko Bulegoko buruaren izendapena, hemendik aurrera Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burua izanen baita.

-Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko buruaren izendapena, hemendik aurrera Hezkuntza Hedapenaren Bulegoko burua izanen baita.

-Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan Integratzeko Bulegoko burua, hemendik aurrera Hezkuntzako Esku-hartzearen Koordinaziorako Bulegoko burua izanen baita.

-Lanbide Hastapenerako Programen Bulegoko burua, hemendik aurrera Lanbide Heziketa eta Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programak Antolatzeko Bulegoko burua izanen baita.

-Prestakuntza Lantokietan Bideratzeko Bulegoko burua, hemendik aurrera Lantokietako Prestakuntzaren eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoko burua izanen baita.

-Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntzaren Bulegoko burua, hemendik aurrera Lanbide Heziketako Irakasleen Prestakuntzaren eta Garapenaren Bulegoko burua izanen baita.

-Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burua, hemendik aurrera Langileriaren Plantilla Bulegoko burua izanen baita.

-Irakasle Funtzionarioen Nomina Bulegoko burua, hemendik aurrera Langile Funtzionarioen Nominen Bulegoko burua izanen baita.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe uzten da Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 11n emandako 203/2007 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituena.

Azken Xedapen Bakarra

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa