Castellano | Euskara | Français | English
(2002ko 79. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 1ean)
Atarikoa
Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak datu pertsonalak dituzten fitxategi informatizatuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpekoak, arautzen ditu.
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat eman du eta bertan proposatu beste fitxategi informatizatu bat sor dadila, "Laneko arriskuen aurkako aurreneurriak-Lehendakaritza" izenarekin.
Fitxategi informatizatu berriak sortzeko prozedurari buruzko uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluan xedaturikoa betez, agindu dut:
Lehena
"Laneko arriskuen aurkako aurreneurriak-Lehendakaritza" izeneko fitxategia sortzea.
a) Helburua eta aurreikusitako erabilerak.
Laneko aurriskuei aurrea hartzeko datuak erregistratzea. Medikuntza eta lan arloetako historial bat irekiko da langile publikoen osasuna eta segurtasuna hobetzeko.
b) Ukituriko pertsona eta taldeak.
Langile publikoak, edozein araubide juridikotakoak, Nafarroako Administrazio eta erakunde publikoetan dihardutenak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako gainerako aurreneurri zerbitzuak lagunduak.
c) Datuak biltzeko prozedura.
Datuak interesatuak berak edo bere lege ordezkariak emanen ditu galdetegi idatzi baten bitartez.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak.
Identifikazio datuak:
-N.A.N./I.F.Z.
-Gizarte Segurantza edo Mutualitateko zenbakia.
-Izen-deiturak.
-Helbidea (postakoa, elektronikoa)
-Telefonoa
-Izenpea
-Erregistro pertsonalaren zenbakia
-Bestelakoak:
.Historialaren zenbakia
Datu pertsonalak
-Egoera zibila.
-Familiaren datuak.
-Jaioteguna.
-Adina.
-Sexua.
-Nazionalitatea.
-Ezaugarri fisiko edo antropometrikoak.
-Bestelakoak:
.Ezintasunak.
Giroko datuak:
-Zaletasunak eta bizimodua.
-Lizentziak eta baimenak.
Ikasketetako eta lanbideko datuak.
-Prestakuntza eta tituluak.
-Lanbide esperientzia
-Bestelakoak:
.Ordutegia/txanda.
.Kontratu mota.
.Enpresan lanean hasi zen eguna.
.Enpresa utzi zuen eguna.
.Enpresa utzi zueneko kodea.
Lanaren xehetasunak:
-Kidegoa/eskala.
-Kategoria/gradua.
-Lanpostuak.
-Nominako datu ez ekonomikoak.
-Langilearen historiala.
Bereziki babesturiko bestelako datuak:
-Osasuna.
e) Datu pertsonalen lagapena.
Fitxategian biltzen diren datuak ez zaizkio interesatua ez beste inori laga edo jakinaraziko, ez pertsonari ez entitateari, eta haiekin ez da nazioarteko transferentziarik eginen.
f) Fitxategiaz arduratuko den unitate organikoa.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atala.
Erletokieta kalea, 2, behea, Iruña. Telefonoa: 948-422950. Faxa: 948-422960.
h) Segurtasun neurriak.
Goi mailako segurtasun plan bat prestatuko da.
Bigarrena
Foru Agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena
Foru Agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Lan Harremanen Zerbitzuko Zuzendaritzara eta bertako Lan Arriskuei Aurrea hartzeko Atalera eta Antolaketa eta Informazio Sistemen Zuzendaritza Nagusiko Datuak Babesteko Atalera.