(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

81/2011 Foru Dekretua, uztailaren 18koa, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duena

(2011ko 144. NAOn argitaratutako testua, uztailaren 20an)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 20.2 artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzak zuzendaritza nagusi bat edo gehiago izanen dituela, baita idazkaritza tekniko nagusi bat ere, zuzen-zuzenean kontseilariaren menpe egonen dena.

Abenduaren 3ko 15/2004 Foru Lege horren 21.2 artikuluak adierazten du zuzendaritza nagusiak sortu, aldatu, bateratu edo kentzea, baita bakoitzak eskumenean izanen dituen arloak zehaztea ere, Nafarroako Gobernuari dagokiola, departamentu bakoitzeko kontseilari titularrak proposaturik.

Azkenik, abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 100.2 artikuluak adierazten du erakunde autonomoak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu bati edo zuzendaritza nagusi bati atxikita egonen direla.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko uztailaren 18ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra. Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

b) Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxikita dago.

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen ditu Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zituzten eskumenak.

4. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain hartzen ditu Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiak zituen eskumenak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarenak izan ezik.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetako Lehena. Egituratik kendu diren organoak.

Ondoko zuzendaritza nagusi hauek kendu dira:

-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Gaikuntzak.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari gaikuntza ematen zaie behar diren xedapen guztiak eman ditzaten foru dekretu honetan xedatutakoa garatu eta betetzeko, eta bidezkoak diren langileen eta baliabide ekonomiko eta materialen esleipena eta banaketa egiteko.

Azken Xedapenetako Hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa