Descárgate la app
Hezkuntza Departamentuak jakitera ematen du Zubiarte Euskaltegi Publikoak helduen euskara-ikastaroetan izena emateko epea
2025ko maiatzaren 28a
Hezkuntza Departamentuak jakitera ematen du Zubiarte Euskaltegi Publikoak helduen euskara-ikastaroetan izena emateko epea
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Uharteko Zubiarte Euskaltegian helduen euskara-ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 26tik ekainaren 22ra izango dela adierazten du.
“Euskara publikoan” lelopean, euskaltegi publikoak maila guztiak ematen ditu: A1, A1+, A2, B1, B2, C1.1 eta EGA.C1.2. Azken hori C1 edo EGA azterketa prestatzeko berariazko taldea da.
Aurrez aurreko eta autoikaskuntzako hainbat ikastaro eskaintzen dira, goizez, arratsaldez eta gauez; baita online modalitatean ere. Gainera, euskaltegiak prestakuntza ikasleen lan-txanden arabera egokitzeko erraztasuna ematen du. B2 eta C1 mailako elkarrizketa-taldeak ere badaude. Halaber, kanpoko ikastaroak eskaintzen dituzte Zizur, Antsoain, Sarriguren eta Arrotxapean.
Aurrez aurreko ikastaroez gain, Zubiarte Euskaltegi publikoan online modalitateko taldeak ere badaude maila guztietan, astean bi saiokoak, euskaltegira joan beharrik gabe.
Unibertsitatekoak ez diren irakasleek eskola-orduetatik kanpo eta doan egin ahal izango dituzte ikastaro horiek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Irakasleen Prestakuntza Planean sartuta baitaude.
Matrikula, ahal bada, online egingo da; baina aurrez aurre egin nahi izanez gero, beharrezkoa da hitzordua eskatzea euskaltegira bertara joanda edo telefono honetara deituta: 848 431010.
Euskaltegiaren webgunean kontsulta daiteke eskaintza osoa: https://euskaltegi.web.educacion.navarra.es/