(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

127/2011 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, ...

127/2011 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako

(2011ko 102. NAOn argitaratutako testua, apirilaren 27an)

Atarikoa

Ikusi da Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, jarraibideak onets daitezen 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxeetarako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, ebatzi dut:

1. Jarraibideak onestea 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ikasketa arautuak ematen dituzten ikastetxe publiko eta pribatuetarako. Eranskin hauetan zehaztu dira:

-I. eranskina: Haur Hezkuntzako bigarren zikloari, Lehen Hezkuntzari eta Hezkuntza Bereziari dagozkien jarraibideak.

-II. eranskina: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion jarraibideak, maila hori aldi baterako emanen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoarekin batera diharduten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako (150/1996 Foru Dekretua, 5. eranskina) eta garraioa Lehen Hezkuntzako ikastetxearekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako.

-III. eranskina: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion jarraibideak, maila hori emanen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetarako, bai eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu eta institutuetarako ere.

-IV. eranskina: Batxilergoari dagozkion jarraibideak.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzura, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzura, Prestakuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura eta Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

I. ERANSKINA. 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia ematen duten ikastetxeetarako

1.-Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, 2011-2012 ikasturtea 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko ekainaren 29an bukatuko da.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175 gutxienez.

b) Eskolen hasiera: irailaren 7a baino lehen ez.

c) Eskolen bukaera: ekainaren 20aren ondoren ez.

d) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte, biak barne.

e) Aste Santuko oporrak: apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

f) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.

g) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: azaroaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

h) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

i) 2012rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a jaieguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren eskola egutegia, eskolen bukaera egun bat atzeratuz.

j) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

k) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Abenduaren 22a goizez bakarrik izanen da eskola eguna.

4. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

5. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan programazio lanak, zikloetako bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dituzte irakasleek.

6. Eskolak bukatu eta ekainaren 29a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, memoria didaktikoak, amaierako memoria eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

7. Ebaluazio bilerak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola egunetako eskola orduetan.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolak astelehenetik ostiralera izanen dira, honela:

a) Eskuarki, Haur Hezkuntzako eskoletan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, eskolak berrogeita hamar minutukoak izanen dira, goizeko lau eskolalditan eta arratsaldeko bitan banatuak, astelehenetik ostiralera bitarte. Hala ere, astean behin goizeko saioa soilik izaten ahalko da. Egun horretako eskolaldi bat hirurogei minutukoa izanen da.

Goiz erdian, hogeita hamar minutuko jolasaldia izanen da. Eskuarki, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, laurogeita hamar minutuko tartea izanen da gutxienez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak ematen dituzten ikastetxe publikoetan eta garraioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuekin batera izaten dutenetan, tartea, eskuarki, bi ordu eta erdikoa izanen da.

b) Ikastetxe pribatuetan, ikasleen jarduna goizeko eta arratsaldeko saioetan eginen da, astelehenetik ostiralera. Astean 25 ordu izanen dira, gutxienez. Hala ere, astean behin goizeko saioa soilik izaten ahalko da. Goiz erdian, hogeita hamar minutuko jolasaldia izanen da. Eskuarki, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, laurogeita hamar minutuko tartea izanen da gutxienez.

2. Irailean eta ekainean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, jarduna lau ordukoa izanen da, jolasaldia barne.

Ikastetxe pribatuetan ere goizeko jarduna soilik egiten ahalko da, lau ordukoa, jolasaldia barne.

Irailean eta ekainean goizeko jarduna aukeratzen duten ikastetxeek beste hilabeteetan gutxienez ere 26 ordu emanen dituzte astean, jolasaldia barne.

3. Ikastetxeek eskola ordutegia luzatzea eskatzen ahalko dute. Proposaturiko luzapena adierazi beharko dute. Gehienez ordu batekoa izanen da egunean, astean 5 eskolaldikoa gehienez. Denbora horretan egin nahi den jarduera azalduko da. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

4. Garraio zerbitzua partekatzen duten ikastetxeek zerbitzu horrekin bateragarria den egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute, eta goizeko jarduna soilik egiteko egun bera izan beharko dute.

5. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

6. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.-Jardun etengabearen eta jardun malguaren luzapena.

Modu esperimentalean jardun etengabea edo jardun malgua ezarrita duten ikastetxeek luzatzea eskatzen ahalko dute, Eskola Kontseiluak gehiengo osoz adostasuna adierazi ondoren.

Ikastetxeko zuzendariak, 2011ko maiatzaren 2a baino lehen, luzatzeko eskaera eta Eskola Kontseiluko bilkurako akta aurkeztuko dizkio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari. Ordezkari bakoitzaren hautua agertuko da akta horretan.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du horri buruz, eta ikastetxe interesdunetara igorriko.

4.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

5.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko maiatzaren 27ra arte, "EDUCA" kudeaketa programa erabiliz.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2011ko ekainaren 17a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

6.-2011-2012 ikasturteko ordutegi orokorra.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia.

Ikastetxea:

Herria:

Asteko ordutegia (iraila eta ekaina)

EGUNA

ORDUA

A, A, A, O, O

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteko ordutegia (ikasturteko gainerako hilabeteak)

EGUNA

ORDUA

GOIZEKO ETA ARRATSALDEKO JARDUNA

GOIZEKO JARDUNA

Oharrak:

1) "Ordua" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2) Beste gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, gaia edo arloa zehaztu gabe.

Ordutegiaren luzapena

Ordutegiaren luzapena:

Eskatutako luzapenak zenbat minutu dituen astean:

................................

BAI

[ ]

EZ

[ ]

Luzapena

Minutuak

Ordutegia

Jarduera

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

7.-2011-2012 ikasturteko eskola egutegia.

Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia.

EGUTEGIA

II. ERANSKINA. 2011-2012 ikasturteko eskola ordutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkionak, maila hori aldi baterako emanen duten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetarako, herrian Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoarekin batera diharduten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako (150/1996 Foru Dekretua, 5. eranskina) eta garraioa Lehen Hezkuntzako ikastetxearekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetarako

1.-Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, 2011-2012 ikasturtea 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko ekainaren 29an bukatuko da.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175 gutxienez.

b) Irailaren 1a, 2a eta 5a eskola eguntzat joko dira, eta aparteko probak egiteko erabiliko. Halaber, ekaineko azken hiru egunak azterketak egiteko erabiliko dira, eta eskola eguntzat hartuko.

c) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

d) Eskolen bukaera: ekainaren 19aren ondoren ez.

e) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte, biak barne.

f) Aste Santuko oporrak: apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

g) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.

h) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: azaroaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

i) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

j) 2012rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a jaieguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren eskola egutegia, eskolen bukaera egun bat atzeratuz.

k) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

l) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Abenduaren 22a goizez bakarrik izanen da eskola eguna.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, aparteko probak, ebaluazio bereziko bilkurak, familiei orientazioa ematea eta harrera egitea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 29a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, amaierako memoria, erreklamazioen azterketa, ikasleak eta familiak hartzea eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ekaineko azken hiru eskola egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilerak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola egunetako eskola orduetan.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eranskin honetan aipatzen diren ikastetxeetan egiten duten ikasleen asteko ordutegia 30 eskolaldiren baliokidea izanen da, tutoretzarako asteroko aldia barne.

2. Klaseak astelehenetik ostiralera izanen dira, goizez eta arratsaldez. Hala ere, astean behin goizeko saioa soilik izaten ahalko da. Nolanahi ere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean gutxienez ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da.

3. Ekainean eta irailean, goizeko jarduna bakarrik eginen da, eta 6 orduko iraupena izanen du.

4. Goizeko eskolen hasiera eta arratsaldekoen amaiera ordu berean eginen da hiru hezkuntza mailak ematen dituzten ikastetxeetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Garraioa Lehen Hezkuntzakoekin batera erabiltzen duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, sarrera-irteerak ongi koordinatuko dira, eskola garraioa behar bezala erabil dadin.

Bigarren Hezkuntzako institutuekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasierak eta bukaerak ordutegietan bat etorri behar badute.

5. Ikastetxeek eskola ordutegia luzatzea eskatzen ahalko dute. Proposaturiko luzapena adierazi beharko dute. Gehienez ordu batekoa izanen da egunean, astean 5 eskolaldikoa gehienez. Denbora horretan egin nahi den jarduera azalduko da. Luzapen horrek inola ere ez du berarekin ekarriko plantilla handitzea. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

6. Garraio zerbitzua partekatzen duten ikastetxeek zerbitzu horrekin bateragarria den egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute, eta goizeko jarduna soilik egiteko egun bera izan beharko dute.

7. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

8. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

4.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko maiatzaren 27ra arte, "EDUCA" kudeaketa programa erabiliz.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2011ko ekainaren 17a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.-2011-2012 ikasturteko ordutegi orokorra.

Eranskin honetan ageri diren ikastetxeetan emanen den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Ikastetxea:

Herria:

Asteko ordutegia (iraila eta ekaina)

EGUNA

ORDUA

A, A, A, O, O

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteko ordutegia (ikasturteko gainerako hilabeteak)

EGUNA

ORDUA

GOIZEKO ETA ARRATSALDEKO JARDUNA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

GOIZEKO JARDUNA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

Oharrak:

1) "Ordua" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2) Beste gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, gaia edo arloa zehaztu gabe.

Ordutegiaren luzapena

Ordutegiaren luzapena:

Eskatutako luzapenak zenbat minutu dituen astean:

................................

BAI

[ ]

EZ

[ ]

Luzapena

Minutuak

Ordutegia

Jarduera

Astelehena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteartea

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteazkena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Osteguna

............... (e)tatik ........... (e)tara

Ostirala

............... (e)tatik ........... (e)tara

6.-2011-2012 ikasturteko eskola egutegia.

Eranskin honetan ageri diren ikastetxeetan emanen den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

EGUTEGIA

III. ERANSKINA. 2011-2012 ikasturteko eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetan eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuetan eta institutuetan emanen den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako

1.-Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, 2011-2012 ikasturtea 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko ekainaren 29an bukatuko da.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, honako baldintza hauek betez:

a) Eskola egunen kopurua: 175 gutxienez.

b) Irailaren 1a, 2a eta 5a eskola eguntzat joko dira, eta aparteko probak egiteko erabiliko. Halaber, ekaineko azken hiru egunak azterketak egiteko erabiliko dira, eta eskola eguntzat hartuko.

c) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

d) Eskolen bukaera: ekainaren 19aren ondoren ez.

e) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte, biak barne.

f) Aste Santuko oporrak: apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

g) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.

h) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

i) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

j) 2012rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a jaieguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren eskola egutegia, eskolen bukaera egun bat atzeratuz.

k) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

l) Ikastetxeak jarritako eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak. Ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, aparteko probak, ebaluazio bereziko bilkurak, familiei orientazioa ematea eta harrera egitea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 29a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, amaierako memoria, erreklamazioen azterketa, ikasleak eta familiak hartzea eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ekaineko azken hiru eskola egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilerak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola egunetako eskola orduetan.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eranskin honetan ageri diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleen asteko ordutegia 30 eskolaldikoa izanen da astean, tutoretzarako asteroko aldia barne. 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute.

2. Eskola jarduna oro har goizeko saioetan eginen da astelehenetik ostiralera, eta bi arratsaldetan ere bai gutxienez. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da. Nolanahi ere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean gutxienez ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da.

3. Goizeko jarduna soilik izan nahi denean, horri dagokion baimena eskatu beharko da, eta eskabidearekin batera txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan azalduko dira eskola jardun hori aldatzea komenigarri egiten duten arrazoiak: garraio eta jantokiaren erabileraren arrazoiak, arrazoi pedagogikoak edo bestelakoak.

4. Goizeko jarduna soilik egiteko baimena duten ikastetxeek horrela segitzen ahalko dute, berriz eskatu gabe, baldin eta baimena emateko oinarri izan ziren arrazoiak aldatu ez badira.

5. Jardun zatituko ikastetxeek ekainerako eta/edo irailerako eskatzen ahalko dute jardun etengabea, baldin eta urterako ezarritako eskola ordutegia betetzen badute.

6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ematen duten institutuak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta tradizionalki gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatzen badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasiera eta bukaera ordutegietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekin bat etorri behar badute.

7. Ikastetxeek eskola ordutegia luzatzea eskatzen ahalko dute. Proposaturiko luzapena adierazi beharko dute. Gehienez ordu batekoa izanen da egunean, astean 5 eskolaldikoa gehienez. Denbora horretan egin nahi den jarduera azalduko da. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

8. Eskola garraio bera erabiltzen duten ikastetxe guztiek egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute nahitaez, zerbitzuaren ordutegiarekin bateragarria izanen dena.

9. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

10. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

4.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko maiatzaren 27ra arte, "EDUCA" kudeaketa programa erabiliz.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2011ko ekainaren 17a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.-2011-2012 ikasturteko ordutegi orokorra.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetan emanen dena, baita Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuetan eta institutuetan ere.

Ikastetxea:

Herria:

Asteko ordutegia

EGUNA

ORDUA

ASTELEHENA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

Oharrak:

1) "Ordua" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2) Beste gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, gaia edo arloa zehaztu gabe.

3) Ordutegi orokorra berbera baldin bada asteko egun guztietan, nahikoa izanen da egun bakar bat betetzea.

Ordutegiaren luzapena

Ordutegiaren luzapena:

Eskatutako luzapenak zenbat minutu dituen astean:

................................

BAI

[ ]

EZ

[ ]

Luzapena

Minutuak

Ordutegia

Jarduera

Astelehena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteartea

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteazkena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Osteguna

............... (e)tatik ........... (e)tara

Ostirala

............... (e)tatik ........... (e)tara

6.-2011-2012 ikasturteko eskola egutegia.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gainerako institutuetan emanen dena, baita Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuetan eta institutuetan ere.

IV. ERANSKINA. Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoari dagozkion eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, 2011-2012 ikasturterako

EGUTEGIA

1.-Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, 2011-2012 ikasturtea 2011ko irailaren 1ean hasi eta 2012ko ekainaren 29an bukatuko da.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, honako baldintza hauek betez:

a) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte, biak barne.

b) Aste Santuko oporrak: apirilaren 5etik 15era bitarte, biak barne.

c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 3a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a.

d) Hezkuntza mailari dagokion zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 28a. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

e) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

f) 2012rako lan egutegi arruntean martxoaren 19a jaieguna bada, ikastetxeek berregokitu eginen dute beren eskola egutegia, eskolen bukaera egun bat atzeratuz.

g) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

h) Jarri diren eskola egunez gainetikoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko lanegunak izanen dira.

Batxilergoko lehen maila

i) Eskola egunen kopurua: 175 gutxienez.

j) Irailaren 1a, 2a eta 5a eskola eguntzat joko dira, eta aparteko probak egiteko erabiliko. Halaber, ekaineko azken hiru egunak azterketak egiteko erabiliko dira, eta eskola eguntzat hartuko.

k) Eskolen hasiera: irailaren 9a baino lehen ez.

l) Eskolen bukaera: ekainaren 19aren ondoren ez.

Batxilergoko bigarren maila

m) Eskolen hasiera: Batxilergoko 1. mailako egun berean.

n) Deialdi arrunteko azterketak egiteko azken eguna: maiatzaren 23a. Egun horretara arte, eskola eguntzat joko dira Batxilergoko 1. mailako halakotzat jotzen diren berberak. (Deialdi arrunteko datuak NUPera igortzeko azken eguna: maiatzaren 29).

o) Aparteko deialdia: ekainaren 14an, 15ean eta 18an. (Deialdi arrunteko datuak NUPera igortzeko azken eguna: ekainaren 21a).

p) Ikastetxeek maiatzaren 24tik Batxilergoko 2. mailako aparteko azterketak egin arteko egunak ikasleak egoki prestatzeko erabiliko dituzte, bai selektibitateko deialdi arrunterako bai, hala denean, aipatu azterketak egiteko.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte hezkuntza maila ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan departamentuetako bilerak, klaustroak, programazio lanak, aparteko probak, ebaluazio bereziko bilkurak, familiei orientazioa ematea eta harrera egitea eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 29a arte, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, irakasgai bakoitzaren memoria didaktikoak, koordinazio didaktikorako departamentuen memoriak, amaierako memoria, erreklamazioen azterketa, ikasleak eta familiak hartzea eta beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

6. Eskola egunetan ezin izanen dira eskolak eten kontrolak, probak edo azterketak egiteko, ikasturteko azken hiru eskola egunetan izan ezik.

7. Ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola egunetako eskola orduetan.

2.-Ordutegi orokorra.

Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskola jarduna oro har goizeko saioetan eginen da astelehenetik ostiralera, eta bi arratsaldetan ere bai gutxienez. 30 eskolaldikoa izanen da asteko ordutegia G edo G-A ereduak dituzten ikastetxeetan, eta, D edo D-A ereduak dituzten ikastetxeetan 34 eskolaldikoa. Betiere, goizeko eta arratsaldeko saioen artean, gutxienez ere ordu eta erdiko tartea izanen da.

Soilik goizeko jarduna ezarri nahi denean, egunero sei eskolaldi izanen dira G eta G-A ereduetan. D eta D-A ereduek zazpi eskolaldiko jarduna izanen dute astean lau egunetan, eta sei eskolaldi gainerako egunean. Horri dagokion baimena eskatu beharko da, eta eskabidearekin batera txosten bat aurkeztuko da. Txosten horretan azalduko dira eskola jardun hori aldatzea komenigarri egiten duten arrazoiak: garraio eta jantokiaren erabileraren arrazoiak, arrazoi pedagogikoak edo bestelakoak.

Goizeko jarduna soilik egiteko baimena duten ikastetxeek horrela segitzen ahalko dute, berriz eskatu gabe, baldin eta baimena emateko oinarri izan ziren arrazoiak aldatu ez badira.

2. 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluarekin bat, eskolaldiek gutxienez ere 55 minutu iraunen dute. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia emanen da.

3. Hala ere, hizkuntza ereduak eman eta astean 34 eskolaldi dituzten ikastetxeek, ikasleen garraiorako arazorik izanez gero, salbuespen gisa, 50 minutuko aldiak egiten ahalko dituzte, egunean bi gehienez, 7 eskolaldi dituzten egunetan. Kasu horietan atsedenaldiak salbuespen egoera horren araberakoak izan daitezke. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak baimendu beharko ditu gorabehera horiek.

4. Ikastetxeek eskola ordutegia luzatzea eskatzen ahalko dute. Proposaturiko luzapena adierazi beharko dute. Gehienez ordu batekoa izanen da egunean, astean 5 eskolaldikoa gehienez. Denbora horretan egin nahi den jarduera azalduko da. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

5. Baldin eta ikastetxea D eredukoa bada eta astean 34 eskolaldi baino gutxiago izan nahi badu, eskola ordutegia murrizteko eskaera egin beharko dute, egunean eskolaldi batekoa gehienez ere, astean 4 eskolaldi gehienez ere. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera. Betiere, arlo horretan irailaren 2ko 1467/2007 Errege Dekretuaren bidez ezarririko gutxieneko orduak bermatu beharko dira. Horren bidez, Batxilergoaren egitura ezarri eta haren gutxieneko irakaskuntza finkatu zen.

6. Eskola garraio bera erabiltzen duten ikastetxe guztiek egutegi eta ordutegi bat aurkeztu beharko dute nahitaez, zerbitzuarekin bateragarria izanen dena.

7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa edo Lanbide Heziketa ematen duten institutuak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta tradizionalki gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatzen badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoekin ere horrelako koordinazioa egin beharko da, baldin eta, eskola garraiorako dituzten baliabide materialen arabera, eskolen hasierak eta bukaerak ordutegietan Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako institutuekin bat etorri behar badute.

8. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

9. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko dira, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.-Salbuespenerako arrazoiak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

4.-Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluak onetsi ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2011ko maiatzaren 27ra arte, "EDUCA" kudeaketa programa erabiliz.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. "EDUCA" kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Ikuskapenaren jakinarazpena. 2011ko ekainaren 17a baino lehen jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

5.-2011-2012 ikasturteko eskola egutegia.

Batxilergoa.

Ikastetxea:

Herria:

Asteko ordutegia

EGUNA

ORDUA

ASTELEHENA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

ASTEARTEA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

ASTEAZKENA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

OSTEGUNA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

EGUNA

ORDUA

OSTIRALA

(Jarduera)

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

............... (e)tatik ........... (e)tara

Oharrak:

1) "Ordua" zutabean, gelatxo bakoitzean, kasuan kasuko jarduera (eskola, jolasaldia...) hasi eta bukatzeko ordua agertuko da.

2) Beste gelatxoetan, une horretan egiten den jarduera (eskola, jolasaldia...) idatziko da, gaia edo arloa zehaztu gabe.

3) Ordutegi orokorra berbera baldin bada asteko egun guztietan, nahikoa izanen da egun bakar bat betetzea.

Ordutegiaren luzapena

Ordutegiaren luzapena:

Eskatutako luzapenak zenbat minutu dituen astean:

................................

BAI

[ ]

EZ

[ ]

Luzapena

Minutuak

Ordutegia

Jarduera

Astelehena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteartea

............... (e)tatik ........... (e)tara

Asteazkena

............... (e)tatik ........... (e)tara

Osteguna

............... (e)tatik ........... (e)tara

Ostirala

............... (e)tatik ........... (e)tara

D eta D-A ereduko ikastetxeetarako ordutegi murrizketa

Ordutegi murrizketa:

Murriztu beharreko eskolaldi kopurua:

................................

BAI

[ ]

EZ

[ ]

6.-2011-2012 ikasturteko eskola egutegia.

Batxilergoa.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa