(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

168/2007 Foru Agindua, urriaren 23koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena

 

(Testu bateratua. Jatorizkoa 2007ko 136. NAOn argitaratua, urriaren 31n. Aldaketak: 107/2008 Foru Agindua, uztailaren 3koa)

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta haren menpeko bestelako organoetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, kargua hutsik dagoenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasun bat dutenean titularren ordez aritzeko. Manu horren 6. puntuaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legearen artikulu horrekin bat, agindu dut:

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean, edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, zuzendaritza nagusi haren menpeko zerbitzuetako zuzendariak ariko dira haren izenean, hurrenkera honi jarraikiz:

a) Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria.

b) Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

c) Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

d) Kalitatearen eta Genero Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean, edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, zuzendaritza nagusi haren menpeko zerbitzuetako zuzendariak ariko dira haren ordez, hurrenkera honi jarraikiz:

a) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

b) Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendaria.

c) Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzuko zuzendaria.

d) Nominen eta Aurrekontu-Kontrolaren Zerbitzuko zuzendaria.

e) Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

3. Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean, edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, zuzendaritza nagusi haren menpeko zerbitzuetako zuzendariak ariko dira haren izenean, hurrenkera honi jarraikiz:

a) Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

b) Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria.

4. Idazkari tekniko nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, jarraian aipatzen diren organoetako titularrak ariko dira haren izenean, hurrenkera honi jarraikiz:

a) Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

b) Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua.

c) Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

d) Araubide Administratiboaren Ataleko burua.

5. Ondoriorik gabe gelditu da Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Agindua. Haren bidez izendatu ziren Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak.

6. Foru agindu hau jakinaraztea departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, zuzendari nagusiei, zerbitzuetako zuzendariei eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko atalburuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa