(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

336/1997 FORU DEKRETUA (Indargabetua)

336/1997 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 10EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN FREKUENTZIA MODULATUKO UHIN METRIKOZKO IRRATI EMISOREETARAKO BAIMENAK EMATEA ARAUTZEN DUENA

(1997ko 143. NAOn argitaratutako testua, azaroaren 28an; akats zuzenketa, 1998-01-16ko NAOn)

Atarikoa

Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoaren 55. artikuluak irratiari eta telebistari buruzko lege-garapena eta araubidearen burutzapena Nafarroari eratxikitzen dizkio Irratiaren eta Telebistaren Estatutu Juridikoa arautzen duen Legeak ezarritako kasuetan eta jarritako mugekin.

Bestetik, abenduaren 18ko 31/1987 Legea, Telekomunikazioen Antolamenduari buruzkoa, da telekomunikazio zerbitzu desberdinen prestazioa mugatzen duen lege esparrua, hauek sektore publikoari erreserbatutako estatuaren titulartasuneko zerbitzu funtsezko bihurtzen dituelarik.

Oinarrizko arau honek bere 26.3 artikuluan xedatzen du frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuak lehian ustiatu ahal izanen dituztela, bai Administrazio Publikoek edo arlo horretan eskudun diren hauen menpeko ente publikoek zuzenean, bai pertsona fisiko nahiz juridikoen bitartez eta emakida administratiboa dela medio zeharreko kudeaketaz; artikulu bereko 5. idazatian frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuen emakidak gizarte komunikabideen arloan eskudun diren Komunitate Autonomoek emanen dituztela ezarriaz, eta hau da hain zuzen ere Nafarroako Foru Komunitatearen kasua.

Otsailaren 10eko 169/1989 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Frekuentzia Modulatuko Uhin Metrikozko Irrati Plan Tekniko Nazionala. Plan honek Nafarroako Foru Komunitateari baimena ematea dagokion emisoreen ezaugarri teknikoak eta kokapenari buruzkoak ezarri zituen. Aipatu emisoreen emakida-araubidea otsailaren 15eko 37/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Irailaren 5eko 1388/1997 Errege Dekretuaren bidez onetsi da frekuentzia gehiago izatea, emisoreen zeharreko kudeaketarako, aipatu Frekuentzia Modulatuko Uhin Metrikozko Irrati Plan Tekniko Nazionalaren barruan. Frekuentzia gehiago izate horren ondorioz, Foru Komunitateak emakida ditzan, Foru Dekretu honen eraskinean agertzen diren emisoreak ipini dira.

Foru Komunitateari asignatu zaizkion beste emisoreen emakida prozedura arautzeko aurretik indarrean zegoena ordeztuko duen beste Foru Dekretu bat onetsi behar da.

Hori dela eta, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren proposamenez, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko azaroaren hamarrean egindako bilkuran Nafarroako Gobernuak hartutako Erabakiarekin bat, dekretatu dut:

1. artikulua

Foru Komunitateko administrazioak frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuaren emakidak emanen ditu, eraskinean agertzen diren emisoreei dagozkienak, Foru Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete ondoren eta arlo honi buruzko legeriarekin bat etorriz.

2. artikulua

Aurreko artikuluan aipatu emakidak pertsona fisikoek eta juridikoek eskatu ahal izanen dituzte, Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legearen 26.3.b) artikuluaren arabera.

3. artikulua

1.-Emisore baten kudeaketarako emakida baten eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nazionalitatez espainiarra izatea eta helbide soziala Espainian edukitzea.

b) Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen 20. artikuluan nola Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko Foru Legearen 8. artikuluan zerrendaturiko egoeraren batean ez aurkitzea.

c) Sozietate anonimoak pertsona juridikoen era dutenak badira, haien akzioek izendunak beharko dute izan eta atzerritar partizipazioa haien kapitalean zuzenean edo zeharka ez da guztirakoaren % 25 baino handiagoa izanen. Sozio izaera daukana akziozko sozietatea bada denak izendunak izatea eskatuko da eta baldintza hau azken akzio hauen tituludunak diratekeen sozietateei eskatuko zaie eta hauxe bera hurrengoei ere. Baldintza hauek berak aplikatuko zaizkie edozein pertsona fisikok sozietatearen kapitalean duen partizipazio edo antzeko tituluak dituztenei.

2.-Pertsona fisiko edo juridiko bera ezin izanen da zabalkunde eremu beretsua duten frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuen ustiapenerako bi emakida baino gehiagoren titular izan.

Zabalkunde eremu beretsua duten frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuen ustiapenerako emakida bat baino gehiago eman ahalko zaio pertsona fisiko edo juridiko berari soil-soilik jadanik eman direnen kopuruagatik irrati eskaintzan pluraltasuna behar den mailan ziurtatua geratzen baldin bada.

Ezin izanen du emakidarik eskatu, lehenago bat izanik, zerbitzua mantendu ezin izan duenak, edo, Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko abenduaren 18ko 31/1987 Legean ezarritako zehapen-arautegia aplikatuz, hutsegite oso larria burutzeagatik zehapena jaso eta emakida galdu duenak.

Pertsona fisiko edo juridiko batek, sozio izaera daukan heinean, ezin izanen du sozietate emakidadun bat baino gehiagotan partehartze gehiengodunik izan, zabalkunde eremu beretsua duten frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuen ustiapena egiten dutenean.

4. artikulua

Emisoreen emakida administratiboak zerbitzua burutzeko baldintza hoberenak dituzten eskatzaileei emanen zaizkie. Horrela egiteko ondoko adjudikazio irizpide hauek baloratuko dira, dagokion administrazio klausula partikularren pleguan bilduko direnak, ezarriko zaien ponderazioarekin batera:

1.-Foru Komunitatearen ondasun historikoak, kulturalak eta hizkuntzazkoen sustapena. Eremu mistoan euskara maizago erabiltzeak balorapen altuagoa izanen du, eta are altuagoa eremu euskaldunean.

2.-Ezarri den gutxienekoa gainditzen duten emisio ordutegiak eta berea den ekoizpenean eta programazio informatibo, kultural edo hezgarrian, eta bereziki toki eta eskualde izaerakoan, portzentaia handiagoak izatea.

3.-Pluraltasuna eta beste pertsona fisikoak edo juridikoak iristea irrati eskaintzara.

4.-Iraunkortasuna bermatuko duten bideragarritasun ekonomikoa eta kaudimen profesionala.

5.-Proiektuaren bideragarritasun teknikoa.

5. artikulua

1.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Foru Dekretu honek xedea duen kontratazio espedientea eta dagokion emakida lehiaketarako deialdia onetsiko ditu, eta aipatu deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Dagozkion eskabideak hilabete bateko epean aurkeztu beharko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik kontatuz.

2.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak eskatzen diren betebeharrak betetzen dituzten eskatzaileen onarpena onetsiko du, eta, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik ezagututa, erabakiko ditu, arrazoituz eta hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita, behin betiko emakiden aldez aurretiko behin-behineko adjudikazioak.

3.-Behin-behineko adjudikazio ondoko hurrengo bi hilabeteen barruan, adjudikaziodunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan dagokion instalazio proiektu teknikoa aurkeztu beharko du, indarrean dauden arauen arabera idatzi, tramitatu eta sinatua, gero Sustapen Ministeriora bidali ahal izateko.

Proiektua esandako garaian aurkezten ez bada, behin- behineko adjudikazioa besterik gabe atzera botako da eta aurkeztutako eskabideetarako erabilgarri geratuko da.

4.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eskatzaileari aditzera emanen dio proiektuaren onespena, ukapena, edo aldatzeko proposamena, Estatuko Administrazioak egindakoa.

Ukapenaren edo aldatzeko proposamenaren kasuan, interesatuak beste bat aurkeztu ahal izanen du, jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean.

5.-Proiektu teknikoaren onespena, ukapena edo aldatzeko proposamena lehenbiziko aldiz jakinarazten denetik, adjudikaziodunak, edozein kasutan, hamabi hilabeteko epea izanen du dagozkion instalazio obrak egiteko. Epe hau bakarra da eta bertan sartuko dira proiektu berriak edo aldatuak egin behar diren kasuak, elkarren segidakoak izandakoak ere. Horretarako, bakarrik kontatuko dira adjudikaziodunak bete behar dituen denboraldiak, proiektu berria edo aldatua aurkezteko erabiliko duen denbora barne.

Aipatu hamabi hilabeteko epea iragan eta instalazio obrak bukatu ez badira, behin-behineko adjudikazioa atzera botako da eta aurkeztutako eskabideetarako erabilgarri geratuko da.

6.-Instalazioa bukatu ondoren, adjudikaziodunak ezingo du emanaldi publikoen probarik egin Estatuaren Administrazioko zerbitzu teknikoek hura arakatu eta onetsi arte. Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, aurreko jardunak eta azken onespena jaso ondoren, emakida behin betiko adjudikatuko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.

Argitarapen honen ondoren bakarrik hasi ahal izanen da emisore lanean, frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irratien arau orokorren eta Foru Dekretu honen arabera.

6. artikulua

Emisoreak emateko eskabideek, kontratua arautzen duen administrazio klausula partikularren pleguan agertzen den dokumentazioa eduki beharko dute.

7. artikulua

Emakidak hamar urteko eperako izanen dira eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak iraupen berdineko epeetarako berritu ahal izanen ditu bukatu ahala, kontzesiodunak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, emakidaren muga-eguna baino gutxienez hiru hilabete lehenago, eskabidea aurretik igorriz. Aipatu eskabidea, behar diren agiriekin aurkeztu eta hiru hilabeteko epearen barruan ebatzi beharko da.

Emakida berritzeko kontzesiodunei eskatzen ahal zaizkien betebeharrak bete beharko dira, bai eta bere garaian emakidaren adjudikazioa erabaki zuten baldintzak ere.

Berritzeko eskabidearekin batera honako agiri hauek igorriko dira:

a) Emakidan biltzen diren oraingo inguruabarren memoria, bertan sartuz, bere kasuan, hasierako emakidari egindako aldaketa teknikoak eta juridikoak, agiri bidez kreditatu beharko direnak.

b) Sozietate kontzesiodunaren zuzendaritza organoek emandako ziurtagiri fedemailea, aipatu organoen osaketa, kapital soziala eta haren banaketa edukiko dituena, bai eta akziodunen zerrenda ere, bere kasuan, haietako bakoitzari dagozkion akzioetako zenbakiak adieraziz.

c) Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko Legearen Seigarren Xedapen Gehigarrian eta Foru Dekretu honen 3. artikuluan eskatzen diren betebehar guztiak betetzen direla adierazten duen aitorpena.

8. artikulua

Administrazioaren aurretiazko baimenez emakidak eskualdagarriak izanen dira, hartzaileak Foru Dekretu honetan ezarritako betebeharrak izan eta baldintzak betetzen baditu eta hasierako emakida emateko erabili ziren irizpideetara mugatzen bada. Emakiden eskualdaketak Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emandako baimenez egin ahal izanen dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Eskualdaketarako eskabideak hiru hilabeteko epean ebatzi beharko dira, behar diren agiriekin aurkezten direnetik.

9. artikulua

Frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzu publikoaren sozietate kontzesiodunek akzioen, partizipazioen edo titulu baliokideen jabegoaren edozein aldaketa egiteko, hala nola kapital-hedapenerako, akzioen edo titulu baliokideen suskripzioa sozietatearen kapitalaren jabeen artean proportzio berean egiten ez denean, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak aldez aurretik eman beharko du baimena. Aipatu baimena hiru hilabeteko epean onetsi edo ukatu beharko da, behar diren agiriekin eskatzen denetik.

10. artikulua

Emakidak kontzesioduna maiztasun modulatuko uhin metrikozko irratiari buruz dagoen legeriari men egitera behartzen du eta, bereziki, honako obligazio hauek ezartzen dizkio:

a) Emakidaren baldintza teknikoei eustea, potentziari, frekuentziari eta baimendutako betebehar teknikoei dagokienean.

Emakida guztiak, izan daitezkeen frekuentziaren eta potentziaren birdoiketen edo nazioarteko konpromisoak betetzeko izaera teknikoko ezaugarrien aldaketen menpe egonen dira.

b) Eguneroko 12 ordu baino laburragoa izanen ez den emisio ordutegia.

c) Indarrean dagoen legeriari eta irrati-difusioaren arloko bereziari men-egitea.

Emisio guztietan Autonomi Komunitate bakoitzaren ikurrak errespetatuko dira, ordenamendu juridikoaren arabera.

Edozein kasutan, Nafarroako Foru Komunitatea agertuko da,juridikoki eta politikoki, komunitate ezberdindu gisa.

d) Zerbitzuari segida emateko gauza izatea, kontzesiodunak bere eskabide txostenean hartutako konpromisoen eta baldintzen arabera, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren baimenik gabe, ezinbesteko kausagatik ez bada, ezingo baita zerbitzu- ematea etenda geratu.

e) Emakida, ezingo baita dagokion baimenik gabe eskualdatu edo laga, zuzenean ustiatzea.

f) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak emakidaren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko burutu behar dituen konprobazioetarako erraztasunak ematea.

g) Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari emisoreko zuzendariaren izendapenaren berri ematea eta baita honen bakante, ausentzia edo erialdirako izendatutako ordezkoarena ere.

h) Urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehen, hurrengo urterako programazio plana aurkeztea, emisio ordutegiak, bertan sortutako programak eta programa bakoitzean zein hizkuntza erabiliko den zehaztuz.

i) Nafarroako Gobernuak edo arau bidez finkatutako agintariek igorritako abisu ofizial eta ororentzako interesgarriak direnak, iturburua aipatuz, dohain ematea.

j) Kontzesioduna Sozietate Anonimo bat bada, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan balantzea, galera eta irabazien kontua, irabazien banaketa eta ekitaldi bakoitzaren txostena aurkeztu beharko du, haiek bukatu eta lau hilabeteko epean. Partikularren bat bada, enpresaren egoera azaltzen duen txostena edo ekitaldiaren emaitzak eta azalpenak ematen dituen memoria bidali beharko ditu. Izaera zibileko elkarteak badira, urtero tramitatu beharreko dokumentazioak emisorearen ustiapenetik eta mantenimendutik sortutako egoera eta diru-sarreren eta gastuen kontua jaso beharko ditu.

k) Salbuespenezko egoeran, larrialdiek, hondamendi lokalek edo orokorrek sortuan, edo antzeko egoeretan, kontzesiodunak bere bitarte teknikoak eta behar den laguntza eta lankidetza eman beharko dizkie Babes Zibileko zerbitzuei. Horretarako, aipatu zerbitzuek programazio ordutegia aldatu ahalko dute eta bertan edozein motatako esku-hartzea egin, informatzeko edo hondamendiaren ondorioak arintzeko beharrezkoak direnak.

11. artikulua

Frekuentzia modulatuko uhin metrikoetan egiten den irrati zerbitzuaren arautegiaren kontra egindako arau-hausteak Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko Legearen 33. artikuluan xedatutakoaren arabera sailkatuko dira. Aipatu arau-hausteengatiko erantzukizun administratiboa Lege beraren 32. artikuluan agertzen diren pertsona fisiko nahiz juridikoen gain izanen da. Halaber, Lege horren 34. eta 35. artikuluak aplikatzekoak izanen zaizkie aipatu arauak hausteagatiko zehapenei eta arau-hausteen preskripzioari dagokienean.

12. artikulua

Frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuaren lanetan burututako arau-hausteetan zehapen-ahalmena izanen dute: Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, arau-hausteak oso larriak badira, eta Garraio eta Komunikazio zuzendari nagusiak, arau-hausteak larriak eta arinak badira. Emakida kentzea berekin dakarren arau-hauste oso larriagatiko zehapena Nafarroako Gobernuak ezarri beharko du. Estatuko Administrazioari emandako ahalmenak eragotzi gabe, Nafarroako Gobernuari dagokio, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren bitartez, Telekomunikazioen Antolamenduari buruzko Legearen 26. artikuluan, 5. idazatian ezarritako eskumenak erabiliz, ikuskapen administratiboa egitea, gaitzen duen titulurik gabe egin diren jardueren edo prestazioen kasuan edo frekuentzia modulatuko uhin metrikozko irrati zerbitzuen emakidaren funtsezko baldintzak bete ez diren kasuan.

13. artikulua

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, Foru Dekretu honetan dauden prozeduretan legez ezarritako epeetan ebazpen administratibo espresurik ez egoteak ondorio ezestaileak izanen ditu.

Xedapen Gehigarri Bakarra

Frekuentzia modulatuko uhin metrikozko izaera komentzionaleko irrati emisoreen instalazio eta ustiapenerako emakidek ez dute estereofonia, giro-musika edo antzeko zerbitzuetarako babesik ematen, hauek beren arautegi eta baimen berezien menpean egongo baitira.

Xedapen Iragankor Bakarra

Otsailaren 15eko 37/1990 Foru Dekretuaren babesean emandako emakidak bertan xedatutakoak aginduko ditu, baina aipatu Foru Dekretuan espedienteak tramitatzeko eta ebazteko eskumenak ematen zaizkion organoak Foru Dekretu honetan ipintzen direnek ordezkatzen dituztela ulertuko da. Edozein kasutan, aplikatzekoa izanen zaie Foru Dekretu honen 7., 8. eta 9. artikuluetan xedatutakoa.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Indarrik gabe gelditzen da otsailaren 15eko 37/1990 Foru Dekretua.

Azken Xedapenetan Lehena

Foru Dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Azken Xedapenetan Bigarrena

Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari Foru Dekretu honen garapenerako eta exekuziorako behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio.

ERASKINA (Baimendu diren emisorak)

ERASKINA

Baimendu diren emisoreak eta beraien ezaugarriak

HERRIA

F(MHz)

LONGITUDEA

LATITUDEA

KOTA

HEFM

PRA (kW)

P

DR

SEKTOREA

ESTELLA

93.5

002W0300

42N4100

760

150

1,200

M

ND

-

IZABA

97.1

000W5500

42N5100

1400

150

0,100

M

ND

-

LARRAUN –BARAIBAR

101.3

001W5700

42N5900

890

150

0,100

M

ND

-

LESAKA

100.9

001W4100

43N1400

490

150

0,100

M

ND

-

IRUÑA

98.3

001W3900

42N4900

450

75

6,000

M

ND

-

IRUÑA

105.1

001W3900

42N4900

450

75

6,000

M

ND

-

ZANGOZA

92.6

001W1200

42N3900

1200

150

0,100

M

ND

-

TUTERA

95.9

001W3800

42N0300

380

150

1,200

M

ND

-

-F(MHz): Emisioaren frekuentzia, megahertziotan.

-Luzera, Latitudea, Kota: transmisorearen kokaguneko koordenatu geografikoak.

-HEFM: Gehienezko altuera efektiboa, metrotan.

-PRA (KW): erradiatutako guziaren itxurazko potentzia maximoa (KW), polarizazio plano bakoitzean erradiatutako gehienezko potentzien batura.

-P: emisioaren polarizazioa.

-DR: erradiazioaren ezaugarriak; norabidekoa (D) edo norabide gabekoa (ND).

-SEKTOREA: erradiazio maximoko sektorea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa