(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

89/2013 Foru Agindua, urriaren 10ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa nahitaezkoak direla ezartzen duena Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen ...

89/2013 FORU AGINDUA, URRIAREN 10EKOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA, ADMINISTRAZIO PROZEDURA ELEKTRONIKOA ETA TELEMATIKA BIDEZKO TRAMITAZIOA NAHITAEZKOAK DIRELA EZARTZEN DUENA HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUAK KUDEATZEN DITUEN HAINBAT ESKAERA, KOMUNIKAZIO ETA BESTE DOKUMENTU BATZUK AURKEZTEKO, HARTZAILEAK HEZKUNTZA DEPARTAMENTUARI ATXIKITAKO LANGILEAK DIRENEAN

(2013ko 202. NAOn argitaratutako testua, urriaren 18an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 23.2 artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioak foru dekretu edo agindu bidez ezartzen ahalko duela hainbat administrazio prozedura elektroniko erabili beharra, interesdunak, beren lanbideagatik edo gaitasun ekonomikoagatik zein teknikoagatik edo beste arrazoi batzuengatik, beharrezko baliabide teknologikoetan sartu eta haiek erabiltzea bermatua duten pertsona juridikoak edo pertsona fisikoen taldeak direnean.

Hezkuntza Departamentua neurriak hartzen ari da bere informazio sistemak modernizatu eta haietan sarbide elektronikoa izaten uzteko. Gaur egun, departamentuari atxikitako langileek hainbat baliabide teknologiko dituzte eskura, aukera ematen dietenak Administrazioarekin harremanak aise eta erraz izateko. Bestetik, kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko aukera eman behar die.

Hortaz, egokia da administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa erabiltzera behartzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen zenbait deialdi eta eskaeratan.

Orobat, foru agindu honek salbuespen sistema bat ezartzen du administrazio prozedura elektronikoa erabili beharrerako, telematika bidezko aurkezpena zaildu edo galarazten duten inguruabarrak egonez gero.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 e) artikuluarekin bat, agindu dut:

1. Administrazio prozedura elektronikoa eta telematika bidezko tramitazioa kasu honetan erabili beharra ezartzea Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak kudeatzen dituen hainbat eskaera, komunikazio eta beste dokumentu batzuk aurkezteko, hartzailea Hezkuntza Departamentuari atxikitako langileak direnean:

a) Irakasleen lekualdatze lehiaketak. Betebehar horrek eskaerak telematika bidez aurkeztera behartzen du, lanpostu eskaerekin batera.

2. Nolanahi ere, salbuespen gisa eta Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi eta hark onartuta, aurreko atalean aipatutako dokumentuak zuzenean aurkezten ahalko dira, telematika bidez aurkeztea zaildu edo galarazten duten inguruabarrak egonez gero.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea foru agindu honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa