(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

118/2010 Foru Agindua, uztailaren 19koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, 2010-2011 ikasturterako testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa finkatzen duena

 

(2010eko 104. NAOn argitaratutako testua, abuztuaren 27an)

Atarikoa

Oinarrizko Irakaskuntzarako testuliburua Finantzatzeari buruzko martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legearen 3. artikuluak (41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 31n argitaratua) xedatzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, testuliburuak finantzatzeko behar diren kontu-sailak jasoko dituela, erregelamenduz zehaztuko diren formulen arabera.

Bestalde, martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abuztuaren 11ko 89/2008 Foru Dekretuaren 4. artikuluak hurrengo hau xedatzen du: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak ezarriko du urtero zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta horren balioa ezartzeko kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua".

Erregelamenduaren lehen xedapen gehigarriak testuliburuak doan eskuratzeko programa pixkanaka ezartzeko egutegia onesten du; horrela, 2010-2011 ikasturtean Bigarren Hezkuntzako 2. eta 3. mailei dagokie.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txostena egin du 2010-2011 ikasturtean moduluak izan beharreko zenbatekoaz, testuliburuak doan eskuratzeko programa ezartzen den maila bakoitzeko ikasgai kopuruaren eta ikasliburuen batez besteko prezioaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz, agindu dut:

1. 2010-2011 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzeko administrazioaren ekarpenaren gehieneko zenbatekoa onestea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai eta ikasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, administrazioak 2010-2011 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da hauta daitezkeen liburu guztien artetik aukeratzen diren horien arabera, aurreko idatz-zatian aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea aplikatuz, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

3. Hezkuntza premia bereziak dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 51 euroko zuzkidura ezartzen da 2010-2011 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea matrikulatua dagoen derrigorrezko irakaskuntzako maila.

4. Hezkuntza Departamentuak erabilera orokorrerako erosten diren ikasliburuak eta bestelako material didaktikoa baimendu eta finantzatzen ahalko ditu, berrerabilpen eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte, zehazten diren kasuetan eta baldintzetan.

5. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio foru agindu hau garatzeko.

6. Foru agindu hau Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusira eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura igortzea.

7. Foru agindu honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

I. ERANSKINA. Testuliburuen programa finantzatzeko modulua

LEHEN HEZKUNTZA

DBH

Ikasliburuak non
erosi diren

Saltokian

Argitaletxeari
edo banatzaileari

Saltokian

Argitaletxeari
edo banatzaileari

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

136,00 euro

95 euro

237,00 euro

166,00 euro

Erabilera orokorreko materiala eta norberak egina (ikasle eta ikasgai bakoitzeko)

15,00 euro

20,00 euro

HPBak dituzten ikasleak

51 euro

51 euro

II. ERANSKINA

HAUTATUKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN EHUNEKOA

1-2

%30

3-4

%60

5 edo gehiago

%100

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa