(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

467/2013 Ebazpena, irailaren 13koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Plan Estrategikoa onesten duena, 2013-2017 aldirako

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2013ko 197. NAOn argitaratua, urriaren 11n. Aldaketa: 189/2014 Ebazpena, maiatzaren 12koa)

Atarikoa

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak hainbat neurri jasotzen ditu zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko eta hobetzeko.

Ebaluatzeko eta hobetzeko esparru honen barnean, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua, jakinik zer erronka planteatzen dituen ezagutzaren gizarteak, eginahal handia egiten ari da azkeneko urteetan, kalitatea kudeatzeko prozedurak, metodoak, teknikak eta tresnak ezartzeko.

Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren bidez, xedatu zen Ikuskapen Zerbitzuak Plan Estrategiko bat izanen zuela.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hausnarketa eta planifikazio estrategikoa sartu zituen bere kudeaketa sisteman, irailaren 24ko 416/2008 Ebazpenaren bidez (ebazpen horren bidez lehenbiziko Plan Estrategikoa, 2008-2012 aldirakoa, onetsi zen).

Gaur egun, hezkuntza sistema legeria berri bati buruz eztabaidan ari da buru-belarri, izan ere legeria berri horrek hezkuntza sistemaren antolamendua berrikustea ekar baitezake.

Horregatik denagatik, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketarako bereziki egokia da 2013-2017 aldirako Plan Estrategikoa prestatzea; plan estrategiko bat zeinak, aurreko plana gauzatu ondoko esperientzia aprobetxatuz, etorkizuneko ikuspegi bat aurreikusiko baitu, lana ongi egiteko ildoak markatzeko.

Plan estrategiko honetan oinarriak eta helburuak bildu dira, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren zuzendaritzaren eta kudeaketaren norabidea ezartzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

Lehena.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2013-2017 aldirako Plan Estrategikoa onestea, honako eranskin hauetan xedatutakoarekin bat: I Plan Estrategikoa, II Prozesuen matrizea, III Arlo kritikoak, helmuga estrategikoak eta prozesuak eta proiektuak, IV Ekintza estrategikorako plana, eta V Jarraipena eta ebaluazioa.

Bigarrena.–Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarrena.–Ebazpena eta oinarriak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.

I. ERANSKINA. Plan Estrategikoa

1. Definizioa.

Garai honetan, non hezkuntza sistema eta gizartea oro har aldatzen eta eraldatzen ari baita, planifikazio estrategikorako prozesuak bidea ematen du aurrean diren erronkei eta desafioei aurre egiteko.

Planifikazio estrategikoak berarekin dakar, lehenik, barne hausnarketako prozesu bat, zerbitzuaren gaitasunei eta baliabideei buruz, baita kanpoko azterketa bat ere, gure inguruneko baldintzei buruz. Bigarrenik, berarekin dakar, orobat, ikuskatze jardunaren etorkizuna definitzea.

2013-2017 aldirako Plan Estrategikoa da erakundeen zuzendaritzarako eta kudeaketarako tresna bat, eta hartan estrategia egokienak biltzen dira, bilatzen diren helburuak eta helmugak ezartzen dira eta horretarako dauden bitartekoak aztertzen.

Bidea ematen du ikuskapeneko esku-hartze zentzuzkoa bermatzeko, homogeneoa eta efizientea, eta, horretarako, zuzendaritza bakarrean batzen ditu, helburu bakarra eta bera izanik, atalen, bulegoen, eremuen, arloen eta ikuskatzaileen eginahalak.

Bistan denez, Hezkuntza Departamentuak ezarritako ekintza ildoak erreferente garrantzitsu gisa jaso dira, hezkuntza politikako helburuak betetzen laguntzeko.

Planen barrenean, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko mekanismoak jaso dira.

2. Aurrekariak.

2005. urtean, Ikuskapen Zerbitzuaren planifikazio estrategikoa egiteko lehen esperientzia izan zen, orduan egin baitzen Zerbitzuaren Lau Urteko Jarduketarako Plan Orokorra, 2005-2008 aldirako.

Gero, 2008-2012 aldirako Zerbitzuaren Plan Estrategikoa abiarazi zen.

Plan horren indarraldia bukaturik, hausnarketa estrategiko berri bat egin zen, eta plan hau haren emaitza da.

3. Prestaketa.

Hurrengo lau urterako hausnarketa estrategikoa bost fasetan garatuko da:

–Prestaketa fasea: aldez aurreko lanak, eginen diren jarduketak zehaztea, parte-hartzearen zehaztapena eta lan plangintzaren prestaketa.

–Inguruneko informazio garrantzitsua aztertzeko fasea: identifikatzea zein diren hezkuntzako ikuskatzean erabakigarriak diren kanpoko faktoreak, funtzionamendua eta emaitzak baldintzatzen dituztenak.

–Barneko informazio garrantzitsua aztertzeko fasea: jarduna baldintzatzen duten giltza-faktoreak; hauen bidez zehaztuko dira: talde fokala (ikastetxeetako zuzendariei zuzendutako elkarrizketak), AMIA analisiak (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), erakundea planifikatzeko agiriak ikertzea eta ikuskatze eremuetako ekarpenak.

–Etorkizuna zehazteko fasea: arrakastarako faktore erabakigarriak zein diren zehaztea, helmuga estrategikoak, prozesuak eta proiektuak eta adierazleak.

–Inplementatzeko eta zabaltzeko fasea.

Hausnarketa kolektibo baten bidez egiten da planifikazio estrategikoa egiteko prozesua, Ikuskapen Zerbitzuko kide guztiek parte hartzen dutela, bi mailatan. Batetik, zerbitzuko zuzendaritzak eta eremuetako koordinatzaileek hausnarketa estrategikorako talde bat eratuko dute, eta talde hori diagnostikoaz, analisiaz eta etorkizuna zehazteaz arduratuko da. Beste alde batetik, ikuskatze eremuek taldearen emaitzak aztertuko dituzte, eta ekarpenak eginen.

4. Xedea, ikuspegia eta balioak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua, Hezkuntza Departamentuaren menpeko organo administratiboa, arduratzen da Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ikuskatzeaz, ondoko xede, ikuspegi eta balioekin:

Xedea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak begiratu nahi du indarreko araudia bete dadila, hezkuntza sistemari dagokionez.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hezkuntza komunitateko kideei informazioa eta aholkua eman nahi dizkie, eskubideak erabiltzen eta betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren asmoa da hezkuntza sistema etengabe hobetzea, ikastetxeen funtzionamenduari dagokionez, baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagokienez ere.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak konpromisoa hartzen du Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren ebaluazioa egiteko eta irakaskuntzaren kalitatearen hobekuntzarako proposamenak igortzeko.

Halaber, hezkuntzako agintari eskudunei hezkuntza programen eta jardueren gaineko informazioa emateko konpromisoa bere gain hartzen du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

Ikuspegia.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren nahia da honako hauek ezaugarri izatea:

–Prestakuntza maila tekniko eta profesional handia, eta giza baliabide eta baliabide material egokiak izatea.

–Ikastetxeei ematen dien laguntza, haien beharrak ezaguturik.

–Hezkuntza sistema hobetzeko lidergoa, horretarako ikastetxeen kalitate eta hobekuntza prozesuetan laguntza emanez eta parte hartuz.

–Independentzia, eginkizunak betetzean.

–Jarduketa-irizpide homogeneoekin aritzea, taldean eta helburuak argi izanik.

–Hezkuntza sistema osatzen duten sektore guztiek errespetatzea eta haien profesionaltasuna balioestea.

Balioak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren oinarrizko kultura eta balioak ondokoak dira:

–Lanerako espiritua: lanerako, ardurak hartzeko eta lanean aritzeko espiritua.

–Errespetua: pertsonen ideiak errespetatzea, ongi egindako lana eta jendeak betetako egitekoak aitortuz. Ikastetxe guztiei tratu bera ematea.

–Giro eta harreman onak: jarrera positiboak, harreman onak bultzatzen dituztenak. Errealitatearen ikuspegi positiboa. Jendearen arteko harreman onak eta komunikazio irekia. Enpatia.

–Kalitatea eta etengabeko hobekuntza: ongi egindako lanaren kultura. Etengabeko hobekuntzarako jarrera. Hobekuntzan eta kalitatean gogotik inplikatzea. Planifikatzeko eta antolatzeko kultura. Zorrotz, objektiboki, irizpide homogeneoekin eta diziplinarekin aritzea lanean. Etengabeko prestakuntzarako jarrera.

–Bezeroarengana bideratzea: lanean aritzea zerbitzuaren azken hartzailearengan pentsatuz. Ikaslea hartzea bezero nagusitzat. Barneko eta kanpoko bezeroen balio pertsonala eta profesionala bulkatzea.

–Berrikuntza eta sormena: jarrera irekia, lanbideko eta sistemako aldaketen aurrean. Jarrera eraikitzailea. Jarrera irekia teknologia berrien aurrean.

5. Estrategiak.

Zerbitzuaren oinarri diren xedearekin, ikuspegiarekin eta balioekin bat, honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren estrategiak:

–Plangintza selektiboa, horretarako jarduketa batzuk lehenetsiz.

–Ikastetxeen beharrekin, espektatibekin eta emaitzekin bat datorren ikuskapeneko esku-hartzea, proportzionala.

–Espektatiba handiak, ikastetxeetan egiten den ikuskapeneko esku-hartzean.

–Balio erantsia, ikuskapeneko esku-hartzearen bidez.

–Ikastetxeak hobetzeko jarduketetan prestakuntza-ikuspuntua izatea.

–Irakaslanean adierazgarriak diren alderdietan eragitea.

–Gainbegiraketan “a priori” ikuspegia izatea, aldez aurretik informazioa jasoz.

–Irizpide teknikoak, konpartituak, erabiltzea esku hartzean.

–Irakaskuntzaren metodologia berritzeko bulkada ematea, aldaketa kultural eta teknologikoekin bat.

–Ikastetxeetako bigarren mailako arduretan esku hartzea: klaustroak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordea, departamentuak/zikloak.

–Ikastetxeetan emaitzak lortzera bideratzea.

–Ikastetxeekin harreman jarraitua izatea.

–Adimen emozionaleko kultura izatea harreman profesionaletan.

–Taldeko lana.

–Etengabeko prestakuntza.

–Prozesuen araberako kudeaketa.

–Zerbitzuaren antolaketa malgua.

–Berrikuntza, administrazioaren esparru guztietan eta ikastetxeetan.

–Administrazioan eta ikastetxeetan efizientziaren kultura sustatzea.

–Hezkuntzako erabakiak hartzeko faseetan zerbitzuak parte hartzea.

–Departamentuaren lehentasunezko helburuekin bat egitea, bezeroarengana bideratzeko modu gisa.

6. Arlo kritikoak.

Honako hauek dira Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak landuko dituen arlo kritikoak, non eraldatzeko eginahala indartuko baita:

–Kontrola eta gainbegiratzea.

–Ebaluazioa.

–Ikastetxeei laguntza eta sostengua ematea.

–Lidergoa, hezkuntzako berrikuntzan.

–Egitura eta antolaketa.

–Kalitatea eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

–Ezagutzaren kudeaketa.

–Prestakuntza.

–Erakunde harremanak, elkarlanak eta aliantzak.

7. Helburu estrategikoak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak etorkizunerako ikusten dituen aukerak helburu estrategikoen araberakoak dira, alegia, Arrakasta Lortzeko ondoko Faktore Erabakigarriek irudikatzen dituztenak:

–Kontrola eta gainbegiratzea:

–Ebaluazioa:

–Ikastetxeei laguntza eta sostengua ematea:

–Lidergoa, hezkuntza-berrikuntzan:

–Egitura eta antolaketa:

–Kalitatea eta Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak:

–Ezagutzaren Kudeaketa:

–Prestakuntza:

–Erakunde harremanak, elkarlanak eta aliantzak:

8. Helmuga estrategikoak.

Hurrengo lau urtean hezkuntzako ikuskapenaren kudeaketa eredua taxutzeko, honako hauek izanen dira helburu estrategikoak edo mugarriak:

–Kontrola eta gainbegiratzea:

–Ebaluazioa:

–Ikastetxeei laguntza eta sostengua ematea:

–Lidergoa, hezkuntzako berrikuntzan:

–Egitura eta antolaketa:

–Kalitatea eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak:

–Ezagutzaren Kudeaketa:

–Prestakuntza:

–Erakunde harremanak, elkarlanak eta aliantzak:

9. Azterlanak eta proiektuak.

Planean hainbat proiektu eta prozesu daude, ezarritako helburuak eta asmoak betetzera bideratuak.

Hausnarketa estrategikoak berarekin ekarri du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren prozesuen matrizea aldatzea, honako hauei arreta emanez: antolamendu berriaren irizpideak, prozesuen indarraldia eta prozesu berrien diseinua.

Prozesuen mapa honen barnean daude giltza diren prozesu operatiboak, prozesu estrategikoak eta laguntzarako eta kudeaketarako prozesuak.

Planaren indarraldian garatu beharreko prozesuak ebazpen honen II. eranskinean zehaztu dira.

Hezkuntzako legerian iragarritako aldaketek, beharbada, aldaketa berriak ekarriko dituzte prozesuetara.

10. Arduradunak.

Plan estrategikoak, ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuarekin bat (haren bidez Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautu ziren), plana gauzatzeko erantzukizunak ezartzen ditu.

Ebazpen honen III. eranskinean zehazten da zer erantzukizun esleituko zaizkion zerbitzuko antolamendu-egitura bakoitzari. Planaren kudeaketaren jabe erantzule direnak arduratuko dira helmuga estrategikoak betetzeko prozesuak eta proiektuak diseinatzeaz eta garatzeaz.

11. Garapena.

Plan estrategiko hau lau ikasturtetan garatuko da, dagozkien ekintza estrategikorako planen bidez, zeinak zerbitzuaren urteko ekintza planean sartuko baitira. Ebazpen honen IV. eranskinean azaldutako ereduarekin bat diseinatuko dira plan horiek.

2013-2014 ikasturtean ekintza estrategikorako lehenbiziko plana diseinatuko eta gauzatuko da, eta honako hauek izanen ditu barnean: arlo kritikoak, helmuga estrategikoak, ekintzak, proiektuak/prozesuak, adierazleak eta arduradunak.

12. Jarraipena eta ebaluazioa.

Helmuga estrategikoen lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko, jarraipen sistema bat aurreikusi du plan estrategikoak.

Zerbitzuko zuzendariaren zuzendaritzapean, urtero plan estrategikoaren jarraipena eta ebaluazioa eginen dira, ebazpen honen V. eranskinean azaldutako tresnaren laguntzaz. Ebaluazioaren emaitzak atal gisa sartuko dira zerbitzuaren azken memorian.

Ezarritako betetze-adierazleekin bat eginen da helmuga estrategikoen jarraipena eta ebaluazioa, baita ekintza estrategikorako planak esleitutako erantzukizunekin bat ere.

Plan estrategikoaren indarraldia bukatzean, hari buruzko azken ebaluazioa eginen da, eraginkortasun maila zehazteko. Emaitza horiek 2016-2017 ikasturteko azken memorian sartuko dira.

13. Aurreikusitako aldaketak.

Plan estrategikoan tokia eta denbora aurreikusten dira iragarri gabeko beharrei eta eskaerei erantzuna emateko. Dagokion ekintzarako plan estrategikoa prestatzeko esparruan, ikasturte bakoitzean, behar berriei helduko zaie, eta plan estrategikoak behar dituen egokitzapenak eginen dira.

14. Indarraldia.

Hurrengo lau ikasturtean Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua modernizatzeko eta hobetzeko oinarri gisa hartzen da plan estrategikoa, 2013-2017 aldian hain zuzen.

Indarreko planaren ezarpena bukatutakoan, haren ebaluazioa eginen da.

II. ERANSKINA. Prozesuen matrizea

 

PROZESUAK

AGIRIA

JABEA

GILTZA DIREN ERAGIKETA PROZESUAK (Bezeroentzako zerbitzua)

Produktua egitea

MP07

Zerbitzuaren plangintza eta diseinua

Katalogoa eta zerbitzuen gutuna onestea

Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea

Hasierako plangintza

Txostenak egin eta ikus-onestea

Ikastetxeekiko harremanak: bisita

PR0701

PR0702

PR0703

PR0704

PR0705

Zerbitzuko zuzendaria

Zerbitzua ematea

Kontrola eta gainbegiratzea

PR0711

Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamenduko alderdiak

Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: urteko plan orokorra eta memoriak

Ikasketen jarraipena

Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea

Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea

Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea

Aniztasunari arreta emateko programen eskaerak gainbegiratzea

Agirien egiazkotasuna gainbegiratu eta ikus-onestea

Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea

Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa

SB071101

SB071102

SB071103

SB071104

SB071105

SB071106

SB071107

SB071108

SB071109

SB071110

Ikuskatzailea

Ikastetxeen, irakasleen eta programen ebaluazioa

PR0712

Ikastetxeen funtzionamenduaren ebaluazioa

Ikastetxeen hobekuntzarako planen jarraipena

Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemaren ebaluazioa

Irakaslanaren ebaluazioa: irakasleen borondatezko ebaluazioa

Irakaslanaren ebaluazioa: zerbitzu berezien ebaluazioa

Irakaslanaren ebaluazioa: praktiketako funtzionarioen ebaluazioa

Irakaslanaren ebaluazioa: lehen urteko lanbide-jardunaren ebaluazioa

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

Programen ebaluazioa

SB071201

SB071202

SB071203

SB071204

SB071205

SB071206

SB071207

SB071208

SB071209

Ikuskatzailea

Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak

PR0713

Diagnostikoko ebaluazio orokorra

Zentsuko ebaluazio diagnostikoa

Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea

Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema

Ikastetxeetako emaitza akademikoak aztertzea

SB071301

SB071302

SB071303

SB071304

SB071305

Ebaluazio Atala

Ikastetxeei aholku ematea

PR0714

Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea

Ikastetxeei antolamenduaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea

SB071401

SB071402

SB071403

Ikuskatzailea

Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea

PR0715

Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea

Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea

Eskolatzealdia malgutzearen gaineko txostena egitea

Premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko baimena emateko txostenak egitea

Espazioen beharrari buruzko txostena egitea

Ikuskapeneko esku-hartzea, informazio publikoa eskuratzeko eskaeren aurrean.

Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea

Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostenak egitea

Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea

Irakasleen kidegoei dagozkien batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea

Departamentuak sortutako batzorde eta lantaldeetan parte hartzea

Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea

Ikastetxetako zuzendarien aukeraketan parte hartzea

Ikastetxeetako zuzendarien izendapen bereziaren proposamena

SB071501

SB071502

SB071503

SB071504

SB071505

SB071506

SB071507

SB071508

SB071509

SB071510

SB071511

SB071512

SB071513

SB071514

SB071515

Ikuskatzailea

Bizikidetza

PR0716

Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak

Ikuskatzaileen esku-hartzea, ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduren eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenaren aurrean

Ikuskatzaileen esku-hartzea, eskolako jazarpena gertatzen denean

Ikuskatzailearen esku-hartzea, kontratua suntsitzeko prozeduran

Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak tramitatzea

Ikuskatzailearen esku-hartzea, laneko jazarpena gertatzen denean

Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea

Ikuskatzailearen esku-hartzea, hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean

SB071601

SB071602

SB071603

SB071605

SB071606

SB071607

SB071608

SB071609

Bizikidetza Arloa

Eskolatzea

PR0717

Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea

Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen zentsua eta eguneratzea

Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea

Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea

Eskolatzeari buruzko argibide eta aholkuak ematea ikasleei eta gurasoei

SB071701

SB071702

SB071703

SB071704

SB071705

Eskolatze Arloa

Plantillak zehaztea eta baliabideen aurreikuspena egitea

PR0718

Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea

Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea

Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea

Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak

SB071801

SB071802

SB071803

SB071804

Baliabideen Plangintzako Arloa

PROZESU ESTRATEGIKOAK

Zuzendaritzaren erantzukizuna

MP05

Eginkizuna

Politikak

Plan Estrategikoa

Urteko Plana

Erantzukizunak

PR0501

PR0502

PR0503

PR0504

PR0505

Zerbitzuko zuzendaria

LAGUNTZA ETA KUDEAKETA PROZESUAK

Neurketa, analisia eta hobekuntza

MP08

Zerbitzuen eta prozesuen jarraipena eta neurketa

Desadostasunak kudeatzea

Hobekuntzaren kudeaketa. Zuzenketa ekintzak, prebentzio ekintzak eta berrikuntzaren kudeaketa

Bezeroen gogobetetasuna neurtzea

Barne auditoretza

Datu azterketa

Irizpideak homogeneizatzea eta kalibratzea

Hobetzeko teknikak eta tresnak.

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

PR0801

PR0802

PR0803

PR0804

PR0805

PR0806

PR0807

PR0808

PR0809

Kalitateko arduraduna

Baliabideen kudeaketa

MP06

Langileen kudeaketa

Langileen hornikuntza

Langileak hartzea

Ikuskatzeko ikastetxeak esleitzea

Ordezpenen kudeaketa

Prestakuntza instituzionala

Lan giroa: bizikidetza eta aitortza

Barne komunikazioa

PR0601

PR0602

PR0603

PR0604

PR0605

PR0606

PR0607

Zerbitzuko zuzendaria

Baliabideen kudeaketa

Baliabideen esleipena (azpiegituren zuzkidura)

Instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lana

Informazio ekipamendua: Eco

Larrialdien prebentzioa eta tratamendua

Erregistroa eta artxiboa

Ekonomia eta erosketak kudeatzea

Hornitzaileak ebaluatu eta hautatzea

Kanpoko komunikazioaren kudeaketa: argitalpenak eta web orria

PR0611

PR0612

PR0613

PR0614

PR0615

PR0616

PR0617

PR0618

Zerbitzuko zuzendaria

Kalitatea kudeatzeko sistema

MP04

Kalitatearen eta prozesuen eskuliburua egitea

Dokumentazioaren kontrola

Sistemako erregistroen kontrola

Prozesuak-azpiprozesuak diseinatu eta garatzea

Kalitatearen planifikazioa

Kalitate sistema berrikustea

EFQM autoebaluazioa

PR0401

PR0402

PR0403

PR0404

PR0405

PR0406

PR0407

Kalitateko arduraduna

III. ERANSKINA. Arlo kritikoak, helmuga estrategikoak eta proiektuak eta prozesuak 2013-2017rako plan estrategikoak

Hezkuntzako ikuskapen zerbitzua

ARLO KRITIKOA

HE: HELMUGA ESTRATEGIKOAK
(lortu beharreko emaitzak)

GILTZA PROZESUAK (ikuspuntua)

PROIEKTUAK (ikuspuntua)

ADIERAZLEA
(lorpen mailaren ebaluazioa)

JABEA
(arduraduna)

EPEA

KONTROLA ETA

GAINBEGIRATZEA

Ikasturte hasierako gainbegiraketa birdefinitzea, ikastetxeei buruz aldez aurretik informazioa jaso dadila bultzatzeko, esaterako gai hauetan: hasierako antolamendurako eta funtzionamendurako jarraibideak eta urteko programazio orokorra. Halaber, jarduketa bideratze, baliabideak optimizatzeko eta emaitzak hobetzeko helburuz.

Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamendu alderdiak

(SB071101)

Hasiera gainbegiratzeko prozesua birdefinitua

Ikuskatzailea

2013-2014

Ikastetxeen zer ehunekotan gainbegiratu da hasiera prozesu berriarekin bat (%100)

2014-2015

Jarraitua

EBALUAZIOA

Behar denean, ikastetxeen kanpoko ebaluazioak lege-esparru berrira egokitzea, eta datu-base berri bat sortzea, non jasoko baitira kanpoko ebaluazioen emaitza historikoak, luzerako ikuspuntuarekin.

Ikastetxeen hobekuntzarako planen jarraipena

(SB071202)

Proiektua: kanpoko ebaluazio berriak

Kanpoko ebaluazio berriak inplementaturik

Ebaluazio Atala

2014-15

Jarraitua

Proiektua: kanpoko ebaluazioen datu-basea

Kanpoko ebaluazioei buruzko datu-basea

2014-2015

Jarraitua

Ikastetxeak hobetzeko planen jarraipena berrikustea, emaitzetara bideratutako ikuspuntuarekin, eta, horretarako, irakasle taldeek esku hartuko dutela bermatzea, eta jarduketari adibide-izaera ematea.

Hobekuntza planen jarraipen prozesua birdefinitua

2013-2014

Jarraitua

Ikastetxeen zer ehunekotan egin den, 4 urteko epean, hobekuntza planen jarraipena horretarako ezarritako urteko laginarekin bat (ikastetxeen (%90)

2014-2015

Jarraitua

Irakasleak haien lehenbiziko ikasturtean ebaluatzea, gaitasun profesional nahikorik ez badute hori antzemateko eta esku hartzeko.

Irakaslanaren ebaluazioa: lehen urteko lanbide-jardunaren ebaluazioa

(SB071207)

Prozesua diseinatua

Ikuskatzailea

2014-2015

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa birdefinitzea eta erraztea, ikastetxeetako errealitateei egokituz.

Zuzendaritza lanaren ebaluazioa

(SB071208)

Lehenbiziko urtea duten irakasleen zer ehuneko ebaluatu den prozesuarekin bat (%90)

2015-2016 Jarraia

Prozesua birdefinitua

Ikuskatzailea

2013-2014

Zuzendarien zer ehuneko ebaluatu den prozesu berriarekin bat (%100)

2014-2015

Jarraitua

IKASTETXEEI

LAGUNTZA ETA

SOSTENGUA

EMATEA

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren urteko jarduketa planean jarduera ireki bat sartzea, aholkularitzarako, orientaziorako eta laguntzarako, ikastetxeetako ekimenei erantzuna emanen diena, ikuskatzaileari proposatutako proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan.

Ikastetxeei aholku ematea

(SB071401/02/03)

Urteko Ikuskapen Jarduketa Planean sartzea jarduketa

Zerbitzuko zuzendaria

2013-2014

Jarraitua

Zerbitzua emateko beste prozesu batzuk

(SB07YYZZ)

Egindako txosten normalizatuen ehunekoa

Ikuskatzailea

2014-2015

Jarraitua

LIDERGOA,

HEZKUNTZAKO

BERRIKUNTZAN

Ikastetxeetako programa eleaniztunen (ingelesez ikasteko programak, atal elebidunak...) aholkularitzan eta gainbegiratzean parte hartzea, zerbitzu eskudunekin elkarlanean

Ikastetxeei antolamenduaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea

(SB071402)

Programa eleaniztunetan ikuskapen arloko esku-hartzerako protokoloa

Ikuskatze jarduketa epean zehaztua

Ikuskatzailea

2013-2014

Programen ebaluazioa

(SB071209)

Jarduketa Haur eta Lehen hezkuntzan abiarazia

2014-2015

Jarduketa Bigarren hezkuntzan abiarazia

2015-2016

EGITURA ETA

ANTOLAKETA

Ikuskatze eremuen funtzionamendua bultzatzeko protokoloa ezartzea.

Ikuskatze eremuen funtzionamenduaren protokoloa

Eremuen funtzionamenduaren protokoloa egina

Zerbitzuko

zuzendaria /

2013-2014

Ikuskatze eremuen funtzionamendua, protokolo berriaren araberakoa

Eremuko

koordinatzailea

2014/2015

Jarraitua

KALITATEA ETA

INFORMAZIOAREN ETA

KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIAK

Ikastetxeen kanpoko ebaluazio probak digitalizatzea

Kanpoko ebaluazio probak digitalizatzeko proiektua

Kanpoko ebaluazio proba digital ezarriak

Ebaluazio Atala

2014-2015

Jarraitua

ECO eta Workflow aplikazio informatikoetan, informazioaren tratamendua harmonizatzea

Azterlan funtzionala

Azterlan funtzionala egina eta doikuntzak ezarriak

Kalitaterako eta

Kudeaketarako

koordinatzailea

2014-2015

Jarraitua

Ikuskapeneko profila zehaztea Educan

Ikuskapeneko profila aztertzea Educarako

Ikuskapeneko profil berriaren arabera sartzea Educan

Zuzendaritzaren

albokoa

2013-2014

Jarraitua

ECO plataforma digitala garatzea, ikuskapen txostenak elektronikoki artxibatzeko

Azterlan funtzionala

Ikuskapen txostenak ECOren bidez kudeatuak

Kalitaterako eta

Kudeaketarako koordinatzailea

2014-2015

Jarraitua

EZAGUTZAREN

KUDEAKETA

Informazio iturri bakarra eta lehentasunezkoa izatea, eta, horretarako, ECO, I:/ eta, ahal dela, Educa batzea.

Azterlan funtzionala

Azterlan funtzionala egina eta doikuntzak ezarriak

Kalitaterako eta

Kudeaketarako koordinatzailea

2014-2015

Jarraitua

IKASKETAK

Urte anitzeko prestakuntza proiektu bat ezartzea, gaitasun profesionalei eta gai garrantzitsuei erantzuna emanen diena, hezkuntzako ikuspuntutik, eta horretarako tokiak gordetzea

Prestakuntza instituzionala

(PR0605)

Ikuskapeneko gaitasun profesionalen moldea eguneratzea

Zuzendaritzaren

albokoa

2014-2015

Prestakuntza instituzionaleko urte anitzeko proiektua diseinatua

2014-2015

Jarraitua

Prestakuntza instituzionaleko proiektua ezarria

2014-2015

Jarraitua

ERAKUNDE

HARREMANAK,

ELKARLANAK

ETA ALIANTZAK

Zerbitzuaren ardurapekoak diren gaiei buruz urtero bilerak izatea zuzendari elkarteekin

Bilera bat egitea urtean behin zuzendarien elkarteekin, zerbitzuaren intereseko gaien gainean.

Zerbitzuko zuzendaria

2014-2015

Jarraitua

IV. ERANSKINA. Ekintza Estrategikoko Plana

ARLO KRITIKOA

HE: HELMUGA ESTRATEGIKOA

EKINTZAK

PROZESUAK/PROIEKTUAK

ADIERAZLEA

JABEA

V. ERANSKINA. Jarraipena eta ebaluazioa

HELMUGA ESTRATEGIKOA (HE)
(1)

AURREIKUSITAKO EKINTZAK

JABEA

EPEA

EKINTZEN EGOERA HG/BG/AE/AG
(2)

BALORAZIO OROKORRA (3)

HARTUTAKO ERABAKIAK (4)

OHARRAK:

(1) Plan estrategikoan aurreikusitako epeen arabera esku hartu beharreko helmuga estrategikoak aukeratuko dira.

(2) Aurreikusitako jarduerak zein egoeratan dauden azalduko da, honela: HG (hasi gabe dagoen ekintza), BG (burutu gabe dagoen ekintza), AE (amaitutako ekintza), AG (epean amaitu gabe dagoen ekintza, amaitzeko erabaki bereziren bat behar du).

(3) Azalduko da helmuga estrategikoa zer neurritan lortu den plan estrategikoan aurreikusitako epeetan. Betetze mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da.

(4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta helmugak epean bete ez badira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa