(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

132/2011 Foru Dekretua, abuztuaren 24koa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2011ko 172. NAOn argitaratua, abuztuaren 31n. Aldaketak: 19/2012 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa; 26/2012 Foru Dekretua, ekainaren 20koa; 107/2012 Foru Dekretua, urriaren 10ekoa; akats zuzenketa, 2013-01-15eko NAOn)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura eta departamentu bakoitzaren eskumenen esparrua ezarri ziren.

Halaber, uztailaren 18ko 81/2011 Foru Dekretuaren bidez, Hezkuntza Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, alde batera utzi gabe gero garatu ahal izatea.

Bidezkoa da, beraz, Hezkuntza Departamentuaren egitura behar den bezala garatzea eta, hala, Hezkuntza Departamentuaren egitura organiko berria finkatu eta garatzea da foru dekretu honen helburua.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko abuztuaren 24ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparrua.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak unibertsitateko zein unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren eta hizkuntza politikaren arloetan bereganatutako eskumenak Hezkuntza Departamentuak baliatuko ditu, bai eta indarra duten xedapenetan emandako gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Hezkuntzako kontseilaria.

1. Hezkuntzako kontseilariak, Departamentuaren titularra den aldetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziak baliatu behar ditu, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barnean.

2. Bereziki, eskumenen eskudantzia hauek erabiltzea dagokio:

-Langileriari buruzko politika eta langileriaren arloko eskudantziak zehaztea, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, izan ere foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organoek langileen arloan dituzten eskudantziak mugatu baitira.

-Lankidetza hitzarmenak eta elkarlanerako hitzarmenak eta akordioak sinatzea Estatuarekin, autonomia erkidegoekin eta beste administrazio publiko batzuekin.

-Bere eskumenen esparruan beste administrazio batzuekin batera jarduteko planak onestea.

3. Orobat, Hezkuntzako kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

-Nafarroako Foru Komunitateko Ikasleen Gurasoen Mahaia.

-Euskararen Nafar Kontseilua.

-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Iruñeko Patronatua.

-Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Patronatua.

-Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua.

4. Hezkuntza Departamentuan Kontseilariaren Kabinetea dago, hari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; Kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari lotu behar zaio eta kontseilariaren menpean dago zuzenean.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuaren antolamendu orokorra.

1. Hezkuntza Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia.

b) Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

c) Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusia.

2. Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa Hezkuntza Departamentuari atxikita dago, eta bere estatutuen bidez arautuko da.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Hezkuntza Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Hezkuntzako kontseilariak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusien eskudantziak.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan zehaztu den eskumen esparruaren barruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritako eskudantziak baliatuko ditu Hezkuntzako kontseilariaren goi zuzendaritzapean, berari atxikita baitago zuzenean, bai eta idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarritakoak, indarreko xedapenek emandakoak eta Hezkuntzako kontseilariak agintzen dizkion guztiak ere, eta horretarako behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eskudantziak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren menpeko atalak edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arindu, arrazionalizatu eta errazteko printzipioak bultzatu eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak eta departamentuko organo eskudunek banatzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eskudantziak.

Atalek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren eskumenen esparruko lanak betearaztea eta gainean duten buruarentzako txostenak eta proposamenak egitea, haien menpeko unitateek edo bulegoek egiten dituzten lanak koordinatu, zuzendu eta kontrolatzea eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkieten gainerako guztiak.

II. KAPITULUA. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Eskumenen esparrua eta egitura

8. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, Hizkuntzetako, Arteko, Kiroleko, Unibertsitateko eta Helduen Hezkuntzako ikasketen arloan. Honako hauek zehazki:

a) Ikasketa horiek, unibertsitatekoak izan ezik, planifikatu, programatu eta kudeatzea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

b) Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren arloko jarduketak prestatu eta gauzatzea eta haien jarraipena egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen esparruan.

c) Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

d) Legeak eta erregelamenduak egiteko ekimenak aztertu eta Hezkuntzako kontseilariari proposatzea, Foru Komunitateak aipatu diren ikasketen arloan dituen eskumenen esparruan.

e) Ikasketak curriculum bidez garatzea, curriculum materialak eta irakasleei euren eginkizunak betetzen laguntzeko beste dokumentu batzuk prestatu eta banatzea, eta arlo horretako berrikuntzak eta saiakuntzak diseinatu eta garatzea.

f) Berdintasun prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

g) Kalitate prozesuak hedatu eta horietan sakontzea, zuzendaritza nagusi honen eskumenen esparruan.

h) Bai hezkuntza sistemaren bai Administrazioaren esku-hartzearen kalitate mailak hobetzea.

i) Hezkuntza maila batzuen eta besteen kalitatea sustatu eta ebaluatzea, sistemen, kalitate prozesuen eta kalitatea ziurtatu, ebaluatu eta kontrolatzeko metodoen definizioa eta ezarpena bultzatuz.

j) Haur Hezkuntzako lehen zikloaren eta landa eskolen arlokoak.

k) Irakasleen prestakuntzarako proposamenak prestatu eta gauzatzea.

l) Europar Batasuneko hizkuntzen eta euskararen irakaskuntza programatzea elebitasunaren edo eleaniztasunaren prozesuen barnean, zuzendaritza nagusi honen kudeaketa esparruan.

m) Desberdintasunak konpentsatzeko eta sektore ahulenei arreta emateko programak prestatu eta garatzea, eta xede horretarako baliabideak planifikatzea.

n) Eskola eta lanbide orientazioa programatzea.

o) Haur Hezkuntzako lehen zikloa planifikatu eta garatzea.

p) Unibertsitatearen esparruko eskudantziak.

q) Helduen Hezkuntza programatu eta kudeatzea.

r) Lanbide Heziketaren arloko eginkizunak.

s) Departamentuari dagokion hezkuntza arloko ikuskatzailetzan jardutea.

t) Indarra duten xedapenek Hezkuntza Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, zuzendaritza nagusi honen esparruan.

9. artikulua. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua.

b) Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua.

c) Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua.

d) Lanbide Heziketaren Zerbitzua.

e) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.

Eta zuzendaritza nagusiaren menpe zuzenean, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala. Atal horretako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

2. atala. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua

10. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

-Ikasketen eta antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

-Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

-Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

-Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroaz eta Diplomen eta Tituluen Erregistroaz arduratzea.

-Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak prestatu eta eguneratzea.

-Testuliburuak eta curriculumeko gainerako materialak aztertzea.

-Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia berariazkoak dituzten ikasleei buruzko araudia prestatu eta Hezkuntza Departamentuari proposatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin batera; horretaz gainera, orientazio departamentuen orientazio eginkizunari buruzko araudia.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa (NHBBZ) kudeatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

-Orientazioko langileen jarduketak planifikatzea, ikasleen eskolatze modalitateetan eta geroko lanbiderako prestatzeko aukeren inguruan.

-Irakasle eta familientzako material didaktikoa prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

-Zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan aritzea, aniztasunari erantzuteari loturik dauden hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzeko lanean.

-Hezkuntza laguntzako premia berezien arloan diharduten entitate eta erakunde ofizialekin eta gizarte ekimenekoekin lankidetza edo koordinazioa bultzatzea.

-Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea, ikastetxeetan oztoporik gabekoak eta sarrera errazekoak diren eremuak izan daitezen.

-Unibertsitatearekin lankidetzan aritzea hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eta kultura-aniztasunekoen inguruko programei buruzko ikerketa eta aplikazioan.

-Hezkuntza esparruetan bizikidetza hobetzera bideratuta dauden era guztietako jarduketak sustatzea, indarra duen araudiari loturik.

-Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

11. artikulua. Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuaren egitura.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikasketak Antolatzeko Atala.

b) Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atala.

12. artikulua. Ikasketak Antolatzeko Atalaren eginkizunak:

Ikasketak Antolatzeko Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea.

-Ikasketen eta hezkuntza antolaketaren arloetako araudia prestatu eta proposatzea.

-Estatuko zein autonomia erkidegoetako hezkuntza administrazioek onesten duten araudia erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

-Titulu akademikoak emateko eta ikasketak baliozkotzeko proposamenak tramitatu eta ebaztea.

-Ikasketa ziurtagiriak ematea eta tituluak homologatzeko eta ikasketak baliozkotzeko espedienteak tramitatzea eta, hala behar denean, ebaztea.

-Ikasketen eta Espezialitateen Erregistroa eta Diplomen eta Tituluen Erregistroa kudeatzea.

-Eskola irakaskuntzen maila, etapa eta modalitate guztietako curriculum edukiak eguneratzen laguntzea.

-Helduen hezkuntza planifikatu eta garatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

13. artikulua. Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalaren eginkizunak.

Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen inguruan, aniztasunari erantzutearen esparruan, Hezkuntza Departamentuan izanen diren funtzionamendu irizpideen eta araudiaren proposamena prestatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin batera.

-Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntza emateko jarduketak, baliabideak eta euskarriak planifikatzea eta horien gaineko proposamena egitea. Ikasleen premia horiek ikasteko berariazko zailtasunen, gaitasun intelektual handien, hezkuntza sisteman berandu sartzearen, gaixotasunen, baldintza pertsonalen edo eskola historiaren ondoriozkoak izan daitezke.

-Hezkuntza arloko berrikuntza eta ikerketa programak eta esperimentazio proiektuak proposatu, zabaldu eta ebaluatzea, bai eta ikasleen aniztasunari eta behar den laguntza motari erantzuteko berariazko programak garatzea ere.

-Irakasle eta familientzako material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei hezkuntza hobea eman ahal izateko.

-Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentrotik bereziki, Hezkuntza Bereziko ikastetxeei eta ikastetxe arruntei aholkuak eta laguntza ematea, aniztasunari eta, zehazkiago, hezkuntzako laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko.

-Departamentuak hezkuntza premia berezien arloan sortzen diren premia orokorretarako ikasle, ikastetxe eta familiei ematen dizkien diru-laguntzak planifikatu eta kudeatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleei laguntzearekin zerikusia duten jarduketak eta programak planifikatzea eta departamentuan bertan eta beste departamentu, zerbitzu, erakunde eta entitate batzuekin koordinatzea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

-Hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo beste egoera berariazko batzuen ondoriozko premia bereziak dituzten ikasleen eskolatzea planifikatzen laguntzea, Nafarroako ikastetxe guztien artean erantzukizuna partekatzeko eta zuzentasunez jokatzeko irizpideak ezarriz.

-Orientazio Departamentuen eta, oro har, orientazioko langileen orientazio eginkizunari buruzko araudia aplikatzea.

-Ikasleak eskolatzeko modalitateen gainean eta etorkizuneko lanbiderako prestatzeko aukeren gainean, orientazioko profesionalek egiten duten lana planifikatzea, irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean.

-Orientazio lana, berrikuntza eta ikerketa, langileen koordinazioa, jardunbide egokien zabalkundea eta prestakuntzarako elkarlana etengabe hobetzeko laguntza ematea, on line plataformen edo beste baliabide batzuen bitartez.

-Orientatzaileen berariazko esku-hartzea behar duten ikasleei buruzko txostenak egitea.

-Hezkuntza laguntzako premia bereziak garaiz atzematea.

-Irakasle taldeekin eta familiekin elkarlanean aritzea ikasleen eskolatze egokia errazteko eta horien jarraipena egiteko etapa edo modalitatea aldatzean.

-Irakasleek eta beste langile batzuek esku-hartzeko irizpideak eta jarraibideak koordinatzea, ikasleentzako arreta pertsonalizatua eta pertsonalizatzailea izan dadin.

-Hezkuntza orientazioaren eginkizunak garatzeko behar diren material psikoteknikoen eta baliabide dokumental eta bibliografikoen dotazioa kudeatu eta eguneratzea, NHBBZrekin batera.

-Urteko Plana eta Memoria prestatzea, zerbitzuaren jarraibideen arabera.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Hezkuntza Departamentuak onetsitako funtzionamendu irizpideak eta araudia zabaldu eta aplikatzea, ikasleak hezkuntza sisteman berandu sartzearen edo berariazko beste egoera batzuen ondoriozko hezkuntza premia bereziei dagokienez.

-Hezkuntza sisteman berandu sartzearen, irakas-hizkuntza ez jakitearen edo egoera soziokultural ahulean egotearen ondorioz, aniztasunari erantzutearen esparruan, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei laguntzeko behar diren jarduketak, baliabideak eta sostenguak programatu eta proposatzea.

-Irakasle eta familiak gidatzeko material didaktikoak prestatu, argitaratu eta zabaltzea, ikasleak sisteman hobeki txertatzeko, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Ikastetxeei aholkua eta laguntza ematea harrera programak eta berandu eskolatzen diren ikasleei arreta emateko programak ezartzerakoan.

-Hezkuntzan aukera berdintasuna bermatzeko eta egoera sozial ahula izateagatik ikasleek jasan ditzaketen ondorioak konpentsatzeko laguntzak kudeatzea.

-Ikasle atzerritarrei edo gutxiengo soziokulturaletako ikasleei laguntzen dieten ikastetxe, gizarte zerbitzu, erakunde eta entitateen arteko koordinazio lana egitea.

-Egoera soziokultural ahularen ondorioz hezkuntza premiak dituzten ikasleen zentsua egin eta kudeatzea, bere eskumenen esparruan.

-Ikasleak sisteman txertatzeari begira Europan, Estatuan, eskualdeetan eta udaletan egiten diren ekintzetan parte hartzea, eta kongresuak, ekitaldiak eta jardunaldiak sustatzea jardunbide egokiak bultzatzeko ikasleak txertatzearen eta hezkuntza bikaintasunaren, hezkuntza pertsonalizatuaren eta eskola uztea saihestu eta aurreikustearen garapenean.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

3. ATALA. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua

14. artikulua. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Zuzendaritza nagusi honen esparrukoak diren mailetan, euskararen irakaskuntza planifikatzea.

-Hizkuntza arloko laguntza ematearren hezkuntza jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak bultzatzea eta antolatzea.

-Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan gaztelania ikasten laguntzeko jarduketak antolatu, egin eta kontrolatzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Hezkuntza Ministerioak sustatzen dituen lurralde lankidetzako programak Foru Komunitatean antolatzea.

-Euskararen curriculum edukiak prestatu, eguneratu eta aztertzea, departamentuko gainerako zerbitzuekin eta Euskarabidearekin koordinatuta.

-Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko material didaktiko osagarriak prestatu eta zabaltzea, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin eta zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Euskara irakasteko gaitasun tituluak tramitatzea, eta haiek eskuratzeko probak egitea.

-Euskara irakasleen edo eskolak euskaraz ematen dituzten irakasleen hobekuntza ikastaroak planifikatu eta egitea, Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuarekin lankidetzan arituz.

-Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa kudeatzea.

-Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculum edukiak prestatu, eguneratu eta aztertzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta Euskarabidearekin lankidetzan arituz.

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskola irakaskuntzaren etapetan eta hizkuntza eskola ofizialetan, departamentuan dagozkion zerbitzuekin koordinatuta.

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatzea, sustatzea eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

-Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

-Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

-Hizkuntza eskola ofizialak kudeatu eta koordinatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Hizkuntza eskola ofizialek nafar gizarteari egiten dioten eskaintza planifikatzea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Europar Batasunak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezartzen dituen hizkuntzen ezagutza mailak eta Hizkuntzen Portfolioaren erabilera ezartzera zuzenduriko jarduerak, hezkuntza maila ez-unibertsitarioetan.

-Europar Batasunaren Etengabeko Ekintzarako Programan diren ekintzak kudeatzea, zuzendaritza nagusi honen esparruko eskola mailetan.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

-Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

15. artikulua. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren egitura.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atala.

b) Euskara Atala.

c) Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atala.

d) Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atala.

16. artikulua. Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atalaren eginkizunak.

Gaztelaniaren eta Lurralde Lankidetzaren Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Gaztelaniaren irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Gaztelania irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Irakasleei eskaintzen zaizkien gaztelaniazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Hezkuntza Ministerioak sustatzen dituen lurralde lankidetzako programak Foru Komunitatean antolatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

17. artikulua. Euskara Atalaren eginkizunak.

Euskara Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Euskararen irakaskuntzaren curriculum garapenaren gaineko txostenak, azterlanak eta proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Euskara irakasteko material didaktikoak prestatzeko eta erosteko proposamenak egitea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Irakasleei eskaintzen zaizkien euskarazko prestakuntza jarduerak planifikatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzu batzuekin elkarlanean.

-Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren urteko lan plana, ikasturte amaierako memoria eta antolaketarako agiria onets daitezen proposatzea, eta haien jarraipena egitea.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Eskola esparruan euskara erabiltzeko jarduerak egiten dituzten gizarte ekimeneko entitateekin hitzarmenak sinatzeko proposamenak egitea.

-Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen probak prestatzeko eta egiteko irizpideak prestatzea eta proposatzea, eta proba horiek baliozkotzea.

-Helduei euskara irakasteko irakaskuntza modalitateak eta curriculuma proposatzea, bai eta material egokiak ere, zuzendaritza nagusi honetako beste zerbitzu batzuekin batera.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

18. artikulua. Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalaren eginkizunak.

Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eskolako ikasketen etapa guztietan, departamentuan dagozkion beste zerbitzuekin koordinatuta.

-Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzako esperientzia berritzaileak planifikatu, sustatu eta haien jarraipena egitea, bereziki Europar Batasunean gehien erabiltzen diren hizkuntzei eta bertako hizkuntza ofizialei dagokienez.

-Atzerriko hizkuntzak irakasteko programa eta material didaktikoei buruzko aholkuak ematea.

-Hizkuntzen ikaskuntza funtzionala laguntzeko jarduerak antolatzea, burutzea eta kontrolatzea.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Hizkuntza eskola ofizialek Nafarroako gizartearentzat duten eskaintza koordinatu, planifikatu eta kudeatzea.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietan, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren ondoriozko hizkuntzen jakite-mailak ezartzen eta hizkuntzen Portfolioa erabiltzen lagunduko duten jarduketak egitea.

-Etapa guztietan atzerriko hizkuntzen irakaskuntza edukien bidez sustatzeko ekintzak diseinatu eta garatzea.

-Hizkuntzei buruzko hezkuntza programa berritzaileak baimentzea eta haiek garatzeko betebeharrak zehaztea.

-Etapa guztietako ikastetxe publikoen programa elebidunak planifikatu, sustatu eta haien gaineko aholkuak ematea, baita irakasleen prestakuntza arloan ere.

-Ikasleek etapa guztietan lortzen dituzten emaitzak baloratzen laguntzea.

-Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari laguntzea, atzerriko hizkuntzen irakasleen prestakuntza diseinatzen.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

-Europar Batasunaren Etengabeko Ekintza Programako ekintzak sustatu eta kudeatzea zuzendaritza nagusi honen esparruko hezkuntza mailetarako.

-Ikasleek atzerrian ikasteko programak planifikatu eta kudeatzea.

-Hizkuntza arloko laguntza emateko hezkuntza jarduera osagarrien eta eskolaz kanpokoen plangintza proposatzea, bai eta jarduera horiek ikastetxeko hezkuntza planetan integratzeko estrategiak ere.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaion beste edozein eginkizun, kudeatzen duen esparruan.

19. artikulua. Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalaren eginkizunak.

Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena aztertu eta proposatzea, arte ikasketei dagokienez, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzaren arloan Lanbide Heziketaren Zerbitzuari dagozkion eginkizunak ezertan galarazi gabe.

-Arte ikasketen inguruan hezkuntza arloko berrikuntza programak eta esperimentazio proiektuak planifikatu, sustatu, koordinatu eta jarraipena egitea.

-Araubide orokorreko irakaskuntzaren etapa desberdinetan musikaren hezkuntza garatzen laguntzea, Hezkuntza Departamentuko beste instantzia batzuekin batera.

-Musikaren Hiriko Kontserbatorioetan musika ikasketen hezkuntza eskaintza zehaztu eta koordinatzea.

-Atalak kudeatzen duen esparruan egiten diren deialdiak prestatu eta kudeatzea.

-Musikaren Hiriaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

-Musikaren Hiriaren ekipamendu didaktikorako eta azpiegituretarako zehazten diren planak proposatu, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Eskumena duten organoekin koordinatu eta elkarlanean aritzea, Musikaren Hirian sare informatikoek eta komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.

-Segurtasun arloan eskumena duten organoekin lankidetzan aritzea, Musikaren Hiriaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzuteko.

-Musikaren Hiriari atxikitako langileen kudeaketa eta administrazioa.

-Musikaren Hirian jarduera ez akademikoak planifikatu eta programatzea.

-Beste entitate batzuekin elkarlanean aritzea, Musikaren Hiriaren kanpo-proiekzioa sustatzeko.

-Kontserbatorioetako zuzendaritza taldeekin koordinatzea, esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko beharrezkoak diren gaietan.

-Bere eginkizunak behar bezala gauzatzeko esleitzen zaizkion baliabide ekonomikoak kudeatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

4. ATALA. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzua

20. artikulua. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren arloetako jarduketak programatu, kudeatu eta gauzatzea.

-Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren arloan Estatuko gainerako administrazio eta entitateekiko harremanetan parte hartzea, bai eta Nafarroan dauden unibertsitateekiko harremanetan ere; ikerketa zientifiko eta teknikoko jarduerak erabakitzen, jarraitzen eta ebaluatzen dituzten organoetan ere parte hartzea.

-Nafarroako Foru Komunitateko goi mailako irakaskuntzaren plangintzari buruz eta unibertsitateen ekonomi eta finantza araubideari buruz eginarazten zaizkion azterlan eta txostenak egitea, kudeatzen duen esparruan.

-Ikasketak eta Fakultate, Goi mailako Eskola Tekniko, Unibertsitate Eskola eta Unibertsitate Institutuak sortzeari eta desagertzeari buruz eskatzen zaizkion azterlanak egitea, kudeatzen duen esparruan.

-Nafarroako Foru Komunitateak unibertsitateen arteko programetan parte har dezan sustatzea (Estatuko, Europako eta nazioarteko programetan).

-Ikerketa sustatzeari, bultzatzeari eta koordinatzeari buruz bere gain uzten diren jarduketak bultzatu eta aurrera eramatea.

-Zerbitzuak kudeatzen duen esparruko deialdiak eta unibertsitateekin lankidetzan aritzeko proposamenak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako komunitate zientifikoaren partaidetza sustatzea eta laguntzea, prestakuntza eta ikerketa zientifiko eta teknikorako Estatuko, Europar Batasuneko eta nazioarteko programetan.

-Indarrean dauden xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

-Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

-Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, zuzendaritza nagusiko beste zerbitzuekin koordinatuta.

-Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

-Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

-Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

-Irakasleei teknologia berriei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia berriak sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea.

-Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Hezkuntza berrikuntzarako proiektu eta programak proposatu, onetsi, gauzatu eta ebaluatzea.

-Baliabide didaktikoen zabalkundea egin eta, hala behar denean, horiek prestatzea.

-Foru Komunitateko ikastetxeetan kalitate prozesuak zabaltzea eta, hala bada, abian jartzea.

-Eskola antolamenduetarako egokia den kalitate-egiaztapena garatzea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

21. artikulua. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuaren egitura.

1. Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Unibertsitateen Atala.

b) Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atala.

2. Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

22. artikulua. Unibertsitateen Atalaren eginkizunak.

Unibertsitateen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan esleitzen zaizkion eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Indarra duen hezkuntza sistemak araudiaren aldetik behar duen garapena ikertu eta proposatzea, unibertsitateko goi mailako irakaskuntzari dagokionez.

-Nafarroako Foru Komunitatean unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren arloan egiten diren hitzarmenak eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Unibertsitate Publikoari egiten zaizkion transferentzia ekonomikoak izapidatzea.

-Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioa eta finantzak kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.

-Gainerako administrazio unitateekin lankidetzan aritzea Nafarroako Hezkuntza Sistema diseinatu eta garatzeko.

-Unibertsitateko goi mailako irakaskuntzaren Esparru Europarra garatzeko eratzen diren nazio mailako eta nazioarteko balorazio batzordeetan eta lan taldeetan parte hartzea.

-Unibertsitateko goi mailako ikasketen gainean eskatzen zaizkion txosten teknikoak eta azterlanak egitea.

-Nafarroako unibertsitate ikastetxe eta ikasketak baimentzeko txostenak egitea eta espedienteak tramitatzea, bai eta unibertsitate ikastetxeen erregistroa gaurkotu eta haren segimendua egitea ere.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroak garatzeko lankidetzarako abiaburuko akordioaren eta bestelako hitzarmen berariazkoen proposamena egitea, Nafarroako sustatzaile, antolatzaile eta laguntzaileen arteko koordinazioa antolatzea eta ikastaro horien administrazioa eta finantzak kudeatzea, Foru Komunitateko Administrazioari dagokion eremuan.

-Unibertsitateko jarduera zientifikoak sustatzea.

-Unibertsitateko ikerketa zientifikoa Nafarroako gizartearen benetako beharrei aplikatzera bideratzen diren ekintzei laguntza ematea.

-Nafarroako zientzialari gazteen prestakuntza, kualifikazioa eta garapena sustatzea, eta Europar Batasunean beren gisakoak direnekin profesionalki parekatzea.

-Nafarroako komunitate zientifikoaren etengabeko prestakuntza sustatzea.

-Jarduera zientifikoak, hala banakakoak nola taldekoak, diruz laguntzeko egiten diren deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Foru Komunitateko jarduera zientifikoak Estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuen jarduerekin koordinatzeko lana sustatzea.

-Nafarroako Foru Komunitateak parte hartzea informazio zientifikoa trukatzeko nazioartean zein Estatuan dauden sareetan.

-Nafarroako Gobernuko erakunde desberdinek ikerketa zientifikoaren eta garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren arloetan egiten dituzten ekintzen kudeaketan eta koordinazioan laguntzea.

-Nafarroako unibertsitateetako ikerketa zientifikorako proiektuei (nazioarteko, Estatuko eta Foru Komunitateko planen inguruko proiektuei) buruzko txostenak egitea.

-Zientzia sustatu eta bultzatzearen arloan (I+G+B) nazioarteko, Europar Batasuneko, Estatuko eta Foru Komunitateko lan batzorde edo taldeetan parte hartzea, hala eskatzen zaionean.

-Zientzia sustatu eta bultzatzeari buruzko Urteko Memoria eta Nafarroako I+G+B sistemari buruz eskatzen zaizkion datu estatistikoak prestatzeko lana koordinatzea.

-Goi mailako ikasketei eta etengabeko prestakuntzari buruz eskatzen zaizkion programak diseinatzen eta betearazten laguntzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

23. artikulua. Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalaren eginkizunak.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Irakasleen prestakuntza beharrak zehaztea, egiazko egoeraren eta hezkuntza sistemaren aurreikuspenen arabera.

-Irakasleen prestakuntza plana prestatu eta gauzatzea, departamentuko beste zerbitzuekin koordinatuta.

-Prestakuntza arloko ildo nagusiak ezartzea, departamentuko administrazio unitate guztiek jarraitu beharrekoak.

-Irakasleentzako laguntza zentroak eta baliabide zentroak kudeatu eta koordinatzea.

-Oinarrizko prestakuntzaz eta etengabekoaz arduratzen diren ikastetxe eta erakunde unibertsitarioekin eta irakasleen hobekuntzaren ardura duten beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak sinatzea eta horien jarraipena egitea.

-Irakasleen prestakuntzarako beharrezkoak diren laguntzak emateko deialdiak egin eta kudeatzea.

-Irakasleei teknologia berriei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia berriak sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea.

-Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea irakasleentzat, eta teknologia berriak baliabide didaktiko gisa erabil daitezen bultzatzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Berrikuntzaren eta kalitatearen arlokoak.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

5. ATALA. Lanbide Heziketaren Zerbitzua

24. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

-Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak planifikatzea, antolatzea eta garatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuekin lankidetzan.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, aldatu eta kentzeko proposamena egitea.

-Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen berariazko prestakuntzarako urteko plana planifikatu, diseinatu eta prestatzea.

-Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoko proiektuak diseinatu eta garatzea.

-Lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen ekipamendua eskuratzeko irizpideak ezarri eta ekipamendu hori planifikatzea, Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera.

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak abian jartzen dituen plan estrategiko teknologiko eta soziolaboralak garatzen laguntzea.

-Lantokietan egitekoak diren prestakuntza jarduerak antolatu, programatu eta ebaluatzea, kasuan kasuko enpresekin eta erakundeekin batera, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleentzat.

-Nazioarteko maila sustatu eta garatzea lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan, ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza taldeak nazioarteko esparruan mugitzeko proiektuak garatzearen bidez.

-Enplegurako prestakuntzako eskaintzak diseinatu eta garatzea langileentzat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin batera.

-Nafarroan dauden lanbide heziketako ikastetxe bateratuak eta erreferentzia nazionalekoak planifikatu, antolatu, sustatu eta garatzea.

-Lanbide heziketaren, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzen eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen tituluak Nafarroako ekoizpen egoerara egokitzea.

-Kualifikazioen Sistema Nazionala eta hari lotutako titulu eta espezializazio berriak planifikatu, zabaldu eta garatzea.

-Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan parte hartzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea eta eragile ekonomiko eta sozialekin harremana izatea zerbitzu honen eginkizunekin lotura duen orotan.

-Kualifikazioen esparru europarrarekin, gaitasunaren ebaluazioarekin eta horri lotutako orientazio prozesuarekin zerikusia duten proiektu nazional eta nazioartekoetan lagundu eta parte hartzea, ekintza horiek Nafarroan garatuz, beste eragile batzuekin batera.

-Ekiteko espiritua sustatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko proiektuak planifikatu eta garatzea, zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetako ikasleei begira.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak eta helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion guztiak, kudeatzen duen esparruan.

25. artikulua. Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren egitura.

1. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala.

b) Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atala.

2. Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

26. artikulua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eginkizunak.

Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen eskaintzen plangintza eta sartzeko probak prestatzeko ikastaroena eta sartzeko ikastaroena egitea, betiere enpleguarekin, eskaera sektorialekin, eskaintzen lurralde banaketarekin, ikastetxeen eskalarekin eta beharrezkoa duten espezializazioarekin edo balioaniztasunarekin zerikusia duten irizpideei jarraikiz.

-Hasierako lanbide kualifikazioko programen eskaintza planifikatu, antolatu eta garatzea.

-Aurreko ataletan aipatutako irakaskuntzen antolamendu akademikoa eta garapena.

-Irakasleen lanbide profilekin zerikusia duten azterlan eta proposamenak egitea.

-Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak sortu, abian jarri, aldatu eta kentzeko proposamenak egitea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan.

-Heziketa zikloetan sartzeko proben deialdia, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetarako gaitasun artistikoaren probak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetarako berariazko probak kudeatzea.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen eskaintzak zabaltzeko ekintza instituzionalak koordinatzea.

-Urrutiko prestakuntzako sistemak eta on line gisakoak diseinatu, garatu eta kudeatzea.

-Jarduketak antolatzea lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen garapena eta zabalkundea sustatzeko.

-Lanbide heziketako, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetako eta araubide bereziko kirol ikasketetako irakasleen prestakuntza beharrak aztertzea, hobekuntzaren, berrikuntzaren eta garapen instituzional, teknologiko eta didaktikoaren ingurunean.

-Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen prestakuntzarako urteko plana planifikatu eta diseinatzea.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzak ematen dituzten irakasleen trebakuntzarako lankidetza akordioak bultzatzea, beste autonomia erkidego, erakunde ofizial edo produkzio entitate batzuekin.

-Zerbitzu honek kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin lotura duten estatistikak prestatzea.

-Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroan ezarri, garatu eta zabaltzeko ekintzak proposatzea.

-Laguntza eta aholkularitza ekintzak garatzea ikastetxe bateratuak eta erreferentzia nazionalekoak sortu eta ezartzeko lanean, bai eta ikastetxe bateratuko eredua lanbide heziketaren sareko beste ikastetxe batzuetara hedatzeko planteamendua egitea ere.

-Lanbide heziketako, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzetako, hasierako lanbide kualifikazioko programetako eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetako tituluak Nafarroako egoeraren arabera diseinatu eta egokitzea, antolaketaren, curriculumaren eta estrategiaren ikuspuntuetatik begiratuta.

-Lanbide heziketako moduluen katalogo integratua finkatzea, lege esparruan, enplegurako prestakuntzen eskaintzak egiterakoan erreferentziatzat har dadin.

-Prestakuntzarekin, lanbideen inguruko orientazioarekin eta gaitasunaren ebaluazioarekin zerikusia duten organo, entitate eta elkarteei laguntza teknikoa ematea, Kualifikazioen Sistema Nazionalaren esparruan.

-Estatuarekin lankidetzan aritzea Kualifikazioen eta Tituluen Katalogo Nazionala diseinatu eta eguneratzeko lanean, bai eta horiek ezartzeko garrantzizkoak diren metodologien eta tresna teknikoen garapenean ere.

-Esperientziaren bidez edo ezagutza lortzeko sistema informalen bidez lortutako gaitasunaren ebaluazio, erregistro eta aintzatespenarekin zerikusia duten metodologiak diseinatu, egokitu, esperimentatu eta arautzeko proposamena egitea, lege esparruan betiere.

-Lanbide heziketako ikastetxe bateratuetan garatu beharreko lanbide arloko informazio eta orientazio eredua diseinatu, egokitu, esperimentatu eta arautzeko proposamena egitea, lege esparruan.

-Gaitasuna ebaluatzeko prozesuan eta horren aplikazioaren koordinazioan parte hartzen duten orientatzaileak eta ebaluatzaileak homologatzeko irizpideak proposatzea, lege esparruan.

-Lanbide heziketa nazioarteratzeko politika instituzionaletan laguntzea, eta beste entitate nazional eta nazioarteko batzuekin akordioak proposatzea ikerketa eta elkarlana bultzatzeko ondokoen inguruko alderdietan: Kualifikazioen Esparru Europarra, horri lotutako prestakuntza eta esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasuna ziurtatzeko prozesuak.

-Foru Administrazioko gainerako departamentuekin eta beste entitate publiko batzuekin lankidetzan aritzea, lanbide heziketako tituluak enplegu publikoaren eta txartel profesionalen eskakizunen arabera egokitzeko prozesua aztertu eta horren gaineko aholkuak emateko.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen izapideak egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

27. artikulua. Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalaren eginkizunak.

Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaritza lanak egitea, Foru Komunitateko Administrazioaren eta ordezkari gehien dituzten eragile ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza organo horren araudian ageri den moduan.

-Hezkuntza Departamentuko lanbide heziketako ikastetxeetan jarduketen azterlan eta proposamenak egitea, azpiegitura teknologikoak eta ekipamendukoak hobetzeari dagokionez.

-Lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan berrikuntza proiektuetarako deialdiak kudeatzea eta horien gaineko jarraipena egitea.

-Lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzan hobekuntza teknologiko eta didaktikoak sustatzea eta ikastetxeei arlo horretako aholkuak ematea.

-Lanbide heziketako ikasketekin, hala presentzialekin nola urrutikoekin, zerikusia duten argitalpen proiektuak diseinatu eta kudeatzea.

-Lanbide heziketako ikastetxeak eta arte eskolak ekipamenduz hornitzeko irizpideak ematea eta hori gauzatzeko plangintza egitea, departamentuko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan arituz.

-Foru Komunitateko Administrazioko beste departamentu batzuekin lankidetzan aritzea, berrikuntza eta hobekuntza teknologikoaren eta antolakuntzakoaren politiketan.

-Lanbide heziketaren irakaskuntzetan, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko kirol irakaskuntzetan berrikuntza teknologiko eta didaktikoa sustatzearen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta denen intereserako proiektuetan laguntzea.

-Lanbide heziketako ikasleentzako lantokiko prestakuntza modulua, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetako ikasleentzako enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea eta araubide bereziko kirol irakaskuntzen ikasleentzako prestakuntza praktikoko modulua planifikatu, kudeatu eta koordinatzea, bai eta programazio eta jarraipen jarduerak egitea ere.

-Lantokiko prestakuntza modulua, enpresa, estudio eta tailerretako heziketa praktikoko fasea eta prestakuntza praktikoko modulua ezarri eta abian jartzearen azterketa egitea, eta entitate laguntzaileen katalogoa prestatzea.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzetan titulua erdietsi duten ikasleak lan munduan nola sartu diren jarraitzeari lotutako estatistikak eta azterlanak prestatzea.

-Enplegurako prestakuntzaren arloko aholkularitza eta jarduketa ildoen proposamena, Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan.

-Hezkuntza Departamentuaren menpeko lanbide heziketako ikastetxeetan eta arte eskoletan enplegurako prestakuntzako ekintzak planifikatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea, ezaugarriak eta inguruabarrak kontuan hartuta.

-Ekintza instituzionalak garatzea enpresaren eta lanbide heziketako ikastetxeen eta arte eskolen sarearen arteko loturak hobetzeko, horrela prestakuntzaren eta enpleguaren arteko egokitzapen hobea izan dadin.

-Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzekin zerikusia duten nazioarteko proiektuak sustatu eta haietan parte hartzea, ikasleen etorkizun profesionala eta irakasleen hobekuntza eta eguneratze profesionala aintzat hartuz.

-Europar Batasunak Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatzen duen eremuko irakaskuntzen arloan egiten dituen programen ardura duten erakunde nazionaletan parte hartzea, eta Estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin harremanetan jartzea, denen intereseko proiektuetan parte hartu edo laguntzeko.

-Nazioarteko ekintza eta proiektuen plangintza, garapena eta segimendua egitea, haien kontratu bidezko kudeaketa eta kudeaketa ekonomikoa eta haien justifikazioa erakunde eskudunen aurrean.

-Lanbide heziketaren irakaskuntzak, arte plastikoen eta diseinuen lanbide irakaskuntzak eta araubide bereziko kirol irakaskuntzak edo Hezkuntza Departamentuko nazioarteko proiektuak Europar Batasunaren edo beste erakunde batzuen funtsen bidez kofinantzatzeko aukerak aztertzea.

-Kofinantziaziorako eskaerak edo akordioak prestatu eta tramitatzea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuarekin koordinatuta.

-Bere eskumeneko esparruaren barrenean prestakuntza ematea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen izapideak egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

6. ATALA. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua

28. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuan ezarritako eginkizunak beteko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak.

29. artikulua. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak Ebaluazio Atala atxikirik dauka.

7. ATALA. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atala

30. artikulua. 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalaren eginkizunak.

0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Haur hezkuntzako lehen zikloko hezkuntza-eskaintza planifikatzeko proposamena egitea.

-Ikastetxeetako titularrei hitzarmenak eta aholkularitza proposatzea, tramitaziorako.

-Diru-laguntzen eta finantziazioko beste gastu batzuen kudeaketa, departamentuko beste zerbitzu batzuekin koordinatuta.

-Beste administrazio batzuekin elkarlanean aritzea haur hezkuntzako lehen zikloaren arloan.

-Ziklo horretako ikasketak garatzeko beharrezkoa den araudia prestatzea.

-Hezkuntza Departamentuak ziklo horren inguruan onetsitako araudia eta funtzionamenduko irizpideak zabaldu eta aplikatzea.

-Hezkuntza ziklo honetan familien eta hezitzaileen arteko lankidetza sustatzea.

-Prebentzio eta konpentsaziozko jarduketa bideratzeko ekintzen aurreikuspena egitea, hezkuntzan zuzentasunaren alde jokatzeko.

-Hezkuntza Proiektuan sartu beharreko Proposamen Pedagogikoa prestatu eta garatzeko aholkularitza ematea.

-Haur hezkuntzako lehen zikloko ikasleez arduratzen diren irakasleen eta hezkuntzako beste langile batzuen urteko Prestakuntza Planaren proposamena egitea, zuzendaritzako beste zerbitzu batzuekin batera.

-Hezkuntzako esperientziak sustatu eta garatzea eta horien zabalkundea egitea.

-Landa eskolen edo osatugabeen arloko kudeaketa, proposamena, arreta eta antolaketa.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

III. KAPITULUA. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

1. atala. Eskumenen esparru materiala eta egitura

40. artikulua. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan ezarritako eskudantziak izanen ditu, honako arlo hauetan:

a) Behar diren jarduketak programatu eta gauzatzea ematen den hezkuntza zerbitzua eraginkorra eta kalitatezkoa izan dadin.

b) Unibertsitatez kanpoko irakasleriaren politika, I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua eta unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaritza organoekin izan beharreko harremana gauzatu eta garatzea, departamentuan eskumena duten beste organo batzuekin batera.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenekoak diren hezkuntza arloko azpiegitura obrak planifikatu eta kudeatzea.

d) Hezkuntzako parte-hartzearen, irakasleentzako arretaren, bizikidetzaren eta genero berdintasunaren arloetakoak.

e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologien arlokoak.

f) Bere eskumenen esparruko diru-laguntzak planifikatu, eman, kudeatu eta kontrolatzea.

41. artikulua. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Giza Baliabideen Zerbitzua.

b) Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua.

c) Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.

d) Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzua.

2. atala. Giza Baliabideen Zerbitzua

42. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren eginkizunak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak langileen arloan esleituak dituen eskudantziak gauzatu, koordinatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuari dagozkion langileria arloko espedienteak tramitatzea.

-Izendapenak, lanpostu hartzeak, destinoak, kargu-uzteak eta langileen gainerako inguruabarrak tramitatzea, bai eta departamentuko langileen araubide juridikoari dagozkion gaiak ere, 59. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe.

-Departamentuko plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa prestatzea, departamentuko gainerako organo eskudunekin batera.

-Hezkuntza Departamentuari dagozkion lanpostuak betetzeko deialdiak eta prozedurak prestatu eta tramitatzea.

-Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

-Sindikatuekin langileen arloko akordioak sinatzeko proiektuei buruzko azterketak eta txostenak egitea.

-Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

-Langileen arloko arauzko xedapenen eta administrazio ebazpenen aurreproiektuak egin eta proposatzea, baita lizentziei eta baimenei buruzko lana ere.

-Langileen bateraezintasunen araubidea aplikatzea.

-Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitakoak.

-Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

-Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

-Langileentzako informazioa eta prestakuntza, laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan.

-Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

43. artikulua. Giza Baliabideen Zerbitzuaren egitura.

1.-Giza Baliabideen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Langileriaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Deialdien Atala.

c) Langileen Kontrataziorako Atala.

d) Plangintza Atala.

e) Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atala.

2.-Atal horietako burutzak prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko dira.

44. artikulua. Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak izanen dituen eginkizunak.

Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako arauzko xedapenen eta administrazio egintzen aurreproiektuei idazketa teknikoa ematea, eta tramitazioaren jarraipena egitea.

-Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Legearen 59. artikuluari jarraikiz beste departamentu batzuek langileen inguruan ematen dituzten arauzko xedapenen txostena.

-Langileen araubide juridikoari buruzko kontsulten ebazpena.

-Epaiak betearazteko proposamenak egitea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari esleituriko arloekin loturiko eskabide eta erreklamazioen gaineko ebazpen proposamenen txostena prestatzea eta espedienteak tramitatzea.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari aholku juridikoak ematea.

-Arauzko xedapenak bildu eta mantentzea, Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako gaietan.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetako administrazio espediente eta dokumentuak organo judizialetara bidaltzeko prestatzea, Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin batera.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

45. artikulua. Deialdien Atalaren eginkizunak.

Deialdien Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Departamentuko organo eskudunak ikastetxeetan zehazten dituen plantillak kudeatu eta administratzea.

-Lanpostuak bete eta hornitzeko deialdiak eta, oro har, Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren langileria arloko deialdiak prestatu eta kudeatzea.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan arauzko xedapenak eta administrazio egintzak gauzatzea eta aplikazio irizpideak zehaztea, beste organo eskudun batzuekin batera.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari esleitutako arloetan agintzen zaizkion administrazio espedienteak gauzatzea eta horien jarraipena egitea.

-Deialdien tramitazioan informazioa kudeatzeko sistemak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak aztertzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

46. artikulua. Langileen Kontrataziorako Atalaren eginkizunak.

Langileen Kontrataziorako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Departamentuko plantilla organikoa kudeatu eta administratzea eta ikastetxeetako zuzendaritza karguak tramitatzea.

-Aldi baterako ezintasun prozesuak, absentismoak eta langileak ordeztu beharra ekartzen duten egoerak kontrolatzea.

-Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak eta Departamentuko lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren kontratuak kudeatzea.

-Departamentuak kontratatutako langileen espediente pertsonalak eguneratzea.

-Giza Baliabideen Zerbitzuari edo Atalari esleitutako arloetan departamentura igortzen diren galderei eta informazio eskaerei buruzko txosten teknikoak egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

47. artikulua. Plangintza Atalaren eginkizunak.

Plangintza Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Azterlan eta proiektuak egitea, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak egiten dituen jarduerak modernizatu eta egokitzeko.

-Plantillak egokitzeko eta baliabide erabilgarriak kudeatzeko irizpideak prestatzea.

-Departamentuko plantilla organikoari eta lan eskaintza publikoari buruzko txostenak eta proposamenak egitea.

-Informazioa kudeatzeko sistema integratuak ezartzeko beharrezkoak diren berrikuntzak proposatu eta bultzatzea, arlo horretan eskumena duen unitate organikoak ezarritako irizpideei jarraikiz.

-Giza baliabideen kudeaketa integraleko eredua garatu eta mantentzea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

48. artikulua. Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalaren eginkizunak.

Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

-Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruz indarra duen araudian ezarritako eginkizunak eta, bereziki, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31. artikuluan eta Aurrea Hartzeko Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitakoak.

-Prebentziozko jarduketaren planak eta programak diseinatu, aplikatu eta koordinatzea.

-Langileen segurtasuna eta osasuna uki ditzaketen arrisku faktoreen ebaluazioa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

-Lehentasunak zehaztea prebentziozko neurri egokiak hartzerakoan, eta horien eraginkortasuna begiratzea.

-Langileentzako informazioa eta prestakuntza, laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan.

-Prebentzio arloko aholkuak eta laguntza teknikoa ematea ikastetxeetako zuzendariei, unitate administratiboen arduradunei eta, oro har, departamentuko langile guztiei.

-Langileen osasuna begiratzea, lanaren ondoriozko arriskuei dagokienez.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

3. atala. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua

49. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren eginkizunak.

Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak kudeatzea.

-Toki entitateei beren menpean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

-Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

-Langileen nominak eta Gizarte Segurantzan egindako kotizazioen likidazioak egitea.

-Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

-Hezkuntza Departamentuko langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

50. artikulua. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren egitura.

1. Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atala.

b) Nominen eta Gizarte Aseguruen Atala.

c) Azterlan Ekonomikoen Atala.

2. Nominen eta Gizarte Aseguruen Atal honetako burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

51. artikulua. Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalaren eginkizunak.

Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Ikastetxe publikoei eguneroko funtzionamendurako kredituak ematea eta horiek kudeatzea, eta behar bezala aplikatzeko laguntza teknikoa eskaintzea.

-Ikasketa beken eta diru-laguntzen deialdiak proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Testuliburuak finantzatzeko programa proposatu, kudeatu eta kontrolatzea.

-Unibertsitatez kanpoko hezkuntza mailetan ikastetxe pribatuekin sinatutako hezkuntza itunak eta ikastetxe horiei ematen zaizkien diru-laguntza arautuak proposatu eta kudeatzea.

-Ikastetxe pribatuendako hezkuntza itunen eta diru-laguntza arautuen modulu ekonomikoak aztertu eta proposatzea.

-Udalei beren menpean dituzten eskola kontzentrazioen eta beste ikastetxe publiko batzuen funtzionamendurako diru-laguntzak ematea proposatzea eta haiek kudeatzea; horretatik kanpo daude inbertsioetarako, obretarako eta ekipamendurako diru-laguntzak.

-Ikastetxe pribatuetako eta titular gisa Hezkuntza Departamentua ez duten ikastetxe publikoetako irakasleen fitxa pedagogikoak tramitatu eta eguneratzea, bai eta osaera pedagogiko administratiboa ere.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

52. artikulua. Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalaren eginkizunak.

Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Departamentuko langileen nominak egitea eta langileen Gizarte Segurantza kudeatzea.

-Ikastetxe pribatu itunduetako langileen nominak egitea, Gizarte Segurantzako kuotak kontrolatu eta ordaintzea eta ordezko langileen ordainketa kudeatzea (ordainketa delegatua denean).

-Hartzekoak ordaintzeko espedienteak tramitatzea.

-Erakunde eskudunei laneko altak eta bajak proposatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen izapideak egitea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

53. artikulua. Azterlan Ekonomikoen Atalaren eginkizunak.

Azterlan Ekonomikoen Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-I. kapituluko aurrekontuen aurreproiektua prestatu eta koordinatzea, departamentuan eskudunak diren gainerako organoekin batera.

-Langileria gastuak eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko gainerako gastuak kontrolatzea eta aurrekontu jarraipena egitea.

-Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren esparruko kostuen azterketak egitea.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

4. atala. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua

54. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntzako azpiegiturako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuko egoitza administratiboaren instalazio eta egoitza guztiak planifikatu, banatu, gauzatu eta mantentzea.

-Agintzen zaizkion hezkuntzaz kanpoko azpiegitura obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Ikastetxe eta egoitzak mantentzea eta hezkuntza beharretara egokitzea.

-Departamentuaren menpeko ikastetxe eta zerbitzuak ekipamenduz hornitzeko planak gauzatu eta kontrolatzeko plangintza egitea.

-Toki entitateei hezkuntza arloko obrak eta inbertsioak egiteko eta ekipamendua erosteko ematen zaizkien diru-laguntzak kudeatzea.

-Hezkuntza Departamentuaren menpekoak diren eta hezkuntzarako erabilera duten eraikinak erabiltzeko bidezkoak diren baimenak kudeatu eta proposatzea.

-Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteak kudeatu, tramitatu eta proposatzea.

-Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin batera.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion guztiak.

55. artikulua. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuaren egitura.

1. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak atal hauek izanen ditu:

a) Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atala.

b) Obren Atala.

c) Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atala.

2. Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Ataleko burutza prestasun osoz eta erabateko dedikazioz beteko da.

56. artikulua. Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzaren eskumenekoak diren espediente administratiboak gainbegiratu eta koordinatzea.

-Kontratazio administratiboaren prozesuan Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari esleitutako dokumentuen tramitazioa eta kontrol administratiboa.

-Eskola garraio eta jantokien zerbitzu osagarriak planifikatzea eta horietarako deialdia egin, kudeatu eta kontrolatzeko proposamenak egitea, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarekin batera.

-Eskola garraio eta jantoki zerbitzuei buruzko eginkizunei dagozkien administrazio espedienteak instruitzea.

-Ikastetxeak sortzeko, abian jartzeko, aldatzeko eta ixteko baimen espedienteen gaineko txostena egitea, tramitatzea eta proposatzea.

-Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroa kudeatu eta eguneratuta mantentzea, eta Hezkuntza Ministerioaren unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Estatuko Erregistroarekin koordinatuta edukitzea.

-Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxe guztietan ekipamendu didaktikoaren planak eta azpiegitura planak egin, gauzatu eta kontrolatzea.

-Ikastetxe edo egoitza berriak ekipamenduz hornitzea, Obren Atalarekin lankidetzan arituz.

-Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten gainerako eginkizunak, eta helburuak egoki betetzeko agintzen zitzaizkion guztiak.

57. artikulua. Obren Atalaren eginkizunak.

Obren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Nafarroako Foru Komunitatean hezkuntzako azpiegitura beharrak planifikatzea epe laburrera, ertainera eta luzera.

-Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetako obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuan behar diren obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntzakoa ez den azpiegituran agintzen zaizkion obrak planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntzaren arloko obretarako diru-laguntzak emateko deialdiak egin, kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Gobernuaren eskoletan obra zibilen konponketak egitea, hala behar denean.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen izapideak egitea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

58. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalaren eginkizunak.

Hezkuntza Departamentuko Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze-lanetarako Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako instalazioak mantentzea.

-Udal titulartasuneko ikastetxeak behar bezala mantentzeko lanak gainbegiratzea.

-Nafarroako Gobernuaren menpeko ikastetxeetan segurtasun arauak betetzen diren begiratzea, eraikinen ebakuazioari, hornidurei, instalazioei, jantokiei eta abarri dagokienez.

-Hezkuntza Departamentuaren instalazio eta hornidura beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea.

-Hezkuntza Departamentuaren eta bertan dauden pertsonen segurtasun beharrak planifikatu eta behar horiei erantzutea, segurtasunaren arloan eskumena duten organoekin lankidetzan.

-Sare publikoko ikastetxeetan informatika eta komunikazio sareak instalatzeko eskumena duten organoekin koordinatu eta lankidetza izatea.

-Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako eta departamentuko bertako garbiketa kontratuak planifikatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza arloko horniduretarako diru-laguntzen deialdiak egitea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

5. ATALA. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren
eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzua

58 bis artikulua. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuaren eginkizunak.

Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Hezkuntza Departamentuak gizarteari, oro har, eta hezkuntzako agenteei, zehazki, entzuteko eta beraiekin komunikatzeko behar dituen bideak ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko haurren, gazteen eta helduen hezkuntzarekin lotuta dagoen orori dagokionez.

-Ikerketaren arloan erakunde, organismo eta entitateekin lankidetzan aritzea eta programak aplikatzea hezkuntza sisteman sinergiak sustatzeko eta, oro har, sistemaren funtzionamendua hobetzeko.

-Irakaskuntzako eta hezkuntzako lana, oro har, eta hezkuntza sistemako maila, etapa eta modalitate guztietako irakasleena, zehazki, aintzat hartu, baloratu eta laguntzeko neurriak eta ekintzak ezartzea.

-Hezkuntza esparruetan bizikidetza hobetzera bideratuta dauden era guztietako jarduketak sustatzea, indarra duen araudiari loturik.

-Pertsona guztiei tratamendurako duintasun eta errespetu bera dagokiela sustatzea, hezkuntza sistematik bidegabeko bazterkeria mota guztiak desagerrarazteko lan eginez, konparazio batera: sexuan, jatorrian, osasunean, desgaitasunetan, gizarte edo kultur egoeran, sinesmenetan edo beste edozein alderditan oinarrituriko bazterkeriak.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

-Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta bultzatzeko ekintzak egitea, baita curriculumean txertatzekoak ere.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazio-teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

-Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

-Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

-Eskoletako informazioa kudeatzeko programak eta prozesuak garatzea.

-Eskola estatistika egitea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

-Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, Administrazioko beste unitate batzuekin batera.

58 ter. artikulua. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuaren egitura.

Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzuak atal hauek izanen ditu bere egituran:

a) Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atala.

b) Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atala.

58 quater artikulua. Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalaren eginkizunak.

Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Komunikazio eta harreman trabarik gabeetarako bide egokiak jartzea, Hezkuntza Departamentuaren -bereziki Hezkuntzako kontseilariaren- eta gizartearen artean, batik bat hezkuntza agenteekin: irakasleak, familiak, elkarteak, udalerriak, entitateak, hezkuntzaren inguruko arreta zuzen eta hurbila izateko ekimenak eta eskariak bideratzeko Nafarroan.

-Hezkuntzako kontseilariaren Kabinetearekin elkarlanean aritzea hezkuntzan zuzenean edo zeharka esku hartzen duten agenteekin komunikazioa eta harremanak bultzatzeko, interes orokorreko hezkuntza mezu, ekimen edo proiektuak zabaltzeko, eta hezkuntzaren -bereziki hezitzaileen eta irakasleen lanaren- aintzatespen soziala sustatzeko.

-Hezkuntzan erantzunkidetasun sozialaren kultura sustatzea, batik bat familien eta irakasleen, ikastetxeen, erakundeen, kultura sustatzaileen eta iritzi guneen arteko lankidetza eta ahalegin bateratua sustatuz.

-Erakundeekin eta hezkuntza sisteman ordezkaritza eta partaidetza duten organo instituzionalekin elkarlanean aritzea, interes partekatuko ekintzak eta ekimenak sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntzaren onerako.

Familietan eta ikastetxeetan egindako hezkuntza lana sendotzen lagunduko duten hezkuntza balioak eta bertute zibikoak bultzatzea gizarte inguruneetan; hala nola, errespetua, ahalegina, ongi egindako lana, erantzukizuna, jarraikitasuna, ordena, ekimena, sormena, gaitasun estetikoa, leialtasuna, hobetzeko nahia, kontsumo arduratsua, kiroltasuna, frustrazioaren aurreko erresistentzia, konpromisorako gaitasuna, denen onura kontuan hartzen duen herritartasun aktiboa, eskuzabaltasuna eta elkartasuna, besteak beste.

-Laguntza ematea irakasleen aginte morala bultzatzeko eta beren lanbidea birbaloratzeko, gizartean izan beharreko prestigioa berreskuratzeko, autoestimua handitzeko eta hezkuntza lana gizarte konplexu batean egin behar dutenen konpromiso etikoa sustatzeko.

-Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza etengabe hobetzen laguntzea, bai hezkuntza komunitateko kide guztien artean harreman positiboak erraztuz, bai ikastetxeetan harremanetarako eta bizikidetzarako forma positiboen ikaskuntza bera erraztuz, bizitza pertsonal eta sozialera bideraturik.

-Pertsona guztiei tratamendurako duintasun eta errespetu bera dagokiela sustatzea, hezkuntza sistematik bidegabeko bazterkeria mota guztiak desagerrarazteko lan eginez, konparazio batera: sexuan, jatorrian, osasunean, desgaitasunetan, gizarte edo kultur egoeran, sinesmenetan edo beste edozein alderditan oinarrituriko bazterkeriak.

-Hala irakasleei nola familiei eta ikasleei laguntzeko egiturak eta prozedurak ezartzea, mota guztietako jazarpen eta indarkeria arazoei aurreikusi, heldu eta konpontzeko, eta arazoak modu baketsuan, elkarrizketan eta elkarrekiko errespetuan oinarrituz konpontzeko kultura sustatzea.

-Irakasleen etengabeko prestakuntza bultzatzea bizikidetzari buruzko gaietan.

-Bizikidetzarako Aholkularitzaren bitartez, bereziki:

a) Bizikidetza hobetzera eta hobeki garatzera bideratutako plan, jarduera, kanpaina eta materialak bultzatu eta zabaltzea.

b) Prestakuntzako Atalaren elkarlanean, bizikidetzaren eremuko prestakuntza programak diseinatu eta proposatzea eta, behar izatera, prestakuntza hori ematea.

c) Bizikidetzaren arloko hezkuntza esperientziak Foru Komunitateko ikastetxeen artean truka daitezen bultzatzea.

d) Hezkuntza komunitateko sektoreei aholku ematea, eta egiten zaizkion kontsulta guztiei erantzutea Hezkuntza Departamentuak ezarritako mekanismoen bidez, eskolako jazarpena, indarkeria eta tratu txarrak direla eta; orobat, bizikidetzari eta gatazken konponketari buruzko beste kontu batzuetan.

e) Ikastetxeei aholku ematea bizikidetza planak prestatu eta garatzean.

f) Ikastetxeetako gatazkak direla-eta laguntza eskaerei erantzutea eta gatazka horien konponketan esku hartzea, inguruabarrek hala eskatzen dutenean edo inplikatutako edozeinek idatziz eskatzen duenean.

g) Erakunde eta antolakundeak koordinatzeko jarduketetan parte hartzea, horiek bizikidetzari lotutako alderdiak lantzera bideratzen direnean, baita departamentuak aholkularitzaren esku uzten dituen ordezkaritza lanetan ere.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak, kudeatzen duen esparruan.

58 quinquies artikulua. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atalaren eginkizunak.

Informazioaren eta Komunikazioaren eta Proiektuen Teknologien Atalak, kudeatzen duen esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu, eta berariaz honako hauek:

-Hezkuntza ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatu eta erabiltzeko ekintzak egitea.

-Curriculumean berrikuntza eta gaitasun digitalaren garapena sustatzea.

-Departamentuko proiektuen garapena bultzatzea hezkuntza berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren arloetan.

-Informazioaren eta komunikazioaren teknologietako materialak erosterakoan aholku ematea, eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea ikastetxeentzat ekipamendu informatikoa eta ikus-entzunezkoa, komunikazio sistemak eta informazio-teknologiak erosteko planak eta irizpideak finkatzeko orduan.

-Behar diren jarduketak egitea ikastetxeek Interneterako sarbidea eta konexioa izan dezaten, eta horretarako behar diren komunikazio eta informatika sistemak kudeatu eta mantentzea.

-Departamentuaren eta ikastetxeen arteko informazio trukerako eta komunikaziorako sistemak kudeatu eta mantentzea, baita ikastetxeetako ekipo informatikoak ere.

-Eskoletako informazioa kudeatzeko programak eta prozesuak garatzea.

-Eskola estatistika egitea Departamentuko gainerako zuzendaritza eta zerbitzuekin batera.

-Baliabide informatikoei eta komunikazioei loturiko jarduketa teknikoak koordinatzea, administrazioko beste unitate batzuekin batera.

-Irakasleei informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko urrutiko prestakuntzako ikastaroak edo curriculumean teknologia horiek sartzen dituztenak garatu eta gauzatzea, Prestakuntzako Atalaren elkarlanean.

-Hezkuntza Departamentuko beste zerbitzu batzuekin batera, informazioaren eta komunikazioaren teknologietako prestakuntza jarduerak garatzea, eta teknologia horiek baliabide didaktiko gisa erabil daitezen sustatzea.

-Esleitu zaizkion gaien gaineko administrazio espedienteen instrukzioa egitea.

-Helburuak egoki betetzeko bere kudeaketa esparruan agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

IV. KAPITULUA. Hezkuntzako Idazkaritza Tekniko Nagusia

59. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumenen esparrua.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, foru dekretu honen 5. artikuluan ezarritako eskudantziez gainera, Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetako zuzendarien edo burutzen jabetza-hartzeak tramitatzea dagokio.

60. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek izanen ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

c) Araubide Administratiboaren Atala.

d) Modernizazio Atala.

61. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Arlo juridikoan Hezkuntza Departamentuko organoei aholku ematea.

-Hezkuntza Departamentuak tramitatu behar dituen administrazio errekurtsoak eta lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioak tramitatzea eta haiei buruzko txostenak egitea, ikuspuntu juridikotik.

-Txosten juridikoak egitea, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko Foru Legean ezarritako moduan, departamentuak eta haren erakunde autonomoek prestatzen dituzten foru legeen aurreproiektuei eta xedapen orokorren proiektuei buruz.

-Administrazio espedienteei buruzko txosten juridikoak egitea, agintzen zaionean.

-Nafarroako Arartekoaren bulegoak egiten dituen eskaera eta jarduketa juridikoak kontrolatu eta horien jarraipena eta txostenak egitea, Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

-Hezkuntza Departamentuaren administrazio espedienteetan dagoen dokumentazioaren eskuragarritasuna murriztu beharra kontrolatzea eta horri buruzko txostenak prestatzea.

-Nafarroako Kontseiluaren irizpena behar duten departamentuaren aferen kasuan, haien gaineko espedienteak gainbegiratu eta koordinatzea.

-Foru parlamentarien galderen eta informazio eskaeren tramitazio instituzionala egiteko ardura duen unitateak Idazkaritza Tekniko Nagusiari bidalitakoan, departamentu bakoitzeko administrazio bideak segitzea galdera eta eskaera horiei erantzuna emateko.

-Hezkuntza fundazioen gaineko babesletzarekin zerikusia duten eginkizun juridikoak betetzea.

-Hezkuntza fundazioen araubidearekin zerikusia duten alderdien gaineko txosten juridikoak prestatzea eta, halaber, agintzen zaizkion bestelako txostenak.

-Hezkuntza Departamentuarekin zerikusia duten organoetako idazkaritzenak izaten diren eginkizunak, agintzen zaizkionak, betetzea.

-Idazkaritza Tekniko Nagusiaren argitalpen juridikoen harrera kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

-Idazkaritza Tekniko Nagusiaren araudietako eta jurisprudentziako artxiboen jarraipena egin eta eguneratzea.

-Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, izaera juridikoa dutenak.

-Bere helburuak betetzeko agintzen zaizkion gainerako eginkizunak.

62. artikulua. Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalaren eginkizunak.

Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua eta epe ertaineko plan ekonomikoa prestatzea eta horiei buruzko aholkuak ematea.

-Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen aurreproiektua koordinatu eta tramitatzea.

-Departamentuko organo eskudunei aurrekontuak kudeatzen laguntzea.

-Hezkuntza Departamentuko aurrekontuen kudeaketari buruzko informazioa beti eguneraturik edukitzea.

-Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Hezkuntza Departamentuko kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

-Hezkuntza Departamentuari dagozkion diru-sarreren eta gastuen espedienteak kontabilizatzea.

-Ogasuneko Kontu-hartzailetza Delegatuarekin eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gastua kontrolatzeko dituen organoekin elkarlanean aritzea.

-Azterlan edo txosten ekonomikoak egitea.

-Hezkuntza Departamentuko kontseilariak, zuzendari nagusiek eta zerbitzuetako zuzendariek proposatzen dituzten aurrekontu aldaketak tramitatzea.

-Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizunetatik, aurrekontu eta ekonomia arloetakoak direnak.

63. artikulua. Araubide Administratiboaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Administratiboaren Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Hezkuntza Departamentuko erregistro eta agiritegi administratiboak antolatzeko irizpideak ezartzea eta haiek koordinatzea, gai horietan eskumena duten gainerako unitate organikoekin elkarlanean.

-Departamentuaren jarduerei buruzko informazio orokorra herritarrei emateko lanak koordinatu eta bultzatzea ikuspuntu korporatibotik, gaur egun eskura dauden bideak eta etorkizunean sor daitezkeenak erabiliz, gai horretan eskumena duen unitatearekin koordinaturik eta hark ezarritako gidalerroei jarraikiz.

-Zerbitzuak eskatzeko inprimakiak eta informazio ereduak normalizatzea eta erabiltzaileen eskura jartzea, unitate eskudunak horien estandarizazioaren, erraztearen eta argitalpenaren arloan ezarritako irizpideei jarraikiz.

-Herritarrei ziurtagiriak emateko prozesua kudeatzea.

-Herritarrentzako arreta zuzenaren jarduketak kontrolatzea, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuaren eskudantziak galarazi gabe eta, hala denean, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak eta zerbitzu horrek ezartzen dituzten irizpideekin bat.

-en bidez zabaltzen den Departamentuaren informazioa gainbegiratzea, Aukera Berdintasunaren, Hezkuntzako Parte-hartzearen eta Irakasleentzako Arretaren Zerbitzuaren eskudantziak galarazi gabe eta, hala denean, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiak eta zerbitzu horrek ezartzen dituzten irizpideekin bat.

-Dokumentuak konpultsatzeko eta ezarritako tasak kobratzeko prozesua kudeatzea.

-Gainerako antzeko eginkizunak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkionen sailekoak betiere.

64. artikulua. Modernizazio Atalaren eginkizunak.

Modernizazio Atalak, bere kudeaketa esparruko gaietan, foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu eta, berariaz, honako hauek:

-Modernizazio Planetik etortzen diren proiektuen kudeaketa koordinatu eta lan horretan parte hartzea.

-Administrazio unitateetan sentsibilizazio eta dinamizazio neurriak zehaztu eta bultzatzea, administrazioa modernizatu eta errazteko prozesuetan sar daitezen.

-Antolaketa eta modernizazio proiektuak kudeatu eta txertatzeko laguntza teknikoa ematea.

-Administrazio sistemek aurrera egiteko proiektu eta politikak kudeatzeko eta haiei sostengua emateko dauden baliabideak kudeatzea (baliabide materialak, giza baliabideak, baliabide ekonomikoak) eta antolaketaren aldaketa kudeatzea.

-Hezkuntza Departamentuaren Plan Estrategikoaren jarduketa-lerroen inplementazioaren monitorizazioa eta jarraipena egitea, zehazki, sistema eta prozesu administratiboen modernizazioari buruzkoak eta erakundeetako kalitatea bermatzekoak.

-Hezkuntza Departamentuaren Modernizazio Planaren jarduketa-lerroen eta planaren ondoriozko proiektuen inplementazioaren monitorizazioa eta jarraipena egitea.

Lehenengo Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Indarra duten arauek organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian menpeko diren beste organo batzuen artean banatzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra galarazi gabe.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Eskumenak banatzea.

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusian eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian banatu dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari langileria arloan esleitu zaizkion honako eskudantzia administratibo hauek:

-Zerbitzuetako zuzendariak, atalburuak, bulegoburuak eta Zuzendaritza Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusian eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian banatu dira, bakoitzaren eskumenen esparruan, indarra duen araudian Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen zaizkion administrazio-kontratazioaren arloko eskudantzia administratiboak.

3. Langileriaren arloan foru dekretu honek Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleitzen dizkion eskudantzia administratiboak Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren esku utziko dira, honako hauek izan ezik:

a) Langileriari buruzko politika zehaztea Hezkuntza Departamentuaren eskumenen esparruan.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituzten arauetan, departamentuetako langileei dagokienez, Nafarroako Gobernuko kontseilariei orokorrean esleitzen zaizkien eskudantziak.

c) Berariaz beste administrazio organo batzuen esku utzi diren eskudantziak.

4. Ondotik aipatzen diren langileria arloko eskudantzia administratiboak, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari esleituak, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren esku utziko ditu Hezkuntzako kontseilariak:

-Atalburuak, bulegoburuak eta Idazkaritza Tekniko Nagusian beherago dauden beste unitate batzuetako buruak aldi baterako ordezteko izendapenak egitea.

5. Hezkuntzako kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen banaketa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atala.

Nafarroako Kualifikazioen Institutua-Lanbide Kualifikazioen Atala, menpekotasun organikoari eta eginkizunei dagokienean, foru dekretu honetan ezarritakoak arautuko du, eta gainerako alderdietan, berriz, maiatzaren 20ko 104/2002 Foru Dekretuak, 5. artikuluko 2. atalean ezarritakoa izan ezik.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Hezkuntza Departamentuko aholkulariak.

Hezkuntza Departamentuko aholkulari lanpostuak departamentu horren menpeko funtzionarioek soilik betetzen ahalko dituzte, eta zuzendaritza postuko osagarri bat jasoko dute, urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legeak hezkuntza programetako aholkulari eta laguntzaileei esleitzen dien portzentaje berberekoa.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Izendapenak.

1. Bitarteko izendapenak mantentzea.

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan: Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuko zuzendariarena, hemendik aurrera Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendaria izanen dena; Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko burua izanen dena; Berrikuntza Teknologikoaren eta Lanbide Heziketaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Ataleko burua izanen dena; Zientzia Sustatzeko eta Bultzatzeko Ataleko buruarena, hemendik aurrera Zientziaren Sustapenerako eta Unibertsitate Hedapenerako Ataleko burua izanen dena; Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Ataleko buruarena, hemendik aurrera Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burua izanen dena.

2. Merezimendu lehiaketa bidezko izendapenak mantentzea.

Kargu hauen izendapenak, orain bitarteko bihurtzen direnak, mantentzen dira: Helduen Hezkuntzako Ataleko buruarena, hemendik aurrera Etengabeko Prestakuntzaren Ataleko burua izanen dena, eta Euskara Ataleko buruarena (gaztelaniaz, Sección de Vascuence zena Sección de Lengua Vasca izanen da).

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren 3. artikuluko d) atala eta 14. artikulua.

Azken Xedapenetan Lehena. Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiaren osaera aldatzea.

Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia eta Tokiko Eskolatze Batzordeak sortu eta arautzen dituen maiatzaren 9ko 40/2011 Foru Dekretuaren 4. artikuluko 1. ataleko a) azpiatala eta b1)etik b6)ra arteko azpiatalak aldatu dira. Honela idatzita agertuko dira:

"a) Batzordeburua: Eskolatzearen arloan eskuduna den zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duena.

b1) Ikuskapen arloan eskuduna den zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

b2) Aniztasunarekiko arretaren arloan eskuduna den zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

b3) Lanbide Heziketaren arloan eskuduna den zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

b4) Hezkuntza itunen arloan eskuduna den zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena.

b5) Hezkuntza Departamentuan orientazio arloan eskuduna den unitateko funtzionario bat.

b6) Hezkuntza Departamentuan kultura aniztasunaren arloan eskuduna den unitateko funtzionario bat."

Azken Xedapenetan Bigarrena. Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari aurrekontuan beharrezkoak diren aldaketak egin ditzan, foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko.

Azken Xedapenetan Hirugarrena. Garatzeko ahalmenak.

Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Laugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa