(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

182/2001 Foru Agindua, maiatzaren 18koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan ziurtagiriak eman eta espedienteak konpultsatzeko arauak ezarten dituena

 

(2001eko 79. NAOn argitaratutako testua, ekainaren 29an)

Atarikoa

Irailaren 28ko 287/1992 Foru Dekretuaren bitartez, ikastetxean dauden dokumentuei buruzko ziurtagiriak eman eta espedienteak konpultsatzeko ahalmena eman zitzaien unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendariei. Foru Agindu honen xedea ahalmen hori gauzatzeko baldintzak ezartzea da, hala nola ziurtagiriak edo konpultsak emateagatik Foru Ogasunean bildu beharreko dirua kobratzeko prozedura finkatzea.

Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2,b) artikuluaren bidez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, agindu dut.

1. artikulua

Irailaren 28ko 287/1992 Foru Dekretuaren babesean, ziurtagiriak eman eta espedienteak konpultsatzeko ahalmena Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko irakaskuntza arautuetako ikastetxe publikoetako zuzendariei dagokie, ikastetxeko ikasleei eta irakasleei dagokienez bakarrik eta Foru Agindu honetan ezarri diren mugekin.

2. artikulua

Ziurtagiriak. 1. artikuluan aipatutako ikastetxeetako zuzendariek ondoren azaltzen diren ziurtagiriak eman ahalko dituzte:

1.-Ikasketei buruzko ziurtagiri pertsonalak.

2.-Ikasketei buruzko ziurtagiri ofizialak.

3.-Ikasleen espedienteen lekualdatzeak.

4.-Eskola Kontseiluaren egintzen eta erabakien ziurtagiriei oniritzia ematekoak.

Orobat, ikastetxeetako zuzendariei bestelako ziurtagiriak eman edo ikus-onesteko ahalmena eman ahalko zaie, ikastetxeko irakasleengan eragina izanik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren deialdietan sarturiko xedapen berariazkoen bidez.

3. artikulua

Konpultsak. 1. artikuluan aipatutako ikastetxeetako zuzendariek ikastetxean berean ondorioak izan behar dituzten agiriak edo espedienteak konpultsatu ahalko dituzte.

Halaber, ikastetxeetako zuzendariei bestelako ziurtagiriak edo espedienteak konpultsatzeko ahalmena eman ahalko zaie, ikastetxeko irakasleengan eragina izanik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren deialdietan sarturiko xedapen berariazkoen bidez.

Konpultsak I. eranskineko testuari jarraikiz eginen dira.

4. artikulua

Ziurtagiriak eman edo konpultsak egiteko administrazio tasen tarifak martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean ezarritakoak izanen dira (martxoaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), bertan finkaturiko salbuespenekin.

5. artikulua

400 ikasle ofizial baino gehiago dituzten ikastetxeetako administrazio tasak, bai eta tasa eta tarifa akademikoen menpean dauden horietakoak ere, tasa eta tarifetarako kontu berezi batean sartuko dira. Kontu hori irekitzeko baimena eman beharko du aurretik Ekonomi eta Ogasun Departamentuak, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren bitartez.

Ondoren, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuarekin bat, ikastetxeek bildutako dirua Foru Komunitatearen Diruzaintzan sartuko dute.

6. artikulua

Tasa edota tarifa akademikoen menpe egon gabe, 400 ikasle ofizial baino gutxiago dituzten ikastetxeek, hala nahi izanez gero, kontu murriztua ireki ahalko dute, 5. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

Kontu murriztua ez irekitzea erabakitzen duten ikastetxeek, bildutako fondoak Foru Ogasunean sartu beharko dituzte. Horretarako, C-3 ereduko ordainketa gutuna aurkeztuko dute Nafarroako Foru Komunitateko edozein banketxetan.

7. artikulua

Ikastetxe guztiek administrazio tasen likidazioa igorri beharko dute Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Araubide Administratiboaren Atalera (Idazkaritza Teknikora), Foru Agindu honen II. eranskinean ageri den ereduari jarraikiz. Horrekin batera, ordainagiriak eta ordainketa gutuna sartzearen fotokopia aurkeztuko dituzte.

Aipatu likidazio hori sei hilabetean behin eginen da, lehenbizikoa urteroko urtarriletik ekainera bitarteko eperako eta bigarrena uztailetik abendura bitartekorako.

8. artikulua

Ikastetxeek nahitaezkoa dute administrazio tasengatiko diru-bilketen likidazioak egitea.

Dirurik bildu ez bada, halaxe jasoaraziko da igortzen den likidazio inprimakian.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe utzi da urriaren 15eko 448/1992 Foru Agindua.

Azken Xedapen Bakarra

Foru Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

(Konpultsarako eredua)

Eginbidea: fotokopia hau jatorrizkoarekin konpultsatu ondoren, haren kopia zehatza dela jasoarazteko.

.............n, 200.(e)ko ..............aren ....(e)an.

(Herria eta eguna)

Ikastetxeko zuzendaria,

(sinadura)

(Ikastetxeko zigilu ofiziala)

II. ERANSKINA

(Likidaziorako eredua) 2001-12-31ra bitartekoa

Administrazio tasen likidazioa (martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea, 2001-3-30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 200..urteko .. seihilekoari dagokiona, ..................... ikastetxeak egina. Herria: .....................

Guztira

........... Ziurtagiriak: ...... pezetatan/.... eurotan, ..... pezeta/..... euro

........... Konpultsak: .... pezetatan/.... eurotan, ..... pezeta/..... euro

Guztira: ..... pezeta/..... euro

...........n, 200.(e)ko ........aren ....(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria,

O.E.

Zuzendaria,

(Likidaziorako eredua) 2002-1-1etik aitzina

Administrazio tasen likidazioa (martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea, 2001-3-30eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), 200..urteko .. seihilekoari dagokiona, ............................. ikastetxeak egina. Herria: ..........................

Guztira

.......... Ziurtagiriak: .... pezetatan/.... eurotan, ..... pezeta/..... euro

.......... Konpultsak: .... pezetatan/.... eurotan, ..... pezeta/..... euro

Guztira: ..... pezeta/..... euro

........n, 200.(e)ko ..........aren ....(e)an.

Ikastetxeko zuzendaria,

O.E.

Zuzendaria,

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa