(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

32/2013 Foru Agindua, martxoaren 11koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2013ko 59. NAOn argitaratua, martxoaren 26an. Aldaketak: 14/2014 Foru Agindua, otsailaren 17koa; 29/2015 Foru Agindua, martxoaren 20koa)

Atarikoa

Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 8an emandako 60/2009 Foru Aginduaren bidez, onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak.

Arau horren lehen xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, zenbait lanpostu aldi baterako betetzeko, haien izaera dela-eta hala behar denean, Giza Baliabideen Zerbitzuak baldintzak edo berariazko eskakizunak ezar ditzakeela orokorrean eratutako izangaien zerrendetan.

Zeinuen hizkuntza, frantsesa eta ingelesa ezartzen dira berariazko eskakizun gisa, eta, musika espezialitateko maisu-maistren kidegoko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendaren barruan, berariazko programetarako musika tresnena dutenak.

Ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 3082/2010 Ebazpenaren bidez, zehaztu zen alemana berariazko eskakizuna zela bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan eta maisu-maistren kidegoan izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan.

Halaber, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 12ko 666/2011 Ebazpenaren bidez, hortz-protesia, izpiak, hortz higienea, larrialdiak, on line gisako prestakuntza, prebentzioa eta proiektuak ezarri dira berariazko eskakizun gisa, irakaslearen lanpostuan aritzeko izangaiak aldi baterako kontratatzeko zerrendetan.

Azkenik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 25eko 2419/2011 Ebazpenaren bidez, zehaztu zen zeinuen hizkuntzan dagoen diferentzia hau: zeinuen hizkuntza 1 eta zeinuen hizkuntza 3.

Ikasturte bakoitzaren hasieran eskakizunen inguruko azterketa eginda, agerian gelditu da, alde batetik, zehaztu behar direla lanpostuak betetzeko berariazko eskakizunak, eta, bestetik, eskakizunak frogatzea baimendu behar zaiela, bai Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko irakasle funtzionarioei, bai aldi baterako kontratatzeko zerrendetan dauden izangaiei. Horretarako, prozedura arina ezarriko da eskakizunak egiaztatzeko, etengabe zabalik egonen den epe batean.

Hori helburu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. artikulua. Xedea.

1. Foru agindu honen helburua da irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztea eta haiek egiaztatzeko prozedura ezartzea.

2. Foru agindu hau aplikagarri duten langileek eska dezakete bertan araututako eskakizun guztiak egiaztatzeko, egiaztatzea norberaren kontua baita, eskatzailearen kidegoa, espezialitatea edo hizkuntza gorabehera.

3. Berariazko eskakizun bat frogatzen duen irakasleak eskakizun hori duen lanpostua aukera dezake, betiere lanpostu hori eskaintzen bada bere titulartasuneko kidegoan, espezialitatean edo hizkuntzan, edo aldi baterako kontratatzeko hura agertzen den zerrendan.

4. Foru agindu honetan araututako eskakizunak soilik galdegin daitezke ikasturtearen hasieran edo ikasturtean barna destinoak esleitzeko ekitaldietan irakasleei eskaintzen zaizkien lanpostuetan.

Hori dela eta, foru agindu honetan araututako berariazko eskakizunak egiaztatzearen ondorioz, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan dauden langileei eta funtzionarioei esleitzen ahal zaizkie eskakizun horiek dauzkaten lanpostuak destinoak esleitzeko ekitaldietan ikasturtearen hasieran, eta, halaber, aldi baterako langileen kasuan, ikasturtean barna ere bai.

5. Funtzionarioek berariazko eskakizunak frogatzeak ez dakar inolaz ere beste espezialitate bat lortzea.

2. artikulua. Nori dagokion.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioek eta departamentu horrek kudeatzen dituen zerrendetan aldi baterako kontratatzeko dauden izangaiek eska dezakete eskakizunak egiaztatzea, betiere foru agindu honetako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

3. artikulua. Eskatzaileen betebeharrak.

1. Irakasle funtzionarioek baldintza hauek bete behar dituzte eskakizunen bat egiaztatzea eskatzeko:

–Karrerako irakasle funtzionarioa edo praktiketako funtzionarioa izatea, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako.

–Edozein egoera administratibotan egotea.

–Foru agindu honen I. eranskinean jasotako titulazioetako bat izatea.

2. Aldi baterako kontratatzeko izangaiek ondoko baldintzak bete behar dituzte foru agindu honetan arautzen den prozeduran parte hartzeko:

–Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatu eta indarra duen zerrenda batean egotea, edozein irakasleen kidego, espezialitate edo hizkuntzatan.

–Foru agindu honen I. eranskinean jasotako titulazioetako bat izatea.

3. Aurreko ataletan aurreikusitako beharkizunez gain, piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak frogatzeko, Piano espezialitateko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasle edo katedradun izatea eskatuko da 1. atalaren kasuan, eta Musikako irakaskuntza profesionalen eta goi-mailakoen Piano espezialitateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda indardunen batean egotea, 2. atalaren kasuan.

4. artikulua. Eskakizunak egiaztatzeko eskaerak.

Eskakizunen bat egiaztatu nahi duten irakasleek foru agindu honen II. eranskinean jasotako eskaera aurkeztu beharko dute, interesdunen eskura egonen baita Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian: www.educacion.navarra.es.

Eskakizunak egiaztatzeko galdegiten diren titulazioen edo prestakuntza ziurtagirien fotokopia sinpleak erantsi beharko dizkiote eskaerari (edo, titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen ziurtagiria).

Administrazioak edozein unetan eskatzen ahalko die eskabidearekin batera aurkeztutako jatorrizko dokumentazioa edo horren fotokopia konpultsatuak.

Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira. Hezkuntzen eskakizunak frogatzeko titulazioak daude salbuetsita betekizun horretatik.

Unibertsitateko titulazioak atzerrian eskuratu badira, eskatzaileek, titulazioaz gain, homologazioa edo onarpena egiaztatzen duen sinestamendua aurkeztu beharko dute. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izanen atzerrian eskuratutako tituluaren zinpeko itzulpena.

Eskabidea, titulazioekin batera, Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Nafarroako Gobernuaren gainerako edozein erregistro bulegotan (horren zerrenda 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, argitaratu zen) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskaera telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren eko web atarian dago (www.navarra.es). Halakoetan, eskabidearekin batera aurkeztu behar diren titulazioak edo ziurtagiriak erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko aurreikusita diren formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

5. artikulua. Eskakizunak egiaztatzeko batzordea.

Parte-hartzaileek eskakizunak egiaztatzeko aurkezten dituzten titulazioak aztertu eta ebaluatzeko, kide hauek osatutako batzordea eratuko da:

–Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko bi enplegatu. Haietako bat batzordeko burua izanen da, eta bestea, berriz, batzordekidea.

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuko enplegatu bat, batzordekidea izanen dena.

–Giza Baliabideen Zerbitzuko enplegatu bat, idazkari lanetan ariko dena, hizpidea duela baina botorik ez.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpen baten bidez izendatuko dira batzorde honetako kideak.

Batzordeak egokia iruditzen zaion organoari eskatzen ahalko dio aholkularitza teknikoa.

Batzordearen bilkuretan behatzaile gisa parte hartzen ahalko du unibertsitatez kanpoko irakasle batzordeko ordezkari batek.

6. artikulua. Eskakizunak egiaztatzeko prozedura.

Eskabideak edozein unetan aurkezten ahalko dira, eta ondoko prozedurari jarraituz tramitatuko dira:

a) Batzordeak epe hauetan aztertu eta ebatziko ditu eskabideak:

–Irailaren 1etik abenduaren 31 bitarte aurkeztutako eskaerak urtarrilaren lehen hamabostaldian ebatziko ditu batzordeak.

–Urtarrilaren 1etik apirilaren 30 bitarte aurkeztutako eskaerak maiatzaren lehen hamabostaldian ebatziko dira.

–Maiatzaren 1etik abuztuaren 31 bitarte aurkeztutako eskaerak irailaren lehen hamabostaldian ebatziko dira.

b) Eskaerak azterturik, eskakizunen bat frogatzen duten parte-hartzaileen zerrenda igorriko du batzordeak Giza Baliabideen Zerbitzura, baita baldintzak betetzen ez dituztenena ere, horretarako arrazoiak adierazita.

c) Giza Baliabideen Zerbitzuak ebazpen bidez onetsiko du eskakizunen bat frogatzen dutenen behin-behineko zerrenda, baita frogatzen ez dituztenena ere, horretarako arrazoiak adierazita.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es) argitaratuko da.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

d) Parte-hartzaileek bost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari erreklamazioak egiteko 4. artikuluan aurreikusitako tokietatik edozeinetan.

e) Batzordeak, hala bada, erreklamazioak kontuan hartuta, Giza Baliabideen Zerbitzuak ebazpena emanen du, eskakizunen bat frogatzen dutenen behin betiko zerrenda onesten duena, baita frogatzen ez dutenena ere, horretarako arrazoia adierazita.

Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan (Santo Domingo kalea, zk.g, Iruña) eta Hezkuntza Departamentuaren web-gunean: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrenda horiek onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.

f) Salbuespenez, Batzordea a) letran ezarritako epeetatik kanpo bil daiteke eskakizun bat edo batzuk egiaztatzeko jasotako eskaerak ebazteko, lanpostuak betetzeko premien arabera edo egoki juzgatzen denean.

Lehen Xedapen Gehigarria. Eskakizunak egiaztatzeko probak.

Hezkuntza Departamentuak proben deia egin dezake foru agindu honen I. eranskinean galdegiten diren baldintzak betetzen ez dutenek hizkuntzen eskakizunak egiaztatzeko, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposatuta.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Maisu-maistren kidegoko aleman espezialitatea.

Alemanaren espezialitatea sortzen da aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda gisa maisu-maistren kidegoan. Honako hauek dira bete beharreko baldintzak espezialitate horretan sartzeko:

–Aleman espezialitateko maisu-maistra edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako itzultzaile eta interpreteen espezialitateko alemaneko maisu-maistra diplomatua, edo hari dagokion gradua.

–Maisu-maistra edo hari dagokion gradua, betiere hizkuntzen irakaskuntza espezializatuko lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria edukita, maila aurreratuko edo C1 mailako alemaneko titulua, Hizkuntza Eskola Ofizialak emana, edo B2 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak baloratua, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

–Filologia Alemana edo Alemaniako Itzulpengintza eta Interpretazioko titulua edo haiei dagozkien graduak dituen maisua/maistra, edo lizentziaturako lehen zikloa gainditua izatea.

–Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu horretan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. British Council.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta British Councilen artean egindako hitzarmena oinarri duen British programako ikaskuntza emateko proposatzen diren langileak administrazio araubidean kontratatuko dira, Hezkuntza Departamentuko irakasleen premia berriei erantzuteko kontratuaren arabera (irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 6. artikuluan arautua). Langile horiei, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 8ko 60/2009 Foru Aginduaren 15 artikulua aplikatuko zaie.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Enplegu zerbitzu publikoen bitartez aldi baterako kontrataziorako hautatutako izangaien zerrenden indarraldia.

Enplegu zerbitzu publikoen bitartez aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendek indarra izanen dute harik eta enplegu zerbitzu publikoek kidego, espezialitate edo hizkuntza bererako beste zerrenda batzuk osatu arte, eta, gehienez ere, hiru urteko indarraldia izanen dute.

Bosgarren xedapen gehigarria. Piano-jotzaile errepertoristaren eskakizunak frogatzeko prozedura.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, Hezkuntza Departamentuak eginen du dei piano-jotzaile errepertoristaren eskakizunak frogatzeko probarako, eta foru agindu honen 4., 5. eta 6. artikuluak ez dira aplikatuko.

Seigarren xedapen gehigarria. Hizkuntzen profilak ofizioz egiaztatzea.

1. Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren profil bat egiaztatzen bada, hizkuntz horretan aipatu esparruaren maila horretatik beherako profilak egiaztatuko dira ofizioz.

2. ILS (Zeinuen Hizkuntzaren Interpretazioko goi mailako teknikaria) profila egiaztatzen bada, zeinuen hizkuntzaren profil guztiak egiaztatuko dira.

Xedapen Iragankor Bakarra. Eskaerak aurkezteko epea foru agindu honek indarra hartzean.

Foru agindu honek indarra hartu eta biharamunetik 2013ko apirilaren 30era bitarte, biak barne aurkezten diren eskaerak 2013ko maiatzeko lehenengo hamabostaldian ebatziko ditu Batzordeak.

Azken Xedapenetan Lehena. Gaikuntza eskakizunak sortu edo aldatzeko.

Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari eta, hark eskuordetuta, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari ahalmena eman zaie foru agindu honetan araututako eskakizunak sortu edo alda ditzaten.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Eskakizunak kentzea.

Kendu egiten dira foru agindu honen I. eranskinean aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan biltzen ez diren eskakizunak.

Azken Xedapenetan Hirugarrena. Eskakizunak ofizioz egiaztatzea.

Hezkuntza Departamentuak xedapen honetan zehazten diren eskakizunak ofizioz egiaztatuko dizkie irakasleei, aldi baterako kontratatzeko ondotik jasotzen diren izangaien zerrendetan badaude edo espezialitateen titularra badira.

ESKAKIZUNA

FUNTZIONARIOEN ESPEZIALITATEA EDO ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO IZANGAIA ZER ZERRENDATAN DAGOEN

I, F edo ALE

Maisu-maistren kidegoko ingelesa, frantsesa edo alemana

PI, PF edo PALE

Bigarren hezkuntzako irakasleen edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen kidegoetako ingelesa, frantsesa edo alemana

EE

Pedagogia terapeutikoa

LOG

Entzumena eta hizkuntza

Ofizioz egiaztatutako eskakizuna izan nahi ez duten irakasleek edozein unetan eska dezakete eskakizun horiek kentzeko.

Azken Xedapenetan Laugarrena. Osasun eskakizuna.

Foru agindu honek indarra hartzean larrialdietako eskakizuna (EG) duten kontratazio izangaiak osasun eskakizuna (SA) dutela agertuko dira zerrendetan.

Azken Xedapenetan Laugarrena bis. Piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak.

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Katedradunen Kidegoetako funtzionarioei piano-jotzaile errepertoristarentzako eskakizunak eskatuko zaizkie, bakar-bakarrik musikako goi mailako irakaskuntzetan aipatu eskakizunekin zehazten diren lanpostuak betetzeko.

Azken Xedapenetako Bosgarrena. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

Indargabetu egin dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

I. ERANSKINA. Eskakizunak

ESKAKIZUNAK

PRESTAKUNTZAKO ZIURTAGIRIAK EDO TITULAZIOAK

LS 3

(Zeinuen hizkuntza 3)

Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren erabiltzaile independentearen maila (B2) egin izanaren egiaztagiria. Kasuan kasuko ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua.

Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan 3. mailako ikastaroa egin izanaren ziurtagiria edo titulazio homologatua. Ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua.

LS 1

(Zeinuen hizkuntza 1)

Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren oinarrizko erabiltzailearen bigarren maila (A2) egin izanaren egiaztagiria. Kasuan kasuko ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua.

Espainiako zeinuen hizkuntzako komunikazioan hasiera maila egin izanaren ziurtagiria (kasuan kasuko ikastaroa gorren elkarte batek emana izanen da, eta Espainiako Gorren Konfederazio Nazionalak egiaztatua), edo irakasleen etengabeko prestakuntza-planaren barruan Espainiako zeinuen hizkuntzako ikastaroetan gutxienez 100 ordu egin dituela egiaztatzen duena.

AC (eskusoinua)

CL (klarinetea)

FT (zeharkako txirula)

GU (gitarra)

PN (pianoa)

VI (biolina)

VL (biolontxeloa)

–Lanbide titulua eta irakasle titulua dagokion espezialitatean, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.

–Irakasle titulua eta goi mailako irakasle titulua dagokion espezialitatean, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

–Lanbide titulua dagokion espezialitatean, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako lanbide titulua, dagokion espezialitatean, abenduaren 22ko 1577/2006 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako goi mailako titulua, dagokion espezialitatean.

LM

(musika hizkuntza eta abesbatza)

–Lanbide titulua eta irakasle titulua, 1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emana.

–Irakasle titulua eta goi mailako irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

–Solistetarako goi mailako espezializazio diploma, urtarrilaren 29ko 313/1970 Dekretuaren arabera emana.

–Lanbide titulua, ekainaren 26ko 756/1992 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako lanbide titulua, abenduaren 22ko 756/1992 Errege Dekretuaren babesean emana.

–Musikako goi mailako titulua.

I

(gutxienez ingeleseko B2 mailari dagokion eskakizuna)

–Ingeles espezialitateko maisu-maistra edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako itzultzaile eta interpreteen espezialitateko ingeleseko maisu-maistra diplomatua, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko ingelesaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Ingelesaren maila aurreratuko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–Ingelesaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–FCE ziurtagiria (First Certificate in English), Cambridgeko Unibertsitateak emana.

–CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak emana.

–CPE ziurtagiria (Certificate of Proficiency), Cambridgeko unibertsitateak emana.

–Filologia Ingelesa edo Ingeleseko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia edo haiei dagozkien graduak izatea, edo lizentziako lehen zikloa gainditua edukitzea.

–Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu horretan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du.

–IELTS 5.0-6.0 ziurtagiria, IELTSk emana (International English Language System).

–IELTS 6.5-7.0 ziurtagiria, IELTSk emana (International English Language System).

–IELTS 7.5 + ziurtagiria, IELTSk emana (International English Language System).

–TOEFL IBT 87 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk emana (Educational Testing System).

–TOEFL IBT 110 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk emana (Educational Testing System).

–TOEFL IBT 120 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk emana (Educational Testing System).

–ISE II (Integrated Skills in English), Trinity College Londonek emana.

–ISE III (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

–ISE IV (Integrated Skills in English), Trinity College Londonek emana.

–Ingelesaren B2 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

F

(gutxienez frantseseko B2 mailari dagokion eskakizuna)

–Frantses espezialitateko maisu-maistra edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako itzultzaile eta interpreteen espezialitateko frantseseko maisu-maistra diplomatua, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko frantsesaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Frantsesaren maila aurreratuko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–Frantsesaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–Diplôme d’Etudes en Langue Française ziurtagiria (DELF B2), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme de Langue Française (DL), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Filologia Frantsesa edo Frantseseko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia edo haiei dagozkien graduak izatea, edo lizentziako lehen zikloa gainditua edukitzea.

–Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (541-698), Pariseko Chambre de Commerce et d’industrie delakoak emana.

–Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (699-833), Pariseko Chambre de Commerce et d’industrie delakoak emana.

–Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (834-900), Pariseko Chambre de Commerce et d’industrie delakoak emana.

–Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu horretan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du.

–Frantsesaren B2 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

ALE

(gutxienez alemaneko B2 mailari dagokion eskakizuna)

–Aleman espezialitateko maisu-maistra edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntzetarako Unibertsitate Eskoletako itzultzaile eta interpreteen espezialitateko alemaneko maisu-maistra diplomatua, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko alemanaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Alemanaren maila aurreratuko ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–Alemanaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–B2 ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–ZDB ziurtagiria (Zertifikat Deutsch für den Beruf), Goethe Institutuak emana.

–TestDaF level 2 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak emana.

–C1 ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–PWD ziurtagiria (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International), Goethe Institutuak emana.

–TestDaF level 4 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak emana.

–GZ C2 (Zentrale Oberstufenprüfung) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–GZ C2 KDS (Kleines Deutsches Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–C2+ GDS (Große Deutsche Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–Filologia Alemana edo Alemaneko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentzia edo haiei dagozkien graduak izatea, edo lizentziako lehen zikloa gainditua edukitzea.

–Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu horretan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du.

–Alemanaren B2 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

PI

(gutxienez ingeleseko C1 mailari dagokion eskakizuna)

–Filologia Ingeleseko lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Ingelesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko ingelesaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Ingelesaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–CAE ziurtagiria (Certificate in Advanced English), Cambridgeko Unibertsitateak emana.

–CPE ziurtagiria (Certificate of Proficiency), Cambridgeko unibertsitateak emana.

–IELTS 6.5-7.0 ziurtagiria, IELTSk emana (International English Language System).

–IELTS 7.5 + ziurtagiria, IELTSk emana (International English Language System).

–TOEFL IBT 110 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk emana (Educational Testing System).

–TOEFL IBT 120 ziurtagiria (Test of English as a Foreign Language, Internet Based Test), ETSk emana (Educational Testing System).

–ISE III (Integrated Skills in English), Trinity College London-ek luzatua.

–ISE IV (Integrated Skills in English), Trinity College Londonek emana.

–Ingelesaren C1 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

PF

(gutxienez frantseseko C1 mailari dagokion eskakizuna)

–Filologia Frantseseko lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko frantsesaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Frantsesaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C1), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme Approfondi de Langue Française (DALF C2), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme Supérieur d’Etudes Françaises Modernes (DS), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Diplôme de Hautes Etudes Françaises (DHEF), Alliance Françaisek (Frantziako Hezkuntza Ministerioa) emana.

–Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (699-833), Pariseko Chambre de Commerce et d’industrie delakoak emana.

–Test d’Evaluation de Français (TEF) B1 (834-900), Pariseko Chambre de Commerce et d’industrie delakoak emana.

–Frantsesaren C1 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

PALE

(gutxienez alemaneko C1 mailari dagokion eskakizuna)

–Filologia Alemaneko lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Alemaneko Itzulpengintza eta Interpretazioko lizentziaduna, edo hari dagokion gradua.

–Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakaskuntza espezializatuko alemanaren lehen mailako goi zikloko gaitasun ziurtagiria.

–Alemanaren C1 mailako ziurtagiria, edozein hizkuntza eskola ofizialek emana (2009koa edo geroagokoa).

–C1 ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–PWD ziurtagiria (Prüfung Wirtschaftsdeutsch International), Goethe Institutuak emana.

–TestDaF level 4 ziurtagiria (Test Daf Deutsch als Fremdsprache), Goethe Institutuak emana.

–GZ C2 (Zentrale Oberstufenprüfung) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–GZ C2 KDS (Kleines Deutsches Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–C2+ GDS (Große Deutsche Sprachdiplom) ziurtagiria, Goethe Institutuak emana.

–Alemanaren C1 mailako edo handik gorako beste edozein ziurtagiri, Hezkuntza Departamentuak baloratua Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatuarekin bat.

PD (hortz protesia)

–Hortz protesietako goi mailako teknikaria edo hortz protesietako teknikari espezialista (osasun arloa).

–Odontologiako lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Mediku estomatologoa edo hari dagokion gradua.

RX (izpiak)

Diagnosi irudietako goi mailako teknikaria edo erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (osasun arloa).

HD (hortz higienea)

–Hortz protesietako goi mailako teknikaria edo hortz protesietako teknikari espezialista (osasun arloa).

–Aho-hortzetako higieneko goi mailako teknikaria edo hortz higieneko teknikari espezialista (osasun arloa).

–Erizaintzako diplomaduna edo hari dagokion gradua.

–OLTa edo hari dagokion gradua.

–Odontologiako lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Mediku estomatologoa edo hari dagokion gradua.

SA (osasun langilea)

–Erizaintzako diplomaduna edo hari dagokion gradua.

–OLTa edo hari dagokion gradua.

–Medikuntzako lizentziaduna edo hari dagokion gradua.

–Fisioterapiako diplomaduna edo hari dagokion gradua.

FL (prestakuntza on line)

On line gisako prestakuntzarako ikastaroa, hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo bestelako entitate homologatuek emana, gutxienez 45 ordukoa, prestakuntzarako plataformen erabileraren inguruan behintzat, edo esperientzia izatea ikasturte batez gutxienez on line gisako prestakuntzarako irakasle gisa irakaskuntza ofizialetan. Bi kasuetan Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Lanbide Heziketaren Zerbitzuak ikus-onetsi beharko du.

PV (prebentzioa)

Unibertsitateko titulazio ofiziala izatea eta, gainera, unibertsitate batek edo baimendutako entitate batek egiaztatutako gutxieneko prestakuntza izatea, gutxienez 600 ordukoa, Prebentzio zerbitzuen erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren VI. eranskineko programan zehaztutako edukiarekin.

PY (proiektuak)

–Arkitektoa edo hari dagokion gradua.

–Ingeniaria espezialitate guztietan edo hari dagokion gradua.

–Diseinuko tituluduna (diseinuko goi-mailako ikasketak, irailaren 24ko 1496/1999 Errege Dekretua), Barnealdeen diseinuko espezialitatea.

–Arkitekto teknikoa edo hari dagokion gradua.

VE (bela)

–Aparailu finkoko belako goi mailako kirol teknikaria.

–Aparailu libreko belako goi mailako kirol teknikaria.

EE

(hezkuntza berezia)

–Pedagogia terapeutikoko edo hezkuntza bereziko maisu-maistra espezialista, edo hari dagokion gradua.

–Pedagogiako edo psikopedagogiako lizentziaduna edo haiei dagozkien graduak.

–Hezkuntza Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek espezialitateaz antolaturiko ikastaroak gaindituak izatea. Azken kasu honetan Hezkuntza Ministerioak homologatu beharko du. Baita hezkuntza administrazioen eta unibertsitateen arteko hitzarmen bidez egindakoak ere.

LOG.

(logopedia)

–Entzumena eta hizkuntzako maisu-maistra espezialista, edo hari dagokion gradua.

–Logopediako diplomaduna edo hari dagokion gradua.

–Uztailaren 14ko 895/1989 Errege Dekretuak aitorturiko beste titulu batzuk, (172. Estatuko Aldizkari Ofiziala, uztailaren 20koa; akats zuzenketa, 184. Estatuko Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan), azaroaren 8ko 1664/1991 Errege Dekretuaren bidez eman idazketaren arabera (280. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 22koa).

–Mintzamen eta Entzumenaren Asalduretako irakasle espezializatuen titulu edo diploma edo Hezkuntza eta Kultura Ministerioak edo hezkuntzaren arloan eskumen osoa duten autonomia erkidegoek antolaturiko ikastaroa gainditu dela egiaztatzen duen agiria. Azken kasu honetan Osasun Ministerioak homologatu beharko du.

II. ERANSKINA. Berariazko eskakizunak egiaztatzeko eskaera

–Datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

NANa: .................... Bizitokia:

Kalea: ................................................ Posta kodea:

Telefonoa: ................................. Helbide elektronikoa:

q Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakasle funtzionarioa naiz.

q Irakasleen kidegoetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendetan nago.

–Eta, ondorio horretarako, ondoko berariazko eskakizuna(k) egiaztatzeko eskatzen den titulazioa aurkezten dut:

q

LS 3 (zeinuen hizkuntza 3)

q

PI (gutxienez ingeleseko C1 mailari dagokion eskakizuna)

q

LS 1 (zeinuen hizkuntza 1)

q

PF (gutxienez frantseseko C1 mailari dagokion eskakizuna)

q

AC (eskusoinua)

q

PALE (gutxienez alemaneko C1 mailari dagokion eskakizuna)

q

CL (klarinetea)

q

PD (hortz protesia)

q

FT (zeharkako txirula)

q

RX (izpiak)

q

GU (gitarra)

q

HD (hortz higienea)

q

PN (pianoa)

q

SA (osasun langilea)

q

VI (biolina)

q

FL (prestakuntza on line)

q

VL (biolontxeloa)

q

PV (prebentzioa)

q

LM (musika hizkuntza eta abesbatza)

q

PY (proiektuak)

q

I (gutxienez ingeleseko B2 mailari dagokion eskakizuna)

q

VE (bela)

q

F (gutxienez frantseseko B2 mailari dagokion eskakizuna)

q

EE (hezkuntza berezia)

q

ALE (gutxienez alemaneko B2 mailari dagokion eskakizuna)

q

LOG (logopedia)

.................(e)n, 20...(e)ko .............aren ..............(e)an.

(Sinadura)

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUKO GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA.

Santo Domingo kalea, z.g. 31001 IRUÑA.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa