(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

9/2009 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Itzulpen Bulegoa Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuari atxikitzea xedatzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2009ko 30. NAOn argitaratua, martxoaren 11n. Aldaketak: 4/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa)

Atarikoa

Abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren eta Itzulpen Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxiki zitzaion.

Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa eratu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretua aldatzeko azaroaren 107/2008 Foru Dekretuaren bidez, Euskararen gaineko Azterlanetarako Atalaren eginkizunak aldatu ziren eta atal hori Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Atala bihurtu zen.

Euskaratik eta euskarara itzultzeko Hezkuntza Departamentuan dagoen zerbitzua hobeki eman eta koordinatzeko asmoz, foru agindu honen helburua da Itzulpen Bulegoa Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Atalari atxikitzea.

Horrenbestez, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren 22. artikulua aplikatuz, agindu dut:

1. (indargabetua)

2. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren 12. zenbakiko hasierako tartea aldatzea. Honela geldituko da:

"12. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek izanen ditu bere egituran:

-Administrazio Aferetarako Bulegoa.

-Erregistro Bulegoa.

-Argibide eta Agiri Bulegoa.

-Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegoa.

-Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoa."

3. Hezkuntza Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen abenduaren 11ko 203/2007 Foru Aginduaren 12. zenbakiko 3. idatz-zatia kentzea.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa