(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Funtzio Publikoa :
    • Laneko arriskuen prebentzioa :
      • 82/2007 Foru Agindua, uztailaren 3koa, Hezkuntza kontseilariak emana, "Laneko arriskuei aurrea hartzea-Hezkuntza" izeneko fitxategi informatizatua sortzeko baimena ematen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

82/2007 Foru Agindua, uztailaren 3koa, Hezkuntza kontseilariak emana, "Laneko arriskuei aurrea hartzea-Hezkuntza" izeneko fitxategi informatizatua sortzeko baimena ematen duena

 

(2007ko 99. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 13koa)

Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa izanen da xedapen orokor bat ematea, "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpeko fitxategi automatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu. Dekretu horren 2. artikuluak ezartzen du fitxategi berriak sortzeko fitxategi horren ardura duen departamentuko kontseilariak foru agindua emanen duela.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 44. artikuluak dio administrazio espedienteak tramitatzean baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabili behar direla lagungarri gisa, betiere bermeak errespetatuz eta antolamendu juridikoak kasu bakoitzerako aurreikusten dituen baldintzak betez.

Beharrezkotzat jotzen da Laneko arriskuei aurrea hartzea-Hezkuntza izeneko fitxategia sortzea, ez baitago halakorik uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuaren txostena ikusirik, agindu dut:

Lehena

Laneko arriskuei aurrea hartzea-Hezkuntza" izeneko fitxategi informatizatua sortzeko baimena ematea.

a) Aurreikusitako xedea eta erabilerak.

-Administrazio publikoko langileen osasun eta segurtasunari buruzko datuen erregistroa izatea.

-Administrazio publikoko langileek lanean zer arrisku izaten duten eta zer osasun egoera duten jakitea.

-Azterketak eta estatistikak egitea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko programak gauzatzeko oinarri izatea.

b) Ukitutako norbanakoak eta taldeak.

Administrazio publikoko langileak, edozein araubide juridikokoak, Nafarroako administrazio eta erakunde publikoaren zerbitzura aritu eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren prebentzio zerbitzuaren laguntza dutenak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Interesdunak edo bere legezko ordezkariak emanen ditu, adierazpen edo formulario baten bidez.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.

-Identifikazio datuak:

.NANa/IFZ

.Gizarte Segurantzako/Mutualitateko zenbakia.

.Izen-deiturak.

.Helbidea (postakoa, elektronikoa).

.Telefonoa.

.Sinadura.

.Langileen erregistroko zenbakia.

Beste batzuk:

.Historia zenbakia.

-Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:

.Egoera zibilari buruzko datuak.

.Familiaren datuak.

.Jaioteguna.

.Adina.

.Sexua.

.Nazionalitatea.

.Ezaugarri fisiko edo antropometrikoak.

Beste batzuk:

.Minusbaliotasunak.

-Inguruabar sozialen datuak:

.Zaletasunak eta bizimoduak.

.Lizentziak, baimenak.

-Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak:

.Prestakuntza, titulazioak.

.Laneko esperientzia.

Beste batzuk:

.Ordutegia/txanda.

.Kontratua.

.Enpresako altako data.

.Enpresako bajako data.

.Bajaren kodea.

-Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak:

.Kidegoa/eskala.

.Kategoria/gradua.

.Lanpostuak.

.Ekonomikoak ez diren nominako datuak.

.Langilearen historiala.

-Babes berezia duten beste datu batzuk:

.Osasuna.

e) Datu pertsonalen lagapena.

Fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen. Edozein modutan ere, datuak babesteari buruzko araudian ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala. Landaben industrialdea, E/F kaleak, Iruña. Telefonoa: 848 423769. Faxa: 848 423738.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzua. Santo Domingo kalea, 8, Iruña. Telefonoa: 848 426517. Faxa: 848 426409.

h) Segurtasun neurriak.

Maila altuko segurtasun plana ezarriko da.

Bigarrena

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Hirugarrena

Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalera eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Foru Administrazioa Modernizatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa